Albisteak

Nobel sariaren irabazleak boikota egingo die aldizkari zientifiko nagusiei
Randy Schekman-ek esan du bere laborategiak ez duela gehiago artikulorik bidaliko Nature, Cell eta Science aldizkari zientifikoetara.

2013/12/16

Iruzkinik ez
bisita

Randy Schekman-ek, 2013ko fisiologia edo medikuntzako Nobel-saria irabazi duen biologo estatubatuarrak, esan du ez duela artikulu gehiago bidaliko Nature, Cell eta Science aldizkarietara, prozesu zientifikoa desitxuratzen dutelako.

 


Nobel sariaren irabazleak boikota egingo die aldizkari zientifiko nagusiei
Randy Schekman Stockholm-en, Nobel-saria eskuan.

Aldizkari zientifiko nagusiak zientzia kaltetzen ari dira eta euren nagusitasunarekin amaitu beharra dago Schekman-en arabera. Bere ustez, luxuzko aldizkarietan argitaratzeko presioak datuak manipulatzera eta modako gaiak jorratzera bultzatzen ditu zientzialariak, eta, arazoa areagotzen du hainbat editorek, zientzia ona faboratu beharrean zirrara eragingo duten lanak hautatzeagatik.

Berak aldizkariotan argitaratu duela aitortu du, tartean Nobela irabaztera eraman duten lanak, baina ez duela gehiago egingo esan du; bere hitzetan “Wall Street-ek hobarien kulturarekin hautsi behar duen bezala, zientziak aldizkari garrantzitsuenen tiraniarekin amaitu behar du”.

Inpaktu faktorearen neurketa-metodoa ere gogor kritikatu du. Aldizkari baten inpaktu faktoreak bertako artikualuak zenbat aldiz aipatzen dire adierazten du, eta aldizkariaren kalitatearen hurbilketatzat hartzen da. Schekman-en ustez, ordea, eragin kaltegarria du zientziarentzat, “batzutan asko aipatzen dira artikuluak lan zientifiko onak izateagatik, baina bestetan, erakargarriak, probokatzaileak edo okerrak izateagatik”.

Iturria: The Guardian

Estekak

Jatorrizko publikazioa

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...