Albisteak

Zimurrei ongi eutsi die zientziak
Objektu bustien maneiua hobetzeko asmotan, gizakion berezko erreflexuak eboluzionatu zutela dio ikerketa batek.

2014/04/11

Iruzkinik ez
bisita

Esku eta hanketako azala urarekin zimurtzearen arrazoia ezagutzen dutela diote zientzialariek. Laborategian burututako frogek egiaztatu dute zimurtuak dauden atzamarrek, bustiak edo urperatuak dauden objektuen gain dugun kontrola hobetzen laguntzen dutela.


Zimurrei ongi eutsi die zientziak
Ur berotan egon ondorengo atzamar zimurtua

Orain arte, zimurrak azalak inguruko ura zurgatzen zuelako sortzen zirela uste genuen. Ikerlariek, 1930 urtetik jakin izan dute zimurtzea ez dela atzamarretako nerbioetan kalte bat egotearen ondorioa, nerbio-sistema autonomoak bultzatutako nahi gabeko erantzuna baizik. Berez, azal azpian dauden odol-hodien konstrikzioak dira zimurrak agertzearen arrazoia.

Honen inguruan egin den azken ikerketan, partehartzaileek objektu busti edo lehorrak jaso zituzten 30 minutuz ur berotan murgilduta egon ondorengo atzamarrekin edo atzamar lehorrekin. Atzamar zimurtuak zituztenek azkarrago jaso eta kontrolatu zituzten objektuak. Gainera, ez zen desberdintasunik egon objetu lehorren jasotzean. Tom Smulders, Newcastle-eko Unibertsitateko eboluzio biologoak hau plazaratu zuen: zimurrek objetu bustia hobeto eustea baimentzen dute, ura bitarteetatik isurtzea eta azalera gehiagorekin eustea baimentzen dutelako, neumatikoetako zirrikituen antzera. Smulders-ek dio gure arbasoentzat ibaietako edo landare bustietako elikagaiak biltzeko abantailotsua surtatu zitekeela, baita euritan hanketako zimurrak izatea ere. Nahiz eta ikerketan ez zen objektu lehorrekiko kontrolean desberdintasunik aurkitu, biologo honek uste du eboluzioan zimurrek sentikortasuna murrizten dutelako ez direla modu iraunkorrean mantendu.

Iturria: Nature.com

Estekak

Jatorrizko publikazioa

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...