Gardatxoa
Timon lepidus

Urte askoan zehar Lacerta generoaren barruan sailkatua izan zen arren, egun, gardatxoaren izen zientifikoa Timon lepidus da. Euskal Herriko narrastirik handienetariko bat da eta hego isurialdean aurki daiteke.  Habitat konplexuak atsegin ditu eta  harkaitzen inguruan ibili ohi da, berauetako arrakala edo zuloetan izaten baitu gordelekua. Intsektuetaz elikatzen da eta hegazti harrapariak izan ohi dira bere harrapari nagusiak.

Timon lepidus

Phyluma
Chordata
Klasea
Sauropsida
Ordena
Squamata
Familia
Lacertidae
Deskribatzailea
Daudin, 1802
Estatusa
nt

Deskribapena

Gorputz sendokoa, oro har, ikusgarria oso eta tamaina handikoa da T. lepidus musker espeziea. Hainbatetan 240 mm-ko luzera gaindi dezake muturretik kloakaraino; buztana aintzat hartuta 700 mm-ra heldu daiteke. Plaka okzipitalaren zabalera handia da gardatxoaren ezaugarri bereizgarrietako bat, eta plaka frontala baino zabalagoa izaten da. Ezkata dortsalak granularrak dira, leunki karenatuak. Aldiz, ezkata bentralak zabalak dira, eta bata bestearekin teilakatzen dira, 8-10 bitarteko serie longitudinalak eratzen dituztelarik.
 
Kolorazioa, adina eta jatorri geografikoaren menpekoa da. Aitzitik, orokorrean, forma helduek alde dortsalean ozeloak era ditzaketen ezkata hori eta  beltzak agertzen dituzte. Jatorri geografikoari so eginez, Iberiar Penintsulako hego-ekialdeko indibiduoek bereizgarria den kolorazio grisaxkara dute, ordea, ipar-medebaldeko indibiduoek kontrasate handiagoko kolorazio berdexkak aurkezten dituzte. Saihetsaldeak orban urdinak ditu.
 
Dimorfismo sexuala orokorrean tamaina eta kolorearekin lotuta dago. Arrek buru gainalde eta buru handiagoa dute emeek baino (Paulo, 1988). Ostera, emeak erlatiboki luzeagoak dira (Barahona, 1996). Kolorazioa geografiari lotuta egon arren, oro har, esan daiteke emeek forma subelduen antza gehio dutela, kolore kontratse nabarmenagoa eta alde dortsaleko ozeloak hobeto definituta dituztelarik (Mateo & Castroviejo, 1990).

Banaketa

Klima mediterranearra duten Europako mendebaldeko eskualdeetan narrasti karakteristikoa da (Mateo, 1997, 2002): Italiako ipar-ekialdean, Frantzia hegoldeko erdialdean eta Iberiar Penintsulan hedapen zabala duen espezia da (Bischoff et al., 1984; Mateo & Cheylan, 1997).
 
Iberiar Penintsulan, intsularra ez den edozein komunitate autonomoan aurki daiteke; tokiaren arabera ugaritasuna ezberdina delarik. Euskal Herrian ez da arrunta Gipizkoan, eta Bizkaian ere oso arraroa da topatzea, Kantabriakin mugakide den lokalitate batean solik agertzen delarik (Mateo, 2002). Euskal Herriko eremu mediterranearrean,  aldiz, uniformeki banaturik dago eta Inglaresko haranean eta Baia-Zadorra pasabidetik Arabako Lautadako Urkila-Elgea mendilerroen oinetan sartzen da. Lapurdin ere erregistraturik dago, Hendaiako Abbadia Jauregiko jardinetan.

Timon lepidus Timon lepidus

Habitata

Klima mediterranearra duten eskualdetan ageri da gardatxoa. Aitzitik, eskualde hauetan ingurune-baldintza oso ezberdinetan topa daiteken espezie ekliptikoa da. Esaterako, hegoaldeko eskualdean kostaldeko dunetatik 2400 metrotik gorako mendi-guneetaraino aurki daiteke.
 
Orokorrean, soilguneak, beti ere babesgune ugarikoak, hautatzen dituen espeziea da; zuhaixka-estaldura handiko lekuak baztertzen dituelarik.
 
Habitat-hautespanari dagokionez, baso mediterranearreko baso-soilguneak, bide ertzak, nekazal-guneak eta harritzak dituzte gogoko; baita ere, kostaldeko uharteak, hiriko parkeak eta  kostaldeko gune intermarealak.  Larreak ditu beriziki gustuko, bertan dentsitate altuak neurtu direlarik.


Elikadura

Gardatxoaren dieta narrasti iberiarren artean hobekien ezagutzen dena da. Oro har, espezie insektiboroa da, behinola bestelako ornodunak, fruituak edota sarraskiak euren dietaren osagai direlarik.

Gainontzeko beste zenbait lazertidok ez bezala gardatxoak harrapakinak aktiboki bilatu (Valverde, 1967; Seva, 1982; Mateo, 1988; Castilla, 1989; Hernández et al., 1991) eta tamainarren arabera aukeratzen ditu; orokorrean tamaina ertaineko edota handiko (12 -25 mm) koleopteroak izaten dira dietaren osagai nagusia (ikusi Mateo & López Jurado, 1997; Pérez Mellado, 1998). Forma helduek hortz kaninomorfoak dituzte, osagai gogorreko harrapakinei hagin egiteko balio zaizkienak.

Ugalketa eta ontogenia

Espezie obiparoa da. Emeek orokorrean urteko errunaldi bakarra dute. Errunaldi bakoitzeko arrautza-kopurua 7-25 bitartekoa da, baina emearen tamainaren araberakoa da (Mateo & Castanet, 1994). Arrautzaren oskolaren egitura bereziak gas eta uraren elkartrukea baimentzen du.

Araldia eta errunaldi garaia eskualde eta altitudearen arabrerakoak dira. Hala ere, orokorrean, gorteiluak apirila aldera ematen dira, aldiz, lehenengo kopulak maiatzeko bigarren hamabostaldian. Errunaldiak ekaina lehenengo bi asteetan gertatzen dira. Errunaldia iristear dagoenean, emeek 20 cm inguruko zuloa egiten dute eta bertan jartzen dituzte arrautzak. Arrautzek elipse forma izan ohi dute eta 16-27 mm zabal eta 10-14,5 mm luze izaten dira. Erreserbagai ugari izaten dituzte eta azala ez da oso kaltzifikatua izaten. Inkubazio garaia 70 eta 95 egun bitartean luzatzen da eta kumeak udazkenaren lehen herenean jaiotzen dira, hots, irailaren amaieran edo urriaren hasieran. Eklosioa, normalean, nahiko sinkronikoki ematen da, nahiz eta lehen eta azken arrautzen artean 5 eguneko atzerapenak deskribatu diren (Castilla, 1989); indibiduo berriak abuztu amaitze aldera eta urria hasieran jaiotzen dira.

Heldutasun sexuala faktore genetikoen (Mateo Castanet, 1994) eta baliagaien eskuragarritasunaren araberakoa da. Orokorrean, gardatxoek heldutasun sexuala 32-33 hilabeteekin lortzen dute, 140-145 mm tamaina (muturra-kloaka) izanik.

Bizimodua

Espezie helitotermikoa da, eguzki-izpiekiko exposizioaren arabera barne-tenperatura erregulatzen duen animalia ektotermikoa, alegia  (Bischoff et al., 1984; Paulo, 1988). Hortaz, ondoriozta daiteke espezie egutiarra dela. Aitzitik, nolabaiteko aktibitatea aurkeztu dezake tenperaturak bereziki altuak diren lekuetan; Iberiar Penintsularen hego-ekialdean gardatxoak behatu dira babesguneetatik kanpo eta mugimenduan udako gauetan zehar (Gómez et al., 1985).

Oro har, neguan inaktibo mantentzen den espeziea da. Hala ere, 
klima mediterranearrekoa animalia ektotermoa izanik, urteko aktibitate-mailan ezberdintasunak behatu dira (Pérez Mellado, 1998).

Espezieen arteko elkarrekintzak

Espezie honen tamaina, habitat-dibertsitatea eta banapen-eremu handia dela eta, iberiar penintsulako tamaina erdiko eta handiko predatzaile ororen dietaren parte bihurtu da (Pérez Mellado, 1998).

Arrano sugezale (Circaetus gallicus), Montpellierko sugea (Malpoeon mosnspessulanus) edota mangosta iberiar (Herpestes ichneumon ichneumon) bezalako predatzaileen harrapakina da (Valverde, 1967; Palomares & Delibes, 1991; Martín & López, 1996). Gardatxoa, gainera, tamaina ertain eta handiko bestelako karniboro edota hegazti harraparien dietaren parte da, esaterako, zikoinarena (Ciconia sp.), lertxunarena (Ardea sp.), suge ferradunarena (Coluber hippocrepis) eta antzandobiarena (Lanius sp.).

Kontserbazioa

Maiz ikusten da baina ez da ugaria, batez ere bere banaketaren iparraldeko nukleoan. Espainiako hainbat ingurunetan 1,1 aletik 58 alerainoko dentsitateak kalkulatu dira hektareako; balio ohikoena, ordea, hektareako 9-18 aleko dentsitatea da.

Euskal Herriko populazioen joera egonkorra dela dirudi. Habitataren galerak, ordea, populazioaren murrizpena ekar dezake. Habitataren zatiketak eta ingurunearen nekazaritza-erabileraren ondoriozko populazio-bakartzeak populazioaren murriztea eta etengabeko desagertzea ekartzen dute. Penintsulan espezie egonkortzat jotzen da, populazio marjinalek jarraikortasun-arazoak dituen arren. Italian gelditzen den populazio marjinal urria erregresioan dago .

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Paulo, O. S. 1988. Estudo eco-etologico da populaçao de Lacerta lepida da ilha Berlenga. Tesis de Licenciatura. Universidad de Lisboa. Lisboa

Mateo, J. A., Pleguezuelos, J. M., Fahd, S., Geniez, P., Martínez J.. 2002. Los Anfibios, los Reptiles y el Estrecho de Gibraltar. Un ensayo sobre la Herpetofauna de Ceuta y su entorno. Institutos de Estudios Ceutíes. Ceuta

Mateo, J. A., Cheylan, M. 1997. Lacerta lepida. En: Atlas of Amphibians and Reptiles in Europe. Gasc, J.P. et al. (Eds.). SEH & Muséum National d’Histoire Naturelle. Paris

Mateo, J. A. 1997. Lacerta lepida. En: Distribución y biogeografía de los anfibios y reptiles en España y Portugal. Pleguezuelos J.M. (Ed.), Universidad de Granada. Granada

Pérez-Mellado, V. 1981. Los Lacertidae del oeste del Sistema Central. Tesis Doctoral. Universidad de Salamanca. Salamanca

Pérez Mellado, V. 1998. Lacerta lepida Daudin 1802. En: Fauna Ibérica Vol. 10 (Reptiles). Salvador, A. (Ed.). Museo Nacional de Ciencias Naturales. Madrid

Bischoff, W., Cheylan, M., Böhme, W. 1984. Lacerta lepida Daudin, 1802 - Perleidechse. En: Böhme, W. (Ed.). Handbuch der Reptilien und Amphibien Europas. Band 2/I: Echsen (Sauria) II (Lacertidae II: Lacerta). Aula-Verlag. Wiesbaden

Valverde, J. A. 1967. Estructura de una comunidad de vertebrados terrestres. Monografías de la EBD.

Seva, E. 1982. Taxocenosis de lacértidos en un arenal costero alicantino. Publicaciones de la Universidad de Alicante. Alicante

Mateo, J. A. 1988. Estudio sistemático y zoogeográfico de los lagartos ocelados, Lacerta lepida Daudin, 1802, y Lacerta pater (Lataste, 1880) (Sauria: Lacertidae). Tesis Doctoral. Universidad de Sevilla. Sevilla

Castilla, A. M. 1989. Autoecología del Lagarto ocelado (Lacerta lepida). Tesis Doctoral. Universidad Autónoma de Madrid. Madrid

Mateo, J. A., Castroviejo, J. 1990. Variation morphologique et revisión taxonomique de l’espèce Lacerta lepida Daudin, 1802. Bull. Mus. Hist. Nat. Paris, 12: 691-706

Martín, J., López, P. 1996. Avian predation on a large lizard (Lacerta lepida) found at low population densities in Mediterranean habitats: An análisis of bird diets. Copeia, 3: 722-726

Hernández, A., Alegre, J., Salgado, J. M.. 1991. Ecología trófica de Lacerta lepida en la provincia de León, noroeste de España. Amphibia-Reptilia, 12: 283-292

Gómez, C., Corrochano, L. M., Rodríguez Barea, C., Villamarín, A., Mateo, J. A. 1987. Light effects on circadian locomotor activity of Lacerta lepida under constant temperature. Doñana Acta Vertebrata, 14: 131-133

Mateo, J. A., Castanet, J. 1994. Reproductive strategies in three Spanish populations of the ocellated lizard, Lacerta lepida (Sauria, Lacertidae). Acta Oecologica, 15: 215-229

Mateo, J. A., López Jurado, L. F. 1997. Dental Ontogeny in Lacerta lepida (Sauria, Lacertidae) and its relationships to diet. Copeia, 2: 461-463

Bischoff, W., Cheylan, M., Böhme, W. 1984. Lacerta lepida Daudin, 1802 - Perleidechse. Handbuch der Reptilien und Amphibien Europas. Band 2/I: Echsen (Sauria) II (Lacertidae II: Lacerta). Böhme. W. (Ed.). Aula Verlag, Wiesbaden.

Barahona, F. 1996. Osteología craneal de lacértidos de la Península Ibérica e Islas Canarias: análisis sistemático filogenético. Tesis Doctoral. Universidad Autónoma. Madrid

Palomares, F., Delibes, M. 1991. La alimentación del meloncillo Herpestes ichneumon y de la gineta Genetta genetta en la Reserva Biológica de Doñana, SO de la Península Ibérica. Doñana. Acta Vertebrata, 18: 5-20

Castilla, A. M., Bauwens, D.. 1989. Reproductive characteristics of the lacertid lizard Lacerta lepida. Amphibia-Reptilia, 10: 445-452
Egilea: | Sorrera: 2012/02/23 | Azken eguneraketa: 2014/08/20 | Bisita-kopurua: 1655 | Argazki nagusia: Ander Izagirre Egaña

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...