Armeria pubinervis subsp. orissonensis

Armeria hau Bizkaiko golkoan bizi den endemismo atlantiko menditarra da, eta ezagutzen diren kokagune gehienak Euskal Herrian daude. Ekialdean, Nafarroako iparraldetik Pirinioetaraino iristen da, Orhi mendiraino, hain zuzen ere. Kareharrizko harkaitzen erlaitz eta gailurretan bizi da, bai eta zenbait mendi-lepo belartsuetan ere, orokorrean oso giro euritsu eta lainotsuan: Anbotoko mendiguneetan (Bizkaia), Aralarren eta Aizkorrin (Gipuzkoa) eta Aratzen eta Entzia mendilerroan (Araba). Beste Armeria batzuekin gertatu ohi den modura, honen populazioak ere oso txikiak dira eta elkarrengandik isolatuta daudela eta, 'Bakana' bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan.

Armeria pubinervis subsp. orissonensis

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Caryophyllidae
Ordena
Caryophyllales
Familia
Plumbaginaceae
Deskribatzailea
Boiss.
Estatusa
ne

Morfologia

Belar bizikorra da, eta oinarri lodia eta adarkatua dauka. Adarren puntan hosto lantzeolatu estuez eratutako errosetak garatzen dira. Oinaldeko errosetaren erditik hostorik gabeko zurtoin tenteak (garak) jaiotzen dira, (15) 20-40 cm luze dira, eta oinean iletxo laburrak izaten dituzte. Puntan glomerulu bakarra dute, gehienez 25 (30) mm-ko diametroa duena.

Hostoak

Hostoek 3 eta 7 nerbio artean dituzte, oro har, 4 mm baino zabalagoak dira, eta ertzetan eta nerbioetan zilio laburrak izan ohi dituzte. Aurreko urteetako hosto hilak behealdean geratzen dira, ohiko kolore marroi gorrixka hartzen dute, eta hosto berrien kolore berde distiratsuarekin oso kontraste handia dute.

Loreak

Loreak glomerulu motako infloreszentziatan batzen dira. Lore hauek,  braktea-inbolukru batez babestuta daude, hurraren kolorekoa dena. Brakteak kanpotik barnera joan ahala, gero eta handiagoak dira. Braktea-inbolukruak 2-3 (4,5) cm-ko zorro bat dauka zurtoinaren inguruan, eta loreen glomeruluen berdina edo luzeagoa da.

Loreak brakteola orbelkarez babestuta daude eta inbutu itxurako kaliza dute. Kalizaren behealdeak saihets irtenak ditu eta hodi zurrun baten itxura dauka; goialdea orbelkara da, eta 5 gingil triangeluar ditu, gutxi gorabehera luzangak.

Korola gorrixka da eta oina partzialki lotuta duten 5 petalo luzanga dauzka. Lorezilak ere 5 dira, eta petalo bakoitzaren oinarekin lotuta daude, petaloarekiko aurrez aurre.

Fruituak

Kalizaren oin gogortuan fruitua dago, ia indehiszentea da, eta oinetik irregularki apurtzen da.

Antzeko espezieak

Armeria euscadiensis
Armeria euscadiensis

Armeria pubinervisen inbolukruaren kanpoko brakteak barnekoak baino motzagoak dira.

Banaketa

Armeria hau Bizkaiko golkoan bizi den endemismo atlantiko menditarra da, eta ezagutzen diren kokagune gehienak Euskal Herrian daude. Mendebaldean Armeria castellanaren banaketa-eremuarekin gainjarri egiten da eta Castro Valnera (Kantabriako eta Burgoseko mugak) mendiguneraino heltzen da. Ekialdean, Nafarroako iparraldetik Pirinioetaraino iristen da, Orhi mendiraino, hain zuzen ere.

Puntu horretatik aurrera, landarea bere ahizpak ordezkatzen du, pubinervis subespezie arruntak, alegia. Azken horrek, eskuarki, lore zuriak eta oso hosto estuak, ia linealak, izaten ditu. 

Armeria pubinervis subsp. orissonensis Armeria pubinervis subsp. orissonensis

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Ekologia

Orissonensis subespeziea kareharrizko harkaitzen erlaitz eta gailurretan bizi da, bai eta zenbait mendi-lepo belartsuetan ere, orokorrean oso giro euritsu eta lainotsuan: Anbotoko mendiguneetan (Bizkaia), Aralarren eta Aizkorrin (Gipuzkoa) eta Aratzen eta Entzia mendilerroan (Araba).

Fenologia

Ekaina eta abuztua bitartean loratzen da, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Kontserbazioa

Subespezie hau 'Bakana' bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan. Beste Armeria batzuekin gertatu ohi den modura, honen populazioak ere oso txikiak dira eta elkarrengandik isolatuta daude.

Egilea: | Sorrera: 2012/06/06 | Azken eguneraketa: 2014/09/08 | Bisita-kopurua: 1525 | Argazki nagusia: Andrés Asun

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...