Txilar lauhostoa
Erica tetralix

Txilar lauhostoa zohikaztegietan hazten den txilarra dugu. Zuhaixka honek lore ugari izaten ditu adarren muturrean eta launaka multzokatzen diren hosto txikiak, espezieari izena ematen diotenak. Europako ipar-mendebaldean zehar zabaldurik dago.

Erica tetralix

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Dilleniidae
Ordena
Ericales
Familia
Ericaceae
Deskribatzailea
Linnaeus, 1758
Estatusa
ne

Morfologia

Tamaina txikiko zuhaixka da, normalean ez baititu 45 cm-ak gainditzen. Bere adarrek sahiets nabarmenak dituzte. Adartxo hauek kolore gorrikoak dira eta ile luzeak izaten dituzte, guruintsuak.

Hostoak

Hostoak launaka multzokatuta agertzen dira bertiziloetan eta ezaugarri honek ematen dio, hain zuzen ere, izena landareari. Hostoek 3,5-8 x 0,6-1,5 mm neurtzen dituzte eta forma linearra dute, banda zurixka batekin azpialdean. Ertzean ile guruintsuak eta guruinik gabeak dituzte.

Loreak

Loreak unbela motako infloreszentzia terminal batean multzokatzen dira. Infloreszentzia hauek lore asko izaten dituzte, 15 arte. Loreen brakteek ez dute inbolukrurik eta pedizelo iletsuak dituzte.

kalizak 3,5 mm-ko lau sepalo ditu. Sepaloak elkarren artean aske daude eta formaz oblongo-lantzeolatuak dira. Kolore purpura dute eta iletxo ez guruintsuak eta guruintsuak muturrean.

Korola 6-7,5 mm-koa da eta formaz urtzeolatu. Elkarren artean lotutako lau petaloz osaturik dago eta kolorez arrosa edo gorrixka da.
Androzeoak 8 estamin ditu diska nektarifero batean txertaturik eta anteren apendizeek forma triangeluarra dute. Ginezeoak goi-obarioa du, tetralokularra, guruintsua eta iletsua. Estiloak 5,5 mm ditu eta korolatik zertxobait nabarmentzen da.

Fruituak

Globo formako kapsula da txilar honen fruitua. Kapsula hau iletsua da eta hazi elipsoidal eta oboide ugari ditu bere baitan.

Antzeko espezieak

Erica ciliaris
Erica ciliaris

E. ciliarisek hosto eliptikoak edo lantzeolatuak ditu, ziliatuak eta zurixkak azpialdetik. Bere korola 8-10 mm-koa da eta loreak luku lateral oblongoetan multzokatzen dira.

Aldiz, E. tetralixek hosto linearrak ditu, zilio luze guruintsuz estaliak eta ertza erabat kiribildurik dutenak, hostoa guztiz estaliz. Infloreszentziak terminalak dira, nabarmenki unilateralak eta brakteola basalen inbolukrurik gabeak.


Erica vagans
Erica vagans

E. vagansek hosto linearrak ditu, ziliorik gabeak eta ertza erabat kiribildurik dutenak, hostoa guztiz estaliz. Infloreszentziak ez dira lateralak eta korola 2,5-3,5 mm-koa da.

Aldiz, E. tetralixek hosto linearrak ditu, zilio luze guruintsuz estaliak eta ertza erabat kiribildurik dutenak, hostoa guztiz estaliz. Infloreszentziak terminalak dira, nabarmenki unilateralak eta brakteola basalen inbolukrurik gabeak.


Erica cinerea
Erica cinerea

E. cinereak hostoak bertizilotan multzokaturik ditu, azpialdekoak erabat eliptikoak edo obatu-lantzeolatuak, galtzarbetako hostorik gabe. Gainera, infloreszentzia terminalak ditu.

Aldiz, E. tetralixek hosto linearrak ditu, zilio luze guruintsuz estaliak eta ertza erabat kiribildurik dutenak, hostoa guztiz estaliz. Infloreszentziak terminalak dira, nabarmenki unilateralak eta brakteola basalen inbolukrurik gabeak.

Banaketa

Europako ipar-mendebaldean zehar banaturik dago eta Iberiar Penintsulan ere ipar-mendebaldean da bereziki ugaria.

Erica tetralix Erica tetralix

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Ekologia

Zohikaztegietan eta txilardi oso hezeetan bizi da, zonalde silizeo edo oso azidoetan (pH=3-4,5). Itsas mailatik 1200 metrora aurki daiteke. Zonalde oso argitsuetan hazten da baina itzala ondo jasaten du. Tenperatura epelak behar ditu eta batik bat mendiguneetan aurkitzen da. Hala ere, ez ditu mugako tenperaturak jasaten.

Fenologia

Maiatzetik irailera loratzen da.

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/12/14 | Azken eguneraketa: 2013/12/30 | Bisita-kopurua: 1552 | Argazki nagusia: bgeissl

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...