Onddoak

Amanita verna
Hiltzaile goiztiar

Amaniten taldeko espezie hau erabat toxikoa da, ale bakar bat nahikoa baita gizaki bat hiltzeko. Hori dela eta, kontu handia izan behar da Amanita virosa delakoarekin, izan ere, nahiz eta, gure inguruetan gutxitan aurkitzen dugun espeziea den, udaberri aldera agertzen da eta, behatzaile finak izan ezean beste onddo espezie jangarriekin nahas daiteke.

Argazkia: Todacultura.com
Amanita verna

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/12/23
Azken eguneraketa: 2013/12/26
Bisita-kopurua: 1593

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Agaricomycotina
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Amanitaceae
Deskribatzailea: (Bull.) Lam.
Sinonimoak
Amanita verna
Agaricus virosus
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Hilgarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

4-8cm arteko diametroa duen txapela dauka, zeina, hasiera batean hemisferikoa, gerora konbexua eta bukaeran laua den. Kutikula erraz banadu daiteke eta oso fina, elastikoa eta humela da. Kolore zurikoa da orokorrean, nahiz eta erdiko parteak marfil kolorea hartzen duen. Gutxitan izaten ditu bolbaren arrastoak. Ertza fina, borobila, erregularra eta arrakalarik gabekoa da.

Estipea

Oina lurrean oso barneratuta egoten da eta pileoarekin erraz banan daiteke. Bulba eta eraztunaren presentzia izaten du. Bulbak saku itsura izaten du eta mintzakara, nahiko altua eta zuria izaten da. Estipearen koloreari dagokionez, zuria eta distiratsua izaten da eta askotan ezkata mehez apaindutako gune ezberdinak izaten ditu.

Orriak

Orridun himedoforoa dauka. Orriak meheak, desberdinak eta askeak izaten ditu eta bata bestearengatik nahiko hurbil aurkitzen direnak. Kolore zurixka izaten dute.  

Mamia

Mami zuria, mehea eta biguna izaten da. humela, baina ez higrofanoa. Zaporeari dagokionez, nahiko lehuna da eta usaina, berriz, ahula.


Mikromorfologia

Esporak

8,5-10 x 7,5-8,5µm tarteko esporak dauzka, zeintzuek, zuriak eta esferiko-oboideak izaten diren.


Ekologia

Habitata

Gure ingurunean espezie hau aurkitzea arraroa izan arren, lur silizioetako basoetan aurki genitzake batez ere, hala ere, lur kalakreoa duten hostogalkor-basoetan ere egoten dira.   


Habitat bereko espezie batzuk:
Lanperna ezkatahoria
Amanita franchetii
Galanperna usaintsua
Lepiota cristata
Kuletoa
Amanita caesarea
Esnehorikor arrunta
Lactarius chrysorrheus
Ardagai pipa
Ganoderma lucidum
Onddo zikina
Boletus luridus
Azal horia
Stereum hirsutum
Hiltzaile konkorduna
Amanita virosa


Perretxiko-garaia

Udaberriana azaltzen den onddoa da hau.

Jateko balioa

Indibiduo bakar bat nahikoa da pertsona bat hiltzeko.

 

Antzeko espezieak
Leucoagaricus leucothites

L. leucothiales espeziean estipearen oinaldea lodiagoa izatean, A. vernaren bolbarekin nahas daiteke, espezie ezberdin hauek bakarra direla pentsatuaz. Hala ere, bi egitura horiek ez dira berdinak eta horietan dago espezie hauen ezberdintasuna.


Amanita citrina

A. citrinaren antza izan arren, honako hau udazkenean ateratzen da, eta A. verna, aldiz, udaberrian. Kontuan izan behar da, hala ere, biak ala biak hilgarriak direla.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...