Zenbait ugaztun eta hegazti espeziek, ugal bikotekidea aukeratzerako orduan lehentasunak ageri ohi dituzte eta ugal energia guztia banako baten gainean fokatzeko gai dira. Lehen naturalistak jakinaren gainean bazeuden ere, XIX. mende amaieran hartu zuen garrantzia gai honek; Darwin jaunak hautespen intersexualaren aspektu zentral bezala kokatu zuelarik fenomeno hau. Bere ustetan, aukeraketa diferentzial honekin lotuta, sexu bateko banakoek eboluzioan zehar beste sexukoak erakartzeko ezaugarriak garatzen dituzte eta hau litzateke, hain zuzen ere, dimorfismo sexualaren iturrietako bat.
Genetikoki eraldatutako organismo (GEO) bat ingeniaritza genetikoan oinarritutako tekniken bidez bere informazio genetikoan aldaketak jasan dituen organismo bat da. Elikagai transgenikoen aferan GOEn inguruko hika-mikak oso ezagunak dira. Dena den, abantailaren bat edo beste izan dezakete. Erreportaje honetan gai horren inguruko lanketa bat egingo dugu.
Mendian, itsasoan, landa zabaletan, hirian… paisaia leku guztietan dago, oinarri-oinarrian edozein lekutik begiratuta ikusten dugun hori baita paisaia. Baina ez dugu guztiok berdin antzematen. Izan ere, paisaia ez da begi hutsez bakarrik jasotzen den zerbait. Zentzumen guztiek parte hartzen dute paisaiaren aurrean geldirik gaudenean: nola usaindu, zer entzun, hotza egiten duela, beroa… horien araberakoa ere bada paisaia. Eta ez horien araberakoa bakarrik. Gure sentimenduek, pentsamenduek, izateko moduak… ere edozein lekutik ikusten ari garen hori nola jasotzen dugun baldintzatzen dute.
Gutako gehienok hartzen ditugu garagardo bat edo beste astean. Lagun artean, etxeko epeltasunean, edota menditik itzulitakoan garagardo bat eskutartean irudikatu ohi dugu. Dena den, hain ohikoa dugun ekintza honen atzetik dagoenak badu zer aipatua. Garagardogintza nekazaritza sortu zen garaikoa da, eta milaka trikimailu ditu zereal aleetatik garagardoa egiteak. Lan honetan, garagardogintzaren erraiak azalduko ditugu. On egin!
Espaziotik Lurrari ateratako argazki gehienetan, ura lurrazal ia osoa estaltzen ageri da, lurrazalaren % 75 inguru. Hala ere, Lurrean dagoen ur guztiaren % 98 ur gazia da eta itsasoak osatzen ditu. Hori da hain zuzen ere espaziotik ikusten dena eta Lurrari urdin kolorea ematen diona. Gainontzekoa (% 2) ur geza da eta ia guztia izoztuta dago, kasko polarretan edo glaziarretan. Gure planetan izotza ez den ur geza guztitik % 90 inguru gure oinen azpian dago, lurpeko urak dira.
Ornodunon begiak oso antzekoak iruditu arren, ongi begiratuz gero moldaera asko izan dituela ikus daiteke. Ur-ingurunetik lehorraldera igarotzea edota gautar izatetik eguneko bizimodua edukitzea bezalako aldaketek moldapen ebolutibo anitzak garatzea eragin dute, animalia jokabideari eta inguruneari doitu ahal izateko. Erreportaje honetan ornodunon begiak jasan dituen moldaera eta aldaketa horien errepasoa egingo dugu.
Saguzarrek mota askotako gordelekuak erabiltzen dituzten arren (zuhaitzatako zuloak eta arrakalak, giza eraikinetako zirrikituak eta ganbarak...) gehienetan kobazuloetan gordeta imajinatzen ditugu. Saguzarren gehiengoa hainbat babesleku motatan gorde daiteke, baina badaude mota bakarreko babeslekutara lotuta dauden espezieak ere. Erreportaje honetan, lurpeko babeslekutan aurki ditzakegun saguzarren biologia eta kontserbazioari buruzko informazioa aurkituko duzue.
Aerosolak atmosferan suspentsioan aurkitzen diren partikula solido eta likido txikiak dira, erradiazioa xurgatzen dutenak (uhin motz eta luzeak). Asko jatorri naturalekoak dira, eta beste batzuk giza jatorrikoak (garraio-sistemak, zabortegiak, industria...). Jatorri naturala duten aerosolak berriz, azufrearen deribatuak (sulfatoak) dira, baita basamortuko hautsa, errautsa (sumendiak, suteak...) edota meteorizazio prozesuak eragindako hautsa ere.
Irakurrienak
Erregistra zaitez
Erregistra zaitez!
· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...