Ainar arrunta
Calluna vulgaris

Ainar edo txilar arrunta, izenak dioen moduan, Euskal Herrian dugun txilar arruntenetako bat da. Arrosa koloreko loredun landare hau Europa osoan zehar banaturik dago baina ugariagoa da eskualde mediterranearrean. Euskal Herrian hedadura handia dauka eta itsas mailatik eta mendi garaietaraino zabaltzen da, hainbat baso-mota ordezten dituzten txilardien parte osatuz. Hala ere, hegoalderantz joan ahala urrituz doa.

Calluna vulgaris

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Dilleniidae
Ordena
Ericales
Familia
Ericaceae
Deskribatzailea
(L.) Hull
Estatusa
ne

Morfologia

Zuhaixka itxurako landarea da hau, gehienez 1,5 metroko altuera lortzen duena. Oinarrialdean oso adarkaturik egoten da eta adar gazteek ile txiki ugari dituzte. Aldiz, adar helduak gorrixkak dira, borobilduak, eta hostoen arrastoak mantentzen dituzte.

Hostoak

Hostoak 2,5-1 mm-koak dira, oposatuak eta sesilak. Hosto aurikulatuak dira, oinaldean 2 esproi txikiz hornituak eta zurtoinari estuki erantsiak. Nahiko mamitsuak dira eta oinarria lobulatua dute, adarrera itsatsia. Oso teilakatuak egoten dira adar antzuetan zehar, lau hilaratan antolatuz.

Loreak

Loreak luku meheak eratuz taldekatzen dira eta era berean, hauek batzuetan panikuletan, hostoen galtzarbetan. Pedizelo motz eta kurbatua dute, lau braktetan amaitzen dena. Brakteak, hostoen antzekoak dira itxuraz eta ertz gorrixka eta iletsua izaten dute.

Kaliza elkarren artean lotutako 4 sepalok osatzen dute. Sepalo hauek 3 x 2 mm-koak dira, arrosak eta forma obalatukoak, punta borobilduarekin.

Korola ere oinarrian lotzen diren lau petalok osatzen dute, 2 mm-ko lobuluekin. 5 estamin ditu eta hauen harizpiak arrosa kolorekoak dira, arre koloreko anterekin. Teka  dibergebteak dituzte, punta zorrotzekoak. Pistiloak obario gorrixka du eta honek 8 sahiets iletsu ditu. Estiloak estigma loditua du eta obarioaren azpian dago diska-nektariferoa.

Fruituak

Globo itxurako kapsula da fruitua, kasu hontan 1-2,5 mm-koa. Hazi ugari ditu bere baitan.

Banaketa

Europa osoan zehar banaturik dago baina ugariagoa da eskualde mediterranearrean. Afrika ipar-mendebaldealdean (Maroko, Mauritania) eta Asia Txikiko mendebaldean ere aurki daiteke. Euskal Herrian hegoalderantz joan ahala urrituz doa.

Calluna vulgaris Calluna vulgaris

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Viburnum tinus
Gogortxua
Viburnum lantana
Andura, Marmaratila, Zimindurra
Allium victorialis
Basabaratxuria
Populus tremula
Lertxuna
Erica scoparia
Erratz-txilarra
Barlia robertiana
Orkidea erraldoia


Ekologia

Zoru azido (pH 3-4,5), oligotrofoen gainean azaltzen da, hainbat baso-mota ordezten dituzten txilardien parte osatuz. Euskal Herrian hedadura handia dauka eta itsas mailatik eta mendi garaietaraino zabaltzen da. Eskualde hertsiki mediterranearrean falta da soilik. Eskualde eguzkitsuetan hazten da (baina itzala jasan dezake), deskarbonatutako kareharritan, basoetako argiguneetan. Tenperatura epelak behar ditu eta lur lehorrak.

Fenologia

Maiatza eta iraila bitartean loratzen da.

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/12/17 | Azken eguneraketa: 2013/12/30 | Bisita-kopurua: 2420 | Argazki nagusia: silvertree

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...