Onddoak

Amanita pantherina
Lanperna txarra

Euskal Herriko basoetan ongi hedaturiko Amanita bat dugu hau. Forma erraz asko bereizgarria izateaz gain, eraztuna eta bolba dela eta, kolore grisa du, bere generokoen artean ez oso arrunta.

Argazkia:
Amanita pantherina

Artikuluari buruz
Egilea: Antton Alberdi
Sorrera: 2011/12/04
Azken eguneraketa: 2013/12/26
Bisita-kopurua: 1497

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Basidiomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Amanitaceae
Deskribatzailea: Gonnermann & Rabenhorst (1869)
Sinonimoak
Agaricus pantherinus
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Toxikoa
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

4tik 10 cm-rako diametroa izan dezake. Kolore arre-grisazka, arre-morea edo marroia mantxa horiekin. Likatsua eguraldia heze dagoenean. Hasieran globo itxurakoa, gerora ganbila, eta azkenik, zabaldua. Bolbatik sortutako kolore zuriko maluta txikiak, irintsuak eta piramidalak, eta haize edo euriagatik desager daitezkenak. Pileoaren ertza ildaskatua da sortzen denetik.

Estipea

6-12 cm luze eta 0,5-1,5 cm zabal. Kolore zuri-zikina, leuna, betea, nahi eta gerora hustu egiten den. Ahulduz doana goikaldetik, erdialdean eraztun zuri mintzakara estuarekin eta oinaldean bolbaduna.

Orriak

Orriak zuriak eta estuak dira. Himenoforoa askea da; hots, ez dago estipeari lotua.

Mamia

Zuria, mehea, hezea, ez oso sendoa eta usaingabea. Fenolarekin erreakzionatzen duena, hasieran kolore purpura emanez, eta gerora arrea.


Mikromorfologia

Esporak

9-12 x 7-8 μm. Eliptikoak eta kolore zuriko da esporada.


Ekologia

Habitata

Udara edo udazkenean agertzen da. Ektomikorrizikoa da eta, batik bat, hostozabaletan (haritz, pago eta arteetan), baina baita koniferoen basoetan ere. Goi-larreetan ere ageri da inoiz, hemengo aleen pileoak kolore argiakoak direlarik.


Habitat bereko espezie batzuk:
Hiltzaile konkorduna
Amanita virosa
Tripaki argia
Hydnum repandum
Kanpaitxo arbiusaina
Mycena pura
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Pinudi-onddo likina
Suillus luteus
Ziza arrea
Tricholoma terreum
Pinudi onddo bikorduna
Suillus granulatus


Perretxiko-garaia

Uda amaieran eta udazkenean sortzen ditu perretxikoak.

Jateko balioa

Perretxiko pozointsua da. Amanita muscarian dauden toxina antzekoak ditu eta digestio-aparatuaren nahastea sortzen dute toxina horiek. Ez dira A. muscarian dauden toxinak bezain haluzinagarriak baina, toxizitate altuagoa dute A. phalloidesen.

Antzeko espezieak
Amanita rubescens

Amanita rubescensen kasuan ezkatak grisak izan ohi dira, eta pileoaren ertza leuna da, ildaskatua beharrean.


Amanita spissa

Amanita spissaren kasuan ezkatak grisak izan ohi dira, eta pileoaren ertza leuna da, ildaskatua beharrean.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...