Onddoak

Suillus luteus
Pinudi-onddo likina

Uda hasieratik topatu daitekeen perretxiko hau, pinuen sinbiontea da eta hanketan bikor nabariak izaten ditu. Jangarri izan arren, kutikula eta hodiak kendu behar zaizkio, bestela beherakoa eragin baitezake. Hodi zein poro horiak ditu, hortik datorkio bere luteus izena. Luteus garai batean oihalak horiz tindatzeko erabiltzen zen luteum landaren izenetik eratorria da.

Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea
Suillus luteus

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/12/19
Azken eguneraketa: 2013/12/26
Bisita-kopurua: 1550

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Basidiomycetes
Ordena: Boletales
Familia: Suillaceae
Deskribatzailea: (L.) Roussel (1806)
Sinonimoak
Boletopsis lutea
Boletus luteus
Boletus volvatus
Cricunopus luteus
Ixocomus luteus
Viscipellis luteus
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

16 cm-ra iritsi daitekeen txapela du. Ganbil formakoa da eta marroi-txokolate kolorekoa. Ertzak gainezkatzen du eta azala aska daiteke. 

Estipea

Hanka zilindrikoa, betea eta zurixka, batzuetan pixka bat horixka. Eraztuna gainetik ere zurixka da, lehorra eta pikorduna. Azpitik berriz, morexka eta likatsua. Eraztun honen gainetik dagoen hanka zatiak  bikor marroi-gorrixkak ditu.

Mamia

Mamia oso biguna eta zurixka da, nahiz eta txapelaren azpiko zatia horia izan. Usain eta zapore ahulak izaten du.


Mikromorfologia

Esporak

Esporak arre-okre kolorekoak dira, fusiformeak eta leunak. Esporen tamaina 8-10 x 3-4,5 μm-koa da.


Ekologia

Habitata

Pinuen sinbionteak izanik, pinuak dauden lekuetan agertzen da.


Habitat bereko espezie batzuk:
Lur izarra
Geastrum fimbriatum
Txakur-zakila
Mutinus caninus
Katilu laranja
Aleuria aurantia
Eutypa flavovirens
Eutypa flavovirens
Lanperna ezkatahoria
Amanita franchetii
Lanperna horia
Amanita citrina
Kukuma
Amanita ovoidea
Errotaria
Clitopilus prunulus


Perretxiko-garaia

Orokorrean uda hasieratik aurrera topatu daiteke perretxiko hau, baina hala ere, bero handia egin izan duen urteetan udaberria aldera ere ikusi izan da.

Jateko balioa

Jangarri ona da, baina egin baino lehen txapeleko azala eta hodiak kendu behar zaizkio, bestela beherakoa eragin dezake.

Antzeko espezieak
Suillus granulatus

Espezie honen perretxikoak ez dute eraztunik eta kolore argiagoa izaten du.


Suillus collinitus

Suillus collinitusek ez dute eraztunik eta kolore argiagoa izaten du.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...