Zuhaitzen enborretan bizi den onddoa da, urte osan zehar ikus dezakegu eta banaketa zabalekoa da, ia edonon aurki daitekeelarik. Oso preziatua da batez ere Asia aldetik. Txinan orain dela 4ooo topatu zuten eta Reishi izenaz ezagutzen da. Sendagai natural bezela erabiltzen da, arnas gaitzetarako eta beste hainbat gaixotasun sendatzeko, baita kolesterol maila jaisteko eta kantzerrari aurre egiteko tratamentuetan ere.
Artikuluari buruz
Egilea: Sorrera: 2012/01/03 Azken eguneraketa: 2012/11/14 Bisita-kopurua: 1946 Motzean
TaxonomiaDibisioa: BasidiomycotaKlasea: Agaricomycetes Ordena: Polyporales Familia: Ganodermataceae Deskribatzailea: (Curtis) P. Karst. 1881 EkologiaSaprobio lignikolaJateko balioaBaliogabea |
Basidioma efusu-errefusatua da eta 20 cm-ko diametroa lor dezake. Giltzurrun formakoa da. Kolore gorrixka zein marroiak hartzen ditu heldu denean, hasierako kolorea (hazten ari den partekoa) nahiko txurixka izanda. Gainazal disdiratsu eta gogorra dauka, barnizatuta egongo balitz bezela. Estipea ez da beti agertzen eta agertzen denean albo batean txertatuta egoten da. Basidiomaren kolore berekoa izaten da eta bere neurriak 10-25 x 1-3 cm-koak dira. Hau, pileoa ez bezala, ez dirudi barnizatuta dagoela. Izaera zurruna mizelioaren eraiketa triniktikoak ematen dio.
Himenioa holobasidio klabiformetaz (mazo itsurakoak) eratuta dago. Garapen exogenoa dituzten lau basidiospora sortuko dira holobasidioen alde apikalean, esterigma betez lotuta.
Kolore arrekoak dira eta nahiko forma borobilekoak. Bere neurriak 7-15 x 6-9 mikrakoak dira. Geruza lodia daukate hozitzea asko kostatzen zaielarik.
Espezie egurtarra da, sustrai zein enborretan ageri da, bereziki Quercus generoko espezieak ditu gustoko. Asiako baso hezeak dira bere habitat gustokoena eta urte osoan zehar topa dezakegu. Ia leku guztietan aurki daitekeen onddoa da hau, bai Asia, bai Amerika eta baita Europako basoetan ere. Gehienbat Asian, konkretuki Txinan, da preziatua, orain dela 4000 urte ezagutu baitzen.
Jangarria ez den arren gizakiak erabilera handia eman dio onddo honi, eta sendagai natural bezela erabiltzen da hainbat gaixotasun sendatzeko (arnas gaixotasunak, kolesterola jaisteko, gaixotasun hepatiko zein kardikoak sendatzeko, diabetesa sendatzeko eta baita Rusulla subnigricans onddoaren efektu toxikoa deusezteko ere). Azken aldi honetan gainera kantzerrari aurre egiteko tratamenduan onuragarria dela dirudi. Txinan aurkitu zen orain dela 4000 urte eta oso erabilia izan da orduz geroztik, Reishi izenaz ezagutzen da bertan.
Asian ere oso preziatua da oso antzekoa den Ganoderma tsugae, antzeko erabilera dauka.