Onddoak

Suillus granulatus
Pinudi onddo bikorduna

Pinudi gazteetako belardietan denbora luzez (maiatzetik urrira bitartean) erraz aurki daitekeen onddo mikorrizikoa dugu honako hau. Jangarria kontsideratzen da, ale gazteak jateko guztiz onargarriak baitira; hala ere, beherakoa bezalako arazoekin lotu dute sarri.

Argazkia: www.mushroomhobby.com
Suillus granulatus

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/11/30
Azken eguneraketa: 2013/12/26
Bisita-kopurua: 1596

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Boletales
Familia: Suillaceae
Deskribatzailea: (L.) Roussel (1806)
Sinonimoak
Agaricus granulatus
Boletus granulatus
Boletus lactifluus
Ixocomus granulatus
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

5 - 12 cm arteko diametroa izan ohi du eta, nahiz eta, hasiera batean hemisferikoa izan, gerora ganbila da eta bukaeran laua izatera pasatzen da. Pileo osoa hori-gorrizta kolorekoa izaten da, baina, denborarekin kolorea galtzen joaten da. Egun hezeetan erraz ezberdintzeko moduko kutikula lirdingatsua izaten du.

Estipea

4 - 10 x 1 - 2 cm arteko estipe zilindriko eta hori-kolore argikoa izaten du. Hala ere, adinarekin iluntzen diren pikor zurixkak izaten ditu goiko aldean.

Orriak

Pixka bat dekurrenteak izaten diren hodi laburrak izaten ditu. Hasiera batean kolore hori argia hartzen duten arren, gerora, marroi izatera pasatzen dira. Poroak ere hodien kolore berekoak dira eta ale gazteek tantatxo esnetsuak ixurtzen dituzte hauetatik.

Mamia

Aldatzen ez zaion hori-kolorekoa eta zapore gozo eta usain atseginekoa izaten da. Azkar biguntzen da, bereziki txapelean. Hala ere, hankakoak trinkotasuna ez du guztiz galtzen.


Mikromorfologia

Esporak

Okre-arre koloreko esporak ditu, 7,5 - 10 x 3,5 - 5 µm artekoak.


Ekologia

Habitata

Pinudi gazteetako belardietan aurkitzen dira eta Suillus espezie guztien artean lehena izaten da ateratzen.


Habitat bereko espezie batzuk:
Lur izarra
Geastrum fimbriatum
Txakur-zakila
Mutinus caninus
Katilu laranja
Aleuria aurantia
Eutypa flavovirens
Eutypa flavovirens
Lanperna ezkatahoria
Amanita franchetii
Lanperna horia
Amanita citrina
Kukuma
Amanita ovoidea
Errotaria
Clitopilus prunulus


Perretxiko-garaia

Fruktifikatzea uda eta udazkena artean gertatzen da, hala ere, gerta daiteke udaberrian haztea.

Jateko balioa

Beherakoa bezalako arazoak sortu izan dituen arren, ale gazteak erabat onargarriak dira jateko. Hala ere, kutikula kentzea eta neurrian jatea gomendatzen da.

Antzeko espezieak
Suillus collinilus

Suillus collinilus espeziearen antzekoa da. Hala ere, honako honek arrosa koloreko mizelioa dauka eta pikorrak gutxiago nabarmentzen zaizkio. Gainera, Suillus collinilus iraila, urria eta azaroan soilik agertzen da.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...