Onddoak

Trametes versicolor
Larruki koloreanitza

Onddo lignikola denez gero, hildako enborretan hazten da urte sasoi osoan zehar. Ez dauka estiperik eta bere karpoforoa erdizirkularra da eta eraztun zentrukideak ditu kolore arre zein txuri-horixkakoak. Azala leuna izateaz gain nahiko disdiratsua da eta ertz ondulatuak ditu. Himenioforoa hodi finez osotuta dago eta mami fina, hauskorra eta usain atseginekoa da. Bestalde zaporea gazi-gozoa da. Ez da jangarria baina apaingarri gisa erabili ohi da. Askotan kolore berdexka ematen dioten likenak ageri dira bere gainazalean.

Argazkia: gorpie
Trametes versicolor

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/01/04
Azken eguneraketa: 2012/11/14
Bisita-kopurua: 2012

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Polyporales
Familia: Polyporaceae
Deskribatzailea: (L.) Lloyd, 1921
Ekologia
Saprobio lignikola
Jateko balioa
Baliogabea

Makromorfologia

Fruitu gorputza

Borobil erdi formakoa da eta ez du estiperik. Eraztun zentrukideak ageri dira gainazalean eta kolore anitzak somatzen dira: txuri-horixkatik arre-beltz tonalitatetararte. Ezaugarri hori da izena ematen diona onddo honi, izan ere bere izena "versicolor" koloreanitzekoa esan nahi du. Diametroa 4-10 cm-koa eta altuera 2-6 cm-koa izan daiteke. Fina eta laua da, azal leuna eta disdiratsua dauka. Ertzak lobulatuak eta txurixkak dira. Maiz kolore berdexkako zonaldeak hautematen dira, bertan bizi diren likenak emandakoak.

Mamia fina eta hauskorra da. Ale gazteetan malgua den bitartean ale helduagoetan lehortu eta gero gogorragoa bihurtzen da. Kolore argikoa da gehien bat, baina ebaketaren bat egitean berehala belzten da. Usain atseginekoa da eta bere zaporea nahiko gazi-geza da.


Mikromorfologia

Basidioak

Basidioak trenkadarik gabeak dira, hots, holobasidioak, eta zigotoaren zatiketa ardatz bat horizontala eta bestea bertikala denez, mazo itxura hartzen dute punta hanpatuagoa dutelako (klabiformeak). Garapen exogenoz lau basidiospora garatuko dituzte eta esterigma baten bidez helduta egongo dira.

Esporak

Leunak eta zilindrikoak izateaz gain kolore argikoak dira eta hauen neurria 6-7 x 2 mikrakoak da.


Ekologia

Habitata

Onddo lignikola den heinean, hildako zuhaitzen enborretan hazi da, batik bat hostoerorkorak diren basoetako enbor hiletan, baina baita zuhaitz bizien enborretan ere. Aldiz, koniferoen basoetan ez da oso ohikoa haztea. Bizi diren zuhaitzetan, enborrekiko perpendirkularki hazten dira eta eroritako enbor hiletan haztean aldiz paraleloki. Guzti hau argiaren irradiazioa trabeska jasotzeko egiten dute. Urte osoan zehar hazten dira eta ale ugari batera aurkitzea oso ohikoa da.


Habitat bereko espezie batzuk:
Txanogorritxu
Sarcoscypha coccinea
Katilu laranja
Aleuria aurantia
Astaputz perladuna
Lycoperdon perlatum
Gardinga
Chlorociboria aeruginascens
Mitra-zuria
Helvella crispa
Eutypa flavovirens
Eutypa flavovirens
Txakur-zakila
Mutinus caninus
Antrodia serialis


Jateko balioa

Jaki bezela ez du baliorik baina apaingarri gisa aldiz bai.

Antzeko espezieak
Trametes zonatus

Maiz T. zonatus-ekin nahasten da, bien arteko desberdintasun nagusia eraztun zentrukideak eta ertzeko kolore txurixka dira.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...