Kalapita eragin du fracking-aren gaiak gurean. Haustura hidrauliko gisa ere ezagutzen dena, fracking-a presio handiko fluido baten bidez harri-geruzak hautsiaz lurzorutik petrolioa edota gas naturala bezalako gaiak erauzteko teknologia da. Zalantza handiak daude fracking-aren egokitasunaren inguruan, batez ere ingurunearengan duen eraginagatik. Besteak beste, urpeko urak eta akuiferoak kutsatzen dituela salatzen da. Afera honen inguruan sakontzeko, Euskalnaturak “Eta zuk, ba al dakizu zer den fracking-a?” hitzaldi-sorta antolatu du fracking-a eta eredu energetikoa ardatz hartuta.