Denboran atzera egingo bagenu, izaki bizidunek berdin eboluzionatuko al lukete? Egungo puntu berdinera iritsiko al ginateke? Bada ikerketarik baieztatzen duena baldintza berdinen eraginpean izaki bizidunek norabide berean eboluzionatzen dutela. Horren adibide, azken glaziazioaren ondoren lakuak eta ibaiak kolonizatu dituen espinosoa dugu, izan ere, mundu mailan kolonizatu dituen gune desberdinetan behatu da arrain espezie horrek ezkatak galdu dituela eta finagoa egin dela. Bestalde, intsektu espezie desberdinek genomako eskualde berean mutazio berdinak pilatu dituzte eboluzioan zehar, landare toxikoez elikatzea baimentzen dietenak. Adibide horiek, ordea, salbuespen dira, eboluzioa zinez zorizkoa omen da. Hori baieztatzera dator makila-intsektu espezie batekin egindako ikerketa.