Onddoak

Amanita virosa
Hiltzaile konkorduna

Pileo eta oin txuriko Amanita da. Oinean eraztun txuri bat dauka, maiz galdu egiten dena eta oinaren amaieran bolba bat aurkeztez du. Mamia nahiko eskasa da eta errafu usaina dauka, himenioforoari dagokiola, orriduna da eta basidioak topatuko dira bertan.

Amanita phalloides eta Amanita verna bezela, onddo hau toxikoa eta hilgarria da.

 

Argazkia: Pamela kaminski
Amanita virosa

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/01/23
Azken eguneraketa: 2014/01/02
Bisita-kopurua: 1662

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Amanitaceae
Deskribatzailea: (Fr.) Bertill. 1866
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Hilgarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Pileo txuria aurkezten du onddo honek eta soilik zahartzean krema kolorearen ikutu finak hau ditzazke. 8 cm-ko diametroa izatera hel daiteke eta hasieran forma koniko edo kanpai itsurakoa bada ere, pixkanaka zabaltzen doa ia laua bihurtu arte. Ertz lauak ditu eta batzutan errezelaren hondareak gera daitezke. Garapen osoan zehar pileoaren erdialdean titi baten antzeko egitura  aurkezten du.

Estipea

Estipea pileoa bezela txuria izango da eta eraztun bat (txuria baita ere) aurkezten du maiz. Galkorra denez batzutan ager daiteke ta beste batzutan ez. Oinaren amaieran bolba bat ageri da, ohikoa den bezala Amanita generoan. Hasieran betea bada ere, denborarekin barrutik hutsa izaten hasten da, gainazalean bitartean, ezkata batzuen presentzia soma daiteke eta bere neurriak 10-15 x 1 cm-koak dira. Oso luzea izatera hel daiteke pileoaren diametroa hirukoiztera ailegatu daitekeelarik.

Orriak

Himenioforoa estipearekiko askeak diren laminetaz osatuta dago. Txuriak dira hauek ere eta trinko samarrak dira.

 

Mamia

Mamia txuria eta eskasa da. Usain nahiko desatsegina dauka eta errafu usaiarekin parekatzen da askotan. Sustantzia basikoekin (KOH NaOH...) kontaktuan, mamiak urre-kolore argia hartzen du.


Mikromorfologia

Esporak

8-11 mikrako neurria dituzten espora borobilak askatuko dituzte. Esporada eginez gero, kolore txurikoa dela ikus daiteke.


Ekologia

Habitata

Lur azidoetako hariztietan eta baso mistoetan agertzen den onddoa da. Hala ere, ez da oso ohikoa topatzea.


Habitat bereko espezie batzuk:
Astaputz perladuna
Lycoperdon perlatum
Gardinga
Chlorociboria aeruginascens
Zarakar kimoa
Kretzschmaria deusta
Lur izarra
Geastrum fimbriatum
Katilu laranja
Aleuria aurantia
Eutypa flavovirens
Eutypa flavovirens
Mitra-zuria
Helvella crispa
Txanogorritxu
Sarcoscypha coccinea


Perretxiko-garaia

Udara amaieran agertzen hasten da eta udazken osoan zehar bere fruitu gorpua ikuskorra izan daiteke.

Jateko balioa

Onddo hau ez da ezaguna jakia izateagatik, baizik eta guztiz kontrakoagatik. Ale bat jatearekin bakarrik, gibeleko kalte larriak sor ditzake eta heriotzera ere eraman dezake onddo honek. Batzuen legez, hilgarriak diren Amaniten hirukotean (Amanita phalloides, Amanita verna eta Amanita virosa) topatzen da onddo hau.

 

 

Antzeko espezieak
Amanita verna

Biek izaera txurikoak direlako maiz nahas daitezke. Baina azken honen pileoaren forma globosoagoa da A. virosarena baino.

Hiltzaile goiztiar ( Amanita verna )

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...