Onddoak

Hygrocybe conica
Ezko gorria

Udazkenean mendietako zelai edo larreetan aurkitu daitekeen perretxiko honek oso itxura berezia du, izan ere, ingeleraz sorgin txapel deritzo, eta honek pileoari egiten dio erreferentzia, kono gorri bizia baitu hasieran gerora belzten delarik. Usain eta zapore oso ahulak dituen arren ez da jangarria, toxikotasun maila apala izan arren.

Argazkia: Anne Burgess
Hygrocybe conica

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/01/26
Azken eguneraketa: 2013/12/26
Bisita-kopurua: 1351

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Agaricomycotina
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Hygrophoraceae
Deskribatzailea: (Schaeff.: Fr.) P. Kumm.
Sinonimoak
Agaricus conicus
Hygrocybe chloroides
Hygrophorus conicus
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Toxikoa
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Txapelak 2–5cm arteko diametroa izan dezake, oso gutxitan handiagoa izan eta 8 edo 9cmra iritsi daitekelarik. Txapel honek ez du mamia askorik, konikoa izatez gain itxura irregularra du eta kolore laranja edo gorri bizikoa izan daiteke, bizitasun hau ertzera bidean galduz doalarik. Zahartzean txapela zabalduz doa zartatzen den arte. Oso hezea egon ohi da eta lingirdatsua izaten da.

Estipea

5–10cm bitarteko luzera izan dezake, baina oso fina izan ohi da, 1cm gehienez. Oso hauskorra da, hezea eta lingirdatsua, okerra izan ohi da. Oinaldean zuria, gainaldean hori edo laranja izaten da eta zahartzean beltza.

Orriak

Himenio laminarra du, lamina hauek horiak izan ohi dira gaztaroan denbora joan ahala belztu egiten direlarik. Lamina hauek aske eta zabalak izaten dira.

Mamia

Perretxiko hauen estipea hutsa izaten da, beraz duen mamia txapelean dago. Eta txapelean ez da mami askorik egoten, hala ere duen mamia hau oso hauskorra da, eta usain eta zapore oso ahulekoa da.


Mikromorfologia

Esporak

Espora eliptiko eta leunak dira, 9–11 x 6-7 µm-ko tamainakoak. Esporada zuria uzten du.


Ekologia

Habitata

Onddo saprobio honek fruitu gorputzak banaka edo taldeka sortzen ditu, normalean mendietako zelai edo larreetan, nahiz eta konifera baso batzuetan ere aurkitu izan den. Onddo hau ikusteko larre hauetara udazkenean gerturatu beharko gara.


Habitat bereko espezie batzuk:
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata
Esnegorria, pinutela, nizkaloa
Lactarius deliciosus
Pinudi-gibelubela
Russula sardonia
Pinudi onddo bikorduna
Suillus granulatus
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Errotari faltsua
Clitocybe dealbata
Pinudi-onddo likina
Suillus luteus
Ziza arrea
Tricholoma terreum


Jateko balioa

Onddo hau ez da jangarria, toxikoa da.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...