Onddoak

Mycena pura
Kanpaitxo arbiusaina

Mycena generoko espezieen arteko politenetako bat da askorentzat. Perretxiko hau oso ugaria da konifero zein hostogalkorren basoetan. Generoko beste kideak ez bezala, Mycena pura espeziea lurrean hazi ohi da, orbelaren artean, gainontzekoak eroritako egurretan hazten diren bitartean. Gainera, errefau zapore eta usaina ditu, eta pileo ganbila eratzeko joera, kanpai-itxura hartuz eta ez, beste Mycena espezie batzuk bezala konikoa.

Argazkia: es.wikipedia.org
Mycena pura

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/01/09
Azken eguneraketa: 2013/12/26
Bisita-kopurua: 1682

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Mycenaceae
Deskribatzailea: P. Kumm. (1871)
Sinonimoak
Agaricus purpureus
Agaricus purus
Gymnopus purus
Mycena pseudopura
Prunulus purus
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Toxikoa
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

2-5 cm-koa, genero berdineko espezieena ez bezala hau ganbila da edo kanpai-itxurakoa. Pileoa haragi gutxikoa da eta higrofanoa da, hau da, hezetasuna handia denean zeharargitsu bihurtzen da barruko laminak ikus daitezkelarik. Gaztetan lila edo more kolore deigarria azaltzen du baina heldutasuna lortu ahala leunduz doa eta kolore morexka galtzen du hori, gorri, arrosa edo marroi kolorea garatuz.

Estipea

4-10 cm luze da eta 2-6 mm zabal. Leuna izan ohi da edo batzutan ile finak azaltzen ditu. Barrutik hutsa da eta more kolorekoa izan daiteke edo kolorgea.

Orriak

Orriak euren artean estuki loturik daude. Nahiko finak dira, elkarrekiko xumeki desberdinak eta pileoaren kolore morexka azaltzen dute edo batzutan gris edo zurixka. Himenoforoan zistidio ugari azalten dira, 70-70 x 10-20 µm-koak eta itxua desberdinetakoak.

Mamia

Oso fina eta zeharargitsua, pileokoa baino argiagoa kolorez.


Mikromorfologia

Esporak

6-9 x 3-3.5 µm-koak, eliptiko ia zilindrikoak eta amiloideak. Espora-jalkina zuria da.


Ekologia

Habitata

Batik bat pinu eta hostogalkorren basoetan aurkitzen dira, beti lurrean eta orbela dagoen lekuetan, Mycena generoko beste zenbait espezie ez bezala. Ipar hemisferioan ondo zabaldurik dagoen onddoa da.


Habitat bereko espezie batzuk:
Gibelurdina
Russula virescens
Antrodia serialis
Hiltzaile konkorduna
Amanita virosa
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Lanperna horia
Amanita citrina
Kukuma
Amanita ovoidea
Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula


Perretxiko-garaia

Udaberri, uda eta udazkenean aurki daiteke, baita neguan ere zenbait tokitan.

Jateko balioa

Bere haragiak errefau zaporea du eta ez du jateko baliorik azaltzen. Bere toxikotasun maila ez da oso altua baina gaitz disgestibo, nerbioso eta psikikoak sor ditzake.

Antzeko espezieak
Mycena rosea

M. pura-ren estipea disdiratsuagoa, Hygrocybe espezieenarekin antzekoa; M. rosea-rena nahiko zuntzakara. Gainera, onddo honen estipea zuria edo arrosa argi kolorekoa da, inoiz ez M. pura-rena bezain morea. Muscarina toxikoa azaltzen du M. pura-k ez bezala. Esporak bietan antzekoak, zuriak.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...