Onddoak

Russula virescens
Gibelurdina

Euskal Herrian hazten diren Russulen artean bilatuena eta estimatuena da. Euskal Herritik at ordea ez da batere estimatua. Amanita phalloides onddo hilgarriarekin nahasi daiteke. Azken honek bolba eta eraztuna dauzka, gibelurdinak ez ordea. Russula berde gozoen taldean sailkatuta dago, eta burdin sulfatoaz kolore arrosa zurbila ematen du, urretxak (Russula cyanoxantha) ez bezala.

Argazkia: Errotari zientzia elkartea
Russula virescens

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/11/22
Azken eguneraketa: 2013/12/26
Bisita-kopurua: 1925

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Russulales
Familia: Russulaceae
Deskribatzailea: (Schaeff.) Fr 1836
Sinonimoak
Agaricus virescens
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

5-15 cm-tako txapela izaten du. Hau denbora luzez ganbila izaten den arren, luzatzen joaten da. Ertza zertxobait eroria eta lobulatua izaten da. Kutikularen kolorea, gris-berdetik berde zurbilera joaten da. Txapeleko erdi aldea arrea edo zurixka izan daiteke. Zarritan onddo honen txapela pitzatua ageri da, ezkata itsurako egiturak sortuz,hauek pikorrez apaindurik egoten dira.

Estipea

Hanka motza, sendoa eta zilindrikoa izaten da. Hasieran laua da,hau azkar hustuen da. Zimurtsua eta kolore zurixka izaten du.

Orriak

Lamina ia libreak eta nahiko tartekatuak, kolore zuria edo krema kolorekoak. Distira arrosak izaten dituzte batzuetan.

Mamia

Mamia itxia eta gogorra. Gaztetan osasuntsu egoten da, hala ere oso azkar agertzen dira intsektuen larbak bertan. Burdin sulfatoaz kolore arrosa zurbila ematen du. Usain oso atseginekoa. Zapore gozoa, intxaurrarena edo hurrarena gogorarazten du. Russula cyanoxantha-rekin Russulen artean bilatu eta estimatuena da.


Mikromorfologia

Esporak

6-9 x 5-7μm-ko tamaina izaten dute. Forma elipsoidala dute eta garatxo motzak dituzte. Kolore zurixka izaten dute.


Ekologia

Habitata

Substratu areatsua duten hostozabalen basoetan bizi da, uda eta udazkenean, batez ere gaztainadi eta pagadietan.


Habitat bereko espezie batzuk:
Kukuma
Amanita ovoidea
Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Lanperna horia
Amanita citrina
Ganoderma pfeifferi
Zarakar kimoa
Kretzschmaria deusta
Txakur-zakila
Mutinus caninus
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata


Perretxiko-garaia

Uda eta udazkenean aurkitzen den onddoa da. Azken urteotan gero eta gutxiago aurkitzen den espeziea da. Gehiegizko bilketak eragina izan dezakeela uste da.  Horregatik, babestu beharreko onddoen zerrendan agertzen da.

Jateko balioa

Euskal Herrian oso bilatua da, jateko bikaina baita.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...