Rodentia ordena


Karraskariak dira talde honen barruan sailkatzen direnak; besteak beste, saguak, arratoiak, urtxintxak eta marmotak. Ugaztunen artean talde dibertsoena da, 2000 espezietik gora ezagutzen baitira mundu guztian, Mammalia ordenaren barruan sailkatzen diren espezieen %40 hain zuzen.  Karraskatzeko moldatutako intzisiboak dauzkate, bina goi- eta behe-barailetan. Karraskari gehienak txikiak diren arren, aldakortasun handia aurki daiteke 6-7 gramoko saguetatik ia 100 kg izatera iristen diren kapibarataraino.

Ugaztun karraskarien leinua duela 65 milioi urte inguru sortu zela estimatzen da, eta dozenaka familiatan banatzen dira gaur egun bizi diren karraskari espezieak. Euskal Herrian horietako aurki ditzakegu.

Castoridae familia: kastoreak (Castor fiber) sailkatzen dira talde honetan. Duela ehunka urte galdu ziren arren, Europa erdialdetik ekarritako hainbat ale askatu ziren nafarroa ekialdean duela urte batzuk, eta populazioak oraindik ere bizirik dirau.

Cricetidae familia: lursaguak sailkatzen dira talde honetan.

Myocastoridae familia: jatorriz Hegoamerikakoa izan arren, ia mundu guztian hedatu da gizakiaren eraginez. Euskal Herrian Txingudiko badian aurki daiteke, besteak beste.

Muridae familia: saguak eta arratoiak talde honen barruan sailkatzen dira.

Gliridae familia: muxarrak barneratzen dituen talde taxonomikoa da.

Sciuridae familia: marmotak eta urtxintxak sailkatzen dira talde honetan.

a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z #
Sciurus vulgaris
Katagorri arrunta
Sciurus vulgaris
Mammalia Rodentia Sciuridae

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...