Izurde muturmotza
Grampus griseus

Pilotu izurdeen taldearen barruan sailkatzen da Gramnus griseus. Talde hau tamaina handiko izurdeak osatzen dute eta bekoki konkortuak bereizten ditu beste izurde talde batzuengandik. Bizkar-hegatsa erdi-erdian izaten dute izurde muturmotzek, eta ezaugarri adierazgarrienetariko bat azala orbainez beteta edukitzea izaten da. Ez dugu maiz gure kostaldetik hurbil ikusiko, ur sakonagoak nahi izaten dituelako. Arrazoi berdina dela eta, ez dago espezie honen inguruko ezagumendu askorik.

Grampus griseus

Phyluma
Chordata
Klasea
Mammalia
Ordena
Cetacea
Familia
Delphinidae
Deskribatzailea
(Cuvier,1812)
Estatusa
lc

Deskribapena

Izurde muturmotzak gorputz sendoa  eta globo-formako buru luzanga du eta, ez du moko-itxurako muturrik. Gorputzaren kolorea adinaren eta zaurien arabera alda daiteke: jaiotzean gris argiak dira, baina, geroago, gris urdinxkak, marroi grisaxkak edo ia zuriak izan daitezke. Eztarrialdea eta sabelaldea zuriak dira. Orbain asko dituzte gorputzean, arrek batez ere, beste izurde muturmotz batzuek edo zefalopodoek eraginda.

Helduek 3 eta 4 metro bitarteko luzera izaten dute batez beste, eta arrak pixka bat handiagoak izaten dira emeak baino. Pisuari dagokionez 680 kg inguru izaten dituzte arrek, eta emeak apur bat lirainagoak dira. Hortzeria oso murriztuta daukate, 3 -7 hagin bitartean beheko barailan, eta kasu gutxi batzuetan beste bat edo bi hagin bestigial goiko barailan. Bizkar-hegatsa altua da (50 cm inguru), puntazorrotza edo biribila da, eta bular-hegatsak luzeak, igitai-formakoak eta puntazorrotzak. Isats-hegala zabala da, eta mutur puntadunak eta erdiko hozka ditu.

Antzeko espezieak

Globicephala melaena

Izurde muturmotza (Grampus griseus) Pilotu izurde hegaluzetik (Globicephala melaena) itsasoan bereizteko tamainan erreperatu behar da, izan ere Izurde muturmotza apur bat txikiagoa da, eta hegats dortsala altuagoa eta zorrotzagoa du. Gainera globo-formako burua  ez du hain irtena Pilotu izurde hegaluzea bezala.

Banaketa

Espezie honen banaketa mundu guztiko eskualde epel eta tropikaletako itsasoetan ematen da, 60º Ipar eta Hegoalderarte. Atlantikoko iparraldean ohikoak dira Newfoundland-en (Novergia), Shetland uharteetan, Irlandan, Bizkaiko golkoan, Azoreetan, Antilla Txikietan eta Mediterraneoan. Seguruenik urtaroen araberako banaketak ematen dira, banaketa arearen Iparralderantz mugituz udan eta Hegoalderantz neguan. 

Habitata

Izurde muturmotzak bizi diren uretako sakonera 1000 metro ingurukoa izaten da batez beste eta, 4,5 eta 28 ºC bitarteko tenperatura artekoa. Espezie pelagikoa da, eta kontinente-plataformako ertzetan eta itsaspeko arroiletan bizi da. Kostara hurbiltzen da, baldin eta kontinente-plataformako ertza kostatik gertu badago bakarrik.


Elikadura

Bere hortzeria murriztua adierazten duenez, bere dieta zefalopodo desberdinetan oinarritzen da batik bat, batez ere txibia (Loligo vulgaris) mesopelagikoetaz. Oso arraroa da arrain txikiez edo krustazeoz elikatzea.

Ugalketa eta ontogenia

Ugalketa zikloari buruzko  existitzen diren datuak oso eskasak dira espezie honetan. Atlantikoan, kumeen jaiotza aldia neguan kokatzen dela dirudi baina Mediterraneoan udan ere ikusi dira kumaldiak. Haurdunaldia 13-14 hilabete bitartekoa da. Izurde muturmotz gaztea jaiotzerakoan 1,50 metro inguruko luzera dauka(Casinos y Filella, 1994; Kruse, et al., 1998; Evans y Stirling, 2001). Heldutasun sexuala 11 urte inguru dituztenean lortzen dute, jaiotzen arteko tardea 2,4 urtetako dela badirudi eta emeek 38 urterarte dira gai ugaltzeko. Jaioberrien arteko biziraupen tasa nahiko handia da.

Bizimodua

Espezie taldekoia da, 12 ale inguruko taldeak eratzen ditu, baina ehunka eta milaka banako ere elkartu daitezke. Taldeak denboran iraunkorrak dira eta sexu eta adinean oinarrituta, ar helduen taldeak eta eme helduen taldeak bereiziz (Hartman et al., 2008). Jauziak egin, hegal-kolpeak jo eta abar egiten ditu. Itsasontziaren alboan igeri egitea gustuko du, baina gutxitan jostatzen da brankako olatuarekin. Ekolokalizagailuekin jasotako datuak  elikagaiak gauean bilatzen dituztela adierazten dute, eta murgilketak normalean 6 minutu baino gutxiagokoak dira, nahiz eta 10 minututara ere heltzen diren.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Espezi honek hibridazio aukerak erakusten ditu Tursiops truncatus eta Globicephala melaena-rekin.

Kontserbazioa

Grampus griseus-a interes bereziko espezie gisa dago sailkaturik Arriskuan dauden Espezieen Katalogo Nazionalean; NKNBren Zerrenda Gorrian, Datu Gutxiko espezie gisa. Gainera, Frantzioako legeek, Habitat Arteztarauak eta CITESek eta Bernako Hitzarmenak babestu egiten dute. Espeziearen mehatxu nagusiak, sareen bidezko arrantza, soinuaren alterazioak eta plastiko hondakinak dira.

Esteka interesgarriak


Bibliografia


. . Enciclopedia virtual de los vertebrados españoles. http://www.vertebradosibericos.org/mamiferos.html (2013/01/30)

Castro R, Uriarte A. 2006. Bizkaiko Golkoko Itsas Biodibertsitatearen Gida. Jaurlritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Gasteiz

Duguy R, Robineau D. 1987. Guía de los mamíferos marinos de Europa. Omega. Barcelona

Baird RW, Perrin WF, Würsig B, Thewissen JGM. 2002. Encyclopedy of marine mammals. Academic Press. San Diego
Egilea: | Sorrera: 2012/11/12 | Azken eguneraketa: 2013/02/07 | Bisita-kopurua: 1645

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...