Onddoak

Oudemansiella mucida
Kolibia lingirdatsua

Pagoen adar erorietan edo pago bizien enborren zaurietan agertzen da perretxiko hau. Izaera likatsua agertu arren, bere kolore zuri distiratsuak eta sortak izaten duen forma estilizatuak itxura ederra ematen dio perretxikoari. Bertatik lortzen da “muzidina”  deritzon antibiotikoa, eta produktu hau oso aproposa da mikosiaren aurka egiteko.

Argazkia: Asier Uribeetxebarria
Oudemansiella mucida

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/12/21
Azken eguneraketa: 2013/03/29
Bisita-kopurua: 982

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Basidiomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Physalacriaceae
Deskribatzailea: (Schrad.) Höhn. (1910)
Sinonimoak
Agaricus mucidus
Armillaria mucida
Collybia mucida
Lepiota mucida
Mucidula mucida
Ekologia
Saprobio lignikola
Jateko balioa
Baliogabea
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Txapela oso likatsua da. Hasieran forma ganbila agertzen du, eta gero pixkanaka zapaldu egiten da. Bere diametroa 8 cm izatera hel daiteke eta gehienetan zuri-zuria izan arren, batzuetan tonu grisaxkak ditu.

Estipea

Hanka motza, zuntzezkoa eta zilindrikoa da. Bere ekologia dela eta hanka kurbatua izaten da, eta txapelaren kolore berdina du. Estipearen goialdean eraztun handi zuri ildaskatua du, lehorra gainetik eta leun eta likatsua azpitik.

Orriak

Orri oso zabalak eta bigunak ditu. Kolore zuria dute eta adnatu edo dekurrente samarrak dira.

Mamia

Kolore zuriko mami mehea eta biguna du, erraz usteltzen da.


Mikromorfologia

Esporak

Esporak oso handiak (14-18 x 12-16 μm) eta zuriak dira. Formari dagokionez, esferikoak eta leunak.


Ekologia

Habitata

Pagoen adar apurtu edo erorietan, ustelduetan, gaixotuetan edota pago bizien zaurietan agertzen da.


Habitat bereko espezie batzuk:
Errotari faltsua
Clitocybe dealbata
Hiltzaile goiztiar
Amanita verna
Lanperna txarra
Amanita pantherina
Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Hiltzaile konkorduna
Amanita virosa
Kanpaitxo arbiusaina
Mycena pura
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata


Perretxiko-garaia

Udan eta udazkenean oso arrunta izaten da.

Jateko balioa

Ia usainik ez du izaten eta jangarria bada ere, jateak ez du merezi, zapore geza izaten baitu.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...