Erreportajeak

Hilero naturari eta natur zientziei buruzko erreportaje berri bat aurkitu ahal izango duzu atal honetan. Lan egiten duzun gaiaren edo gustuko gairen baten inguruan erreportaje bat idaztera animatuko bazina idatzi euskalnatura@gmail.com helbidera. Asko eskertuko dizugu!

2013ko urtarrila
Aerosolak eta eragin klimatikoa

Eñaut Izagirre

Aerosolak eta eragin klimatikoa

Aerosolak atmosferan suspentsioan aurkitzen diren partikula solido eta likido txikiak dira, erradiazioa xurgatzen dutenak (uhin motz eta luzeak). Asko jatorri naturalekoak dira, eta beste batzuk giza jatorrikoak (garraio-sistemak, zabortegiak, industria...). Jatorri naturala duten aerosolak berriz, azufrearen deribatuak (sulfatoak) dira, baita basamortuko hautsa, errautsa (sumendiak, suteak...) edota meteorizazio prozesuak eragindako hautsa ere.

2012ko abendua
Sargazoen itsasoa: Atlantikoko desertu urdina

Eneko Aspillaga

Sargazoen itsasoa: Atlantikoko desertu urdina

Sargazoen itsasoa Ipar-Atlantikoaren erdialdean kokatzen den eskualde ozeaniko zabala da: kolore urdin sakoneko urez betetako 3 milioi kilometro karratuko azalera. Uren gardentasun biziak oso ekoizpen biologiko baxuko eskualdea dela adierazten digu, hau klorofila eta bestelako partikulen kontzentrazio baxuei zor baitzaio. Ingurune ozeaniko gehienetan bezala, ur-masa handien gain jarduten duten eragile fisikoen arteko elkarrekintzak muga bortitzak ezartzen dizkio bertako ekoizpen primarioari, hots fotosintesiari. 

2012ko azaroa
Onddoak, onddoetatik haratago

Asier Uribeetxebarria

Onddoak, onddoetatik haratago

Euskal Herrian udazkena  da onddoak biltzeko urtaro egokiena, hau izaten baita fruitu gorputz gehien ekoizten den urtaroa. Onddo izenez ezagutzen ditugun izakiak oso talde zabala osatzen dute. Honen zabala da, non gaur egun arte, erreinuetako bat, landare zein animaliak bezala, osatzen zutela. Erreinu honek milaka espezie biltzen ditu, hauetariko batzuk aski ezagunak dira, galanperna eta kuletoa esaterako. Beste batzuk ordea onddoak direla ere esatea zaila gerta daiteke. Erreportaje honen helburu nagusia onddoen morfologia ezberdinei buruz zertzelada batzuk ematea da.

2012ko urria
Zeruari so: hodeiak ezagutuz

Garikoitz Perurena

Zeruari so: hodeiak ezagutuz

Duela oso denbora gutxira arte zeruari so egin eta hodeiak irakurtzea zen eguraldia iragartzeko bidea. Gaur egun ere, hodeien itxurak eta bilakaera aurreikuspen on bat egiteko ezinbestekoak dira, ordenagailu eta satelite bidezko irudiei esker informazio gehiena lortu arren. Hori dela eta, erreportaje honek hodeiak ulertzeko eta zerua irakurtzeko gidaliburu izatea du helburu.

2012ko iraila
Anfibioen metamorfosia: uretatik lur lehorrera

Urtzi Enrikez

Anfibioen metamorfosia: uretatik lur lehorrera

Anfibioak, bizi-ziklo konplexu eta aldakorrena aurkezten duten tetrapodoak dira. Talde hontako espezie gehienek bizi-ziklo orokor bat aurkezten dute non arrautzak uretan erruten dituzten, hauetatik larba urtarrak eklosionatu egiten duten, larbak uretan elikatu, hazi eta garatzen diren eta azkenik, metamorfosi sakon bat pairatzen duten heldu semi-urtar edo lurtar bilakatzeko. Hala ere, erreportaia honetan aipatu baino egingo ez dugun arren, anfibio espezie askok bizi-ziklo ezberdinen bat garatu dutela esan beharra dago (fase lurtarra edo urtarra guztiz galdu dute batzuk, pedomorfiko bihurtu dira beste batzuk...).

2012ko abuztua
Mediterraneoa – Uste baino arruntagoa

Ibon Aristi

Mediterraneoa – Uste baino arruntagoa

Behar bada, oso “ikuspuntu kantauri-zentrista” batetik eginiko erreportaia bat da ondoren egingo dudana baina, asko eta askori gertatu ohi zaigun bezala, ingurune mediterranearrak nolabaiteko errefusa moduko bat sortu izan digu kostatik hurbil bizi garenoi. Izan ere, ingurune mediterranearra, beti erlazionatu izan dugu gune idor, hori koloreko eta labe baten tenperaturako ingurune soil bat bezala. Dena dela, eta azken urteetan ingurune mediterranearrera eginiko joan etorriek bestelako ikuspuntu bat sortu dute nigan. Erreportaia honen helburua, besteak beste, ni bezalako irakurleen ikuspuntua aldatzea da.

2012ko uztaila
Zarauzko Erriberetako parkea naturalizatzeko hamaika arrazoi

Arkamurka Natur Elkartea

Zarauzko Erriberetako parkea naturalizatzeko hamaika arrazoi

Duela 25 urte inguru Zarauzko Arkamurka Elkarteak Zarauzko Udalari “Erriberetako Parkea” deitutako egitasmoa aurkeztu zion. Urteak joan dira eta Arkamurka Elkarteak tristeziaz ikusi ditu egitasmo horretako edo beste natura-ondasun batzuk nola joan diren hondatzen edo desagertzen Zarauzko Herrian.

2012ko ekaina
Airetik uretara: saguzar arrantzaleak

Ostaizka Aizpurua

Airetik uretara: saguzar arrantzaleak

Europako saguzar espezie gehienak ur inguruneetan, basoetan, zelaietan edota gure baratzeetan hain ugariak diren intsektuak jaten dituzte eta horien hazkuntza kontrolpean izateko izugarrizko garrantzia dute. Hala ere, ornodun txikiez elikatzen diren saguzarrak ere badira gure artean, besteak beste saguzar arrainjaleak. Elikadura mota bitxi honen inguruan gehiago jakin dezagun, bada.

2012ko maiatza
Hegaztien migrazioa: etengabeko joan-etorria

Garikoitz Perurena

Hegaztien migrazioa: etengabeko joan-etorria

Euskal Herrian bizi diren izaki bizidunen inguruan hezurmamitu dugu atari hau. Euskal naturaren inguruan, alegia. Baina askotan zaila da izaki bizidun baten bizitokia zein den esatea. Mugatzea. Izan ere, izaki bizidunek (batzuek behintzat) gizakiok paper batean marraztutako mugekin jolasteko ohitura daukate. Hara eta hona. Orain hemen eta bihar han.

2012ko apirila
Euskal Herriko saguzarrak: itzal hegodunak

Antton Alberdi

Euskal Herriko saguzarrak: itzal hegodunak

Gaueko erregeak dira, baina haien ezagumendua oso-oso txikia da Euskal Herrian. 26 espezie dira, gutxienez, jende gehienak singularrean hitze egiten duten arren. Ia ingurune guztietan aurki daitezke, kobazuloak diren arren hauen bizileku bakarra jende askorentzat. Saguzarrak gure inguruan daude, eta ezezagunak dira gehienentzat. Ikas dezagun, bada, zertxobait haiei buruz.

Irakurrienak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...