Kodaka
Alosa alosa

Alosa, Clupeidae familiako arraina da. Antzinan, arrunta zen Eskandinaviatik Mediterraneoko mendebalderaino baina egun, ez da batere arrunta Europako iparraldean, eta Europako ibai askotatik desagertu dela uste da. Sardinaren tamainako arraintxoa dugu eta akula (Alosa fallax) bezala, espezie anadromoa da, hau da, itsasoan bizi den arren ibaietara doa ugaltzera.

Alosa alosa

Phyluma
Chordata
Klasea
Actinopterygii
Ordena
Clupeiformes
Familia
Clupeidae
Deskribatzailea
Linnaeus, 1758
Estatusa
lc

Deskribapena

50-70 cm inguruko arraina da eta gorputza dortsolateralki konprimatua du, ezkata handi eta finekin. Burua txikia da, goi-barailak behe-barailean ahoskatzeko koska bat duelarik. Operkuluak, ildo erradialak ditu. Genero berdineko beste espezieetatik bereizten duen ezaugarri nagusia lehen arku brankialean aurki dezakegu, espezie honek 80-130 brakiarantza baititu bertan. Sabelaldean, ezkatez osaturiko gila bat du. Hegatsetako erradioak bigunak dira eta hegats dortsalak 18-21 ditu, analak 19-25, pektoralak 15-16 (dortsalen jarraipen modura) eta pelbikoak 9. Albo-lerroan zehar aldiz, 60-70 ezkata izaten ditu. Bizkarraldea urdin kolorekoa da, iluna, eta alboak grisak edo zilarkarak, operkuluaren atzean orban ilun bat dutelarik, edo batzutan, bat baino gehiago (5-10) baina beti bat handiagoa.

Antzeko espezieak

Alosa fallax

Akula eta kodaka bereizteko ezaugarri nagusia lehen arku brankialean aurki dezakegu, espezie honek 80-130 brakiarantza baititu bertan. Sabelaldean, ezkatez osaturiko gila bat du. Hegatsetako erradioak bigunak dira eta hegats dortsalak 18-21 ditu, analak 19-25, pektoralak 15-16 (dortsalen jarraipen modura) eta pelbikoak 9. Albo-lerroan zehar aldiz, 60-70 ezkata izaten ditu.

Banaketa

Atlantikoko ipar-ekialdean zehar banaturik dago, Islandiatik Marokoraino, eta Mediterraneoko mendebaldean, Espainiatik Frantziaraino. Hala ere, Europako mendebaldean ia erabat desagerturik dago. Iberiar Penintsulako populaziorik garrantzitsuenak Ebro ibaian dago, espeziea Tortosako presaraino (Tarragona) iristen delarik bertan; Miño ibaian Pontevedra inguruan; eta Guadalquivir ibaian, Huelvan, daude. Euskal Herrian, soilik Bidasoa ibaian aurki daiteke eta bertako populazioak gainbeheran daude.

Habitata

Kodaka espezie anadromoa da, hau da, ibaietan jaiotzen da baina bere bizitzaren gehiengoa itsasoan ematen du, soilik ugaltzeko bueltatuko delarik berriro ere ibaietara. Itsasoan dagonean, ur sakonetan eratzen ditu sardak. Maiz buztinetan harrapatuta ikusi dira, lehorte baldintzetara ondo moldatzen direla frogatuz (Coscia et al., 2010).



Habitat bereko espezie gehiago

Lymnocryptes minimus
Gallinago gallinago
Microtus cabrerae
Cuculus canorus
Mustela lutreola
Asio flammeus
Acrocephalus scirpaceus
Acrocephalus arundinaceus


Elikadura

Itsasoan dagoen bitartean krustazeoz eta arrain txikiez elikatzen da baina ibaira doazenean, ez dira elikatzen.

Ugalketa eta ontogenia

Apirila eta ekaina bitartean, kodakak ibaietara errutera igotzen dira, behin heldutasun sexuala lortu dutenean (3-7 urteren buruan). Arrautzak akulek baino zonalde altuagoetan jartzen dituzte eta jaiotako kodakek, ibaietan emango dituzte lehen bi urteak (Coscia et al., 2010).

Bizimodua

Akularen antzeko bizimodua du eta hauekin askotan bat egiten dute euren habitatetan. Aipatu bezala, biak espezie anadromoak dira.

Kodakek jaio eta bi urtera lortzen dute heldutasuna. Ordurarte, ibaietan biziko dira baina momentu hau iristean, itsasorantz abiatuko dira. Une honen aurretik itsasorantz abiatutako jubenilek arazoak izan ditzakete gazitasunarekin. Hala ere, ondo garatutakoak uztaila eta abuztua bitartean estuarioetan ikusi ahal izango ditugu, itsasoan bizi ahal izateko moldapen fisiologikoak lortzen dituzten bitartean. Batez beste, kodaken jubenilek 6 hilabete inguru pasatzen dituzte estuarioetan (Lochet et al. 2009).

Espezieen arteko elkarrekintzak

Akularekin (Alosa fallax) hibridatzen dela ikusi da (Coscia et al. 2010).

Kontserbazioa

Kodaka populazioei buruzko informazio gutxi dago baina gainbeheran daudela argi ikusi izan da (Doadrio et al. 1991). Bere mehatxu nagusia ibaietako presak dira, errutegune optimoetara iristea ekiditen dietenak. Horrez gain, ibaietako kutsadurak ere oso eragin negatiboa izan du espezie honengan. Azkenik, arrantzak kodakaren gain duen eragina ez dela oso garrantzitsua ematen du (Doadrio et al. 1991 eta Lelek 1987).

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Doadrio L, Elvira B, Bernal Y. 1991. Peces continentales españoles. Inventario y clasificación de zonas fluviales. Colección técnica, ICONA. Madrid

Quinard JP, Douchement CI. 1991. The freshwater fishes of Europe. H. Hoestiand Ed., Aula-Verlag. Wiesbaden

Lochet A, Boutry S, Rochard E. 2009. Estuarine phase during seaward migration for allis shad (Alosa alosa) and twaite shad (Alosa fallax) future spawners. Ecology of Freshwater Fish, 18: 323-335

Coscia I, Rountree V, King JJ, Roche WK, Mariani S. 2010. A highly permeable species boundary between two anadromous fishes. Journal of Fish Biology, 77: 1137-1149
Egilea: | Sorrera: 2012/04/16 | Azken eguneraketa: 2014/08/20 | Bisita-kopurua: 2634 | Argazki nagusia: Hans Hillewaert

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...