Betibizi, dolda-belar
Helichrysum stoechas subsp. stoechas

Metro erdiko altuera lor dezakeen landare aromatikoa da. Adaxketan dituen ileak ematen dioten kolore gris-glaukoa eta infloreszentzia horien kolorea dela eta, sastrakadi eta dunetan ikusterraza da. Orokorrean lurzoru lehorretan agertzen da, eta lehortutako infloreszentziak infusioak egiteko erabiltzen dira euren propietateengatik.

Helichrysum stoechas subsp. stoechas

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Ordena
Asterales
Familia
Asteraceae
Deskribatzailea
(L.) Moench
Estatusa
ne

Morfologia

Morfologia aldakorreko espeziea da, eta belarkara ematen badu ere, adaxken oinaldea zurtoin zurkara dauka. Adaxkak errestariak zein tenteak izan daitezke. Metro erdiko altuera lor dezake eta landare aromatikoa da. Kamefito bat da, hau da, neguan begiak 25 cm baino beherago ditu.

Hostoak

Hostoak txikiak dira, 10-20 mm bitartekoak. Bakunak eta osoak dira, eta adaxkan zehar txandakatuta agertzen dira. Forma linearra dute eta ertz errebolutoa, gainaldean ilupa zuriz estaliak izaten dira, horrek kolore zurixka edo glaukoa ematen die.

Loreak

Infloreszentzien infloreszentzietan antolatzen dira loreak, hau da, korinbo erako infloreszentzia bat dute zeina 5-15 kapituluez (asterazeoen infloreszentzia) osatuta dagoen. Kapituloa 4-6 mm bitartekoa da eta bakoitzaren inbolukroa horia eta disdiratsua da. Kapitulo hori, teilakatuta agertzen diren ezkata ilegabeetaz eta eskariosoetaz osatuta dago. Kanpoaldeko ezkatak motzagoak eta zabalagoak izanik, eta batzuetan ezkaten oinak artilekarak izan daitezke. Lore guztiak tubularrak dira eta ertzetakoak orokorrean emeak diren bitartean erdikoak hermafroditak izaten dira.

Fruituak

Akenioak dira bere fruituak, hau da, fruitu lehor indeisdenteak. Kolore arre ilunekoak dira eta guruin zuri eta disdiratsu ugari dituzte bilano txiki batekin.

Antzeko espezieak

Helichrysum italicum
Helichrysum italicum

Azken honen kapituluak txikiagoak dira, 2-4 mm bitartekoak, H. stoechas subsp. stoechasenak 4-6 bitartekoak diren bitartean. Gainera, H. italikumen infloreszentziak zilindrikoak dira eta 15-25 kapituluen elkarteak osatzen du korinbo infloreszentzia, aldiz, H. stoechas subsp. stoechasen kasua oboideak dira eta 5-15 kapituluez osatutako korinboak osatzen dituzte.

Banaketa

Europar mendebaldetik eta mediterranear eskualdetik hedatzen da. Euskal Herrian zehar leku askotan zehar agertzen da, beti leku lehor edo harritsuei lotuta. Dunetan eta itsaslabarretan ere ageri da, eta bertan populazio dentsoak osatzen ditu. Hala ere, Kantauriar kostaldearen parte haundi batean falta da. 

Helichrysum stoechas subsp. stoechas Helichrysum stoechas subsp. stoechas

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Ekologia

Leku lehor eta harritsuetan topatzen den espeziea da, baita itsaslabar eta dunetan ere. Artadien, erkameztien eta karraskadien ordezkapen etapako sastrakadietan agertzen da. Argia gustoko badu ere, itzalak jasan ditzazke eta bero haundiko tokietan agertzen da, non lurra orokorrean oso lehorra eta ez oso azidoa den.

Fenologia

Udaberri partean loratzen da eta fruituak udan garatzen dira.

Erabilerak

Infloreszentzia lehorrak infusioak egiteko erabiltzen dira, izan ere, landare aromatikoa da eta dituen olioek hainbat propietate izatea ahalbidetzen diote. Kasu honetan sukarra jaisteko ona da. Bestalde infloreszentziak politak direnez, behin lehortuta, dekorazioan erabiltzen dira, bai lorontzietan jartzeko zein bestelako eskulanak egiteko.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Dunetan eta itsaslabarretan bere ekologia bereko kamefito batzuekin elkarrekintzetan agertzen da, hala nola, Asperula cynanchia eta Euphorbia portlandica. Aldiz, barnealderago agertzen denean beste espezie batzuetako kamefito eta hemikriptofito batzuekin topatzen da, Genista hispanica subsp. occidentalis, Lithodora diffusa etab. 

Esteka interesgarriak


Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2014/01/19 | Azken eguneraketa: 2014/10/29 | Bisita-kopurua: 1608 | Argazki nagusia: Hans Hillewaert (Wikimedia Commons)

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...