Onddoak

Amanita gemmata
Lanperna horia

Gure basotan oso arrunta den espeziea da honako hau, batez ere udazken-negu aldean. Kolore zuriko horri libre-adnatuak izaten ditu eta kolore hori-okreko  txapela.  Zenbait intoxikazioren eragilea dela uste da.

Argazkia: Errotari mikologi elkartea
Amanita gemmata

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/11/13
Azken eguneraketa: 2012/11/13
Bisita-kopurua: 1851

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Amanitaceae
Deskribatzailea: (Fr.) Bertill.
Sinonimoak
Amanita junquillea
Agaricus adnatus
Amanitopsis gemmata
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Toxikoa
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Tamaina ertainekoa da honako onddo hau, bere txapelak 4-10 cm bitarteko diametroa izaten baitu.  Hasieran hemisferikoa bada ere alea heltzen doanean  heinean laua edo ganbila izatera pasatzen da. Hertzari dagokionez, hau ildaskatua izaten da. Beste zenbait generokidek bezala, bolbaren arrasto zuriak izan dezake pileoaren gainaldean, hala ere hauek euriarekin joan egiten dira.  Eguraldi hezearekin kutikula likatsu eta distiratsua izaten du. Koloreari dagokionez, hori-okrea izaten da

Estipea

Txapeletik errez bereizten den hanka zilindrikoa dauka. Eraztuna osatugabea izaten da, nahiz eta zenbait aletan hau erori. Bolban eraztun irregularrak izaten ditu. Tamainari dagokionez, nahiko handia izaten da, 6-12 x 1-2 cm.

Orriak

Meheak, zuriak eta hertsiak.

Mamia

Usain eta zapore ahuleko onddoa da. Kolore zuria dauka, hala ere kutikularen azpi aldeko  kolorea horia izaten du.


Mikromorfologia

Esporak

Esporak eliptikoak izaten dira 9-12 x 7-9 m-takoak. Genero honetan  ohikoa den esporada zuria aurkezten du.


Ekologia

Habitata

Hostozabalen zein koniferoen basoetan azaltzen da, batez ere azken habitatat honetan. Askotan pinu  espezie ezberdinen azpian aurkitzen da. Gure basoetan oso ohikoa den espeziea da.


Habitat bereko espezie batzuk:
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata
Kanpaitxo arbiusaina
Mycena pura
Gibelurdina
Russula virescens
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula
Ganoderma pfeifferi
Lanperna horia
Amanita citrina
Kukuma
Amanita ovoidea


Perretxiko-garaia

Udaberrian zein udazkenean sortzen ditu perretxikoak. Udazkena ondo sartuta dagoenean fruktifikatzen du batez ere, neguan ere behatu dira fruitu gorputzak.

Jateko balioa

Onddo honek ez dauka zapore berezirik, duena gozoa da. Susmagarria kontsideratzen den onddoa bada ere, azken urteotan zenbait intoxikazioren eragilea dela uste da.

Antzeko espezieak
Amanita citrina

Bi espezie hauen pileoa horia denez nahasmena eragin dezake. Hala ere  A. Citrinaren pileoak limoi kolore apala izaten du.  Batak ez dauka apenaz usainik eta A. Citrinak, ordea  errefau eta patata gordinaren usain nabarmena dauka.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...