Albisteak

Euskalnatura garaile “Blogetan!” euskarazko blogen lehiaketan

Euskalnatura garaile “Blogetan!” euskarazko blogen lehiaketan

Zientzia eta Teknologia jorratzen duten euskarazko blogen artean suertatu da irabazle

2014/03/07

Iruzkinik ez
1230 bisita

Euskarazko blog onenen bila Azkue Fundazioak antolatutako eta Argiak lagundutako “Blogetan!“ lehiaketak atzo, martxoak 6, izan zuen finala. Euskararen Etxean (San Inazio, Bilbo) antolatutako Euskal Blogarien Topaketaren baitan ospatu zen finala, non Euskalnatura Zientzia eta Teknologia jorratzen duten blogen artean izan den saritua. Euskalnaturkideon partetik, eskerrik asko babesten eta sostengatzen gaituzuen guztioi!

Fracking-ari buruzko hitzaldi-zikloa Euskalnaturaren eskutik

Fracking-ari buruzko hitzaldi-zikloa Euskalnaturaren eskutik

Martxoaren lehen hiru asteazkenetan emango dira hitzaldiak, EHUren Leioako kanpuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean

2014/03/05

Iruzkinik ez
3013 bisita

Kalapita eragin du fracking-aren gaiak gurean. Haustura hidrauliko gisa ere ezagutzen dena, fracking-a presio handiko fluido baten bidez harri-geruzak hautsiaz lurzorutik petrolioa edota gas naturala bezalako gaiak erauzteko teknologia da. Zalantza handiak daude fracking-aren egokitasunaren inguruan, batez ere ingurunearengan duen eraginagatik. Besteak beste, urpeko urak eta akuiferoak kutsatzen dituela salatzen da. Afera honen inguruan sakontzeko, Euskalnaturak  “Eta zuk, ba al dakizu zer den fracking-a?” hitzaldi-sorta antolatu du fracking-a eta eredu energetikoa ardatz hartuta.

Uliako Lore-Baratzak proiektua

Uliako Lore-Baratzak proiektua

Uliako parkea eta bertako lorategi eta ur-biltegiak herritarren eskura jarri nahi ditu Uliako auzo-elkarteak.

2014/02/27

Iruzkinik ez
943 bisita

Donostiako Ulia auzoan dagoen parke honen balio historiko eta naturala aldarrikatzeko eta parkea herritarren eskura jartzeko sortu dute Uliako Lore-Baratzak proiektua auzo-elkartekoek. Parkea udal-hazitegitzat erabili zen 2007ra arte eta bertan ekoizten ziren herriko lorategiak hornitzeko loreak. Horrez gain, XIX. mendeko lurpeko ur-biltegiak daude bertan; Aranzadi Zientzia Elkarteak txosten batean bildu zuen euren balioa. Kolokan da, ordea, parkearen etorkizuna, udal-hazitegi izateari utzi zionean hirigintza-proiektu bat egin baitzen bertarako.

Obeditu soilik ala ulertu ere egiten dit?

Obeditu soilik ala ulertu ere egiten dit?

Gizakien eta zakurren zerebroek berdintsu erantzuten dute askotariko soinuen aurrean

2014/02/26

Iruzkinik ez
1348 bisita

Ongi hezitako zakurrak jabearen esanak betetzen ditu. Non dago, ordea, zakurrek gizakiekiko agertzen duten fideltasunaren eta esanekotasunaren gakoa? Errefortzu positibo hutsez errotutako jokaerak al dira? Errefortzu negatiboari beldurrak akuilatutakoak? Zakurraren jabe harroak zakurrak bere hitzak ulertzen esango du. Baina argitaratu den ikerketa baten arabera baliteke jabearen harrokeria hain soberan ez izatea, izan ere, zakurren eta gizakion zerebroek gisa berean erantzuten diete ahotsei eta emozioei lotutako soinuei.

Euskalnatura finalista “Blogetan!” euskarazko blogen lehiaketan

Euskalnatura finalista “Blogetan!” euskarazko blogen lehiaketan

Martxoaren 6an ospatuko da sari-banaketa ekitaldia Bilboko Euskararen Etxean

2014/02/19

Iruzkinik ez
1138 bisita

Azkue Fundazioak antolatutako eta Argiak lagundutako “Blogetan!” lehiaketa bere azken txanpara iritsi da. Lehiaketak blogari euskaldunen lanari oihartzuna ematea eta blogen sorkuntza piztea du xede. Horretarako, iragan abenduan ireki zen bertan izena emateko epea eta, orotara, lau arlotan banatutako 115 blogek hartu dute parte. Lehiaketa azken fasera pasa da eta bertan izango da Euskalnatura ere.

Tibetarren sekretu gorenaren bila

Tibetarren sekretu gorenaren bila

Tibetarrek altuerako bizitzarako duten adaptazioaren genetikan sakondu du ikerketa batek

2014/02/18

Iruzkinik ez
909 bisita

Himalaiako mendiak eta bertan errotutako alpinismoa ezin dira ulertu bertako biztanleak kontuan hartu gabe. Sherpak eta tibetarrak dira planetako mendi altuenen magaletan bizi diren biztanle alai eta itxuraz beti irribarretsu horiek. Euren bizilekuagatik larre motzean haziak, ezaguna da altuera handian muturreko esfortzuak egiteko duten gaitasuna. Ez alferrik, nazioarteko espedizioek usu izaten dute sherpen eta tibetarren laguntza altuera handian zamaketa-lanak eta bestelako egitekoak aurrera eramateko. Orain, kaleratu berri den ikerketa batek argitu du zertan den sherpen gertuko ahaide tibetarrek altuerako bizitzarako duten adaptazioaren oinarri genetikoa.

Ozeanoetako arrain pelagikoen biomasa uste baino handiagoa izan daiteke

Ozeanoetako arrain pelagikoen biomasa uste baino handiagoa izan daiteke

Arrain mesopelagikoen mundu mailako biomasa totala 10 aldiz handiagoa izan daitekeela kalkulatu da

2014/02/10

Iruzkinik ez
1380 bisita

Arrain mesopelagikoen taldea ozeanoetako uretan 200-1.000 m-ko sakonera artean bizi diren espezieek osatzen dute. Egundaino, estimazioek ozeanoetako arrainen biomasa totala 2.000 milioi tona inguruan ezarri izan dute eta arrain mesopelagikoak biomasa horren erdia osatuko zuketen. Plazaratu berri den ikerketa baten arabera, ordea, arrain mesopelagikoei dagokien biomasa uste baina askoz ere handiagoa da.

Gurutzadetan eta Zetaren Bidean barrena RNA birusen eskutik

Gurutzadetan eta Zetaren Bidean barrena RNA birusen eskutik

Sekuentziatu berri den RNA birus baten genoma zaharrak birusak Europaren historia hurbilean barrena izan duen ibilbidea agerian utzi du

2014/02/07

Iruzkinik ez
1222 bisita

Zientzialariek RNA genoma zahar bat sekuentziatu ahal izan dute lehen aldiz. DNA genoma zaharrak aurretik ere sekuentziatuak izan dira baina RNA askoz  azkarrago degradatzen da, eta horrek zaildu egiten du sekuentziazioa. Garagarraren BSMV birusaren sekuentziazioarekin ezagutu ditugu birusaren adina eta birusaren hedapenak Europa bigarren milurtean zehar kolpatu zuten gertaera historikoekin izan zuen lotura.

“Hegan” argazki-erakusketa Madariaga dorretxean ikusgai

“Hegan” argazki-erakusketa Madariaga dorretxean ikusgai

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Busturian duen egoitzan izango da erakusketa bisitatzeko aukera

2014/02/05

Iruzkinik ez
1699 bisita

Euskadiko Biodibertsitate Zentroaren eta Euskalnatura-UEU Natur Zientzien elkarlanak sustaturik Busturiako Madariaga dorretxean “Hegan” argazki-erakusketa antolatu da. Erakusketa bisitatzeko parada izango dute bisitariek gaurtik hasi eta martxoaren 31 bitartean. Bertan erakusgai izango dira Antton Alberdi, Iñaki Mezquita, Jose Maria LLavori eta Ander Olaizolaren 18 argazki eta lau azalpen-panel.

Egunpasa zero azpitik 196 gradura

Egunpasa zero azpitik 196 gradura

Izain espezie bat nitrogeno likidoan 24 ordu eman ondoren bizirauteko gai dela erakutsi da

2014/02/03

Iruzkinik ez
1299 bisita

Nitrogeno egoera likidora oso tenperatura baxuan pasatzen da. Zero azpitik 196ºC-an mantentzen da egoera likidoan, hain zuzen ere. Bere tenperatura baxuagatik oso erabilia da industrian eta ikerketan bat-bateko izozketak eragiteko edota hainbat kriogenizazio-prozesutarako. Tenperatura baxu horiek eta bat-bateko izozketak, normalean, heriotza ekarri beharko lioke bizitza forma orori. Bada, ordea, logika horri aurre egiten dionik.

Lilietatik erleetara jauzi egin zuen birusarena

Lilietatik erleetara jauzi egin zuen birusarena

Landareentzat espezifikoa zela uste zen birus patogeno bat aurkitu dute erleetan

2014/01/31

Iruzkinik ez
1205 bisita

Liztor asiarraren aurrerakadaren kariaz erle eztigileen (Apis mellifera) populazioen arazoen inguruko berriak bolo-bolo plazaratu dira azken urteotan. Liztorrena ez da, ordea, erleek jasan duten eraso bakarra. Kaleratu berri den ikerketa batek aditzera eman du erle populazio batzuetan tabako landarea erasotzen duen birusaren presentzia baieztatu dela eta erleak landare horren polenaren bidez kutsatzen direla.

Fosforoa akitze bidean?

Fosforoa akitze bidean?

Berriztaezina eta artifizialki sintetiza ezin dugun elementu hau funtsezkoa da elikagaien ekoizpenean

2014/01/29

Iruzkinik ez
914 bisita

1938 urtean orduko AEBko presidente zen Franklin D. Roosevelt-ek jadanik ohartarazi gisan, “gure zoruaren fosforo edukia nabarmen jaitsi da azken urteotan eta berriztatu egin behar da. Fosfatoen erabilera geroz eta handiagoa eta fosfato-hornikuntza bermatzea, beraz, kezka funtsezkoa dira etorkizuneko belaunaldiei begira”. 2014 urtean gauden honetan, badirudi presidentearen kezkak egia bihurtu direla eta XXI. mendea amaitu aurretik elementu preziatu hori agortu bidean gara.

Zenbat eta handi eta zaharrago, orduan eta azkarrago

Zenbat eta handi eta zaharrago, orduan eta azkarrago

Zuhaitz handi eta zaharren hazkuntza azkartu egiten da tamaina handitu ahala

2014/01/27

Iruzkinik ez
1282 bisita

Uste izan da luzaroan zuhaitzen hazkuntza makaldu eta erabat gelditu egiten dela adinean aurrera egin eta tamaina handia dutenean. Egon badago baieztapen hori babesten duten ikerketarik, badituzte hutsune batzuk, ordea, lan horiek. Uste horri aurka eginez, argitaratu berri den lan baten arabera zuhaitzen biomasa-hazkuntzaren abiadura ez da adina eta tamainarekin ez mantsotzen eta ezta gelditzen ere; aitzitik, azkartu egiten da.Horrek nabarmentzen du zuhaitz zahar eta handiek karbonoaren zikloan duten garrantzia berebizikoa.

Europako Batzordeak energia berriztagarriei iskin

Europako Batzordeak energia berriztagarriei iskin

Europako Batzordeak 2030 urtera begira aurkeztutako planak alde batera uzten ditu energia berriztagarriei dagozkien konpromiso lotesleak

2014/01/24

Iruzkinik ez
867 bisita

Iragan asteazkenean hurrengo urteetako ingurumen- eta energia-politiken ardatz izango den plana aurkeztu dute  Europako Batzordeko presidente Jose Manuel Durão Barrosok eta Klima-aldaketa eta Energiarako arduradunek. Neurrien artean, 2030 urterako Europar Batasuneko 28 herrialdeek berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak 1990 urteen mailekiko %35-40 gutxitzearena hartzen du baitan planak. Hala ere, babesa kendu zaie azken urteetan Europa berdearen ikur izan diren energia berriztagarrien garapenari.

 

Grafenoa, kutsadura nuklearraren aurkako antidoto?

Grafenoa, kutsadura nuklearraren aurkako antidoto?

Grafenoak hondakin nuklearrekin kutsatutako uren garbiketa erraztu lezake

2014/01/22

Iruzkinik ez
1355 bisita

Grafenoa azken urteotan zeresana ematen ari den ekaia dugu. Grafitoaren antzera karbono-atomoak era hexagonalean antolatzen dira grafenoa osatzeko baina, beste berezitasunen artean, atomo bakarreko lodiera duen xafla gisa antolatzen dira. Propietate berezi horiek direla eta potentzial izugarriak esleitzen zaizkio epe ertain eta luzera. Argitaratu berri den lan baten arabera, kutsadura nuklearra arintzeko ere erabil liteke grafenoa.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...