Aspaldidanik ezaguna da nekazaritza Ekialde Hurbilean sortu zela duela 10.000 urte inguru. Nekazaritza Europan nola hedatu zen, ordea, eztabaidagarriagoa izan da. Science aldizkarian berriki publikatutako lan batean, nekazaritza populazioen migrazio aktiboaren bitartez gertatu zela pentsarazten duen emaitzak lortu dituzte. Duela 5.000 urte Suedian bizi izan zen nekazari baten DNA aztertuta, Europa hegoaldeko populazioekin iparraldekoekin baino erlazionatuago dagoela ikusi dute.