Albisteak

Parkinsonaren euskal mutazioan sakondu du doktoretza-tesi batek

Parkinsonaren euskal mutazioan sakondu du doktoretza-tesi batek

R1441G mutazioak 80 urterekin Parkinsona eragiten du %83ko probabilitatez

2013/02/04

Iruzkinik ez
1034 bisita

Parkinson gaitzaren oinarri genetikoa pil-pilean den ikerketa-lerroa da 2004ean gaixotasunari lotutako lehen mutazioak agertu zirenetik. Parkinsona nerbio-sistema zentralean eragiten duen eritasun neurodegeneratiboa da, dopamina sintetizatzen duten substantzia beltzeko zelulen heriotza eragiten duena. Heriotza zelular hori eragiten duen mekanismoa ezezaguna da egun. Euskal Herriko Unibertsitatean berriki aurkeztu den doktoretza-tesi batean euskal populazioan prebalentzia handia duen mutazio bat ikertu da, Parkinsonaren euskal mutazio gisa izendatu dena.

Nafarroako Auzitegi Gorenak Nafar Gobernuak onartutako Hondakin Plana atzera bota du

Nafarroako Auzitegi Gorenak Nafar Gobernuak onartutako Hondakin Plana atzera bota du

Auzitegiaren aburuz erraustegi bat ezin da interes pribatu hutsengatik abian jarri.

2013/01/31

Iruzkinik ez
1005 bisita

Nafarroako Auzitegi Gorenak Nafar Gobernuak 2010-2020 urteetarako onartutako Hondakin Plana indarrik gabe utzi du, Sustrai Erakuntzak eta Sakanako Mankomunitateak aurkeztutako helegiteei erantzunez. Arrazoiak, besteak beste, ingurumen Inpaktuaren txostena zaharkitua geratu izana eta erraustegia Portland enpresaren baitan jartzearen desegokitasuna dira.

 

Atmosferako mikroorganismoek eguraldiarengan eta klimarengan eragin lezakete

Atmosferako mikroorganismoek eguraldiarengan eta klimarengan eragin lezakete

Troposferako goi geruzetan mikroorganismo komunitate esangarriak aurkitu dira

2013/01/31

Iruzkinik ez
914 bisita

Ezaguna da bizitzak Lurra ia bere osotasunean kolonizatzeko izan duen abilezia. Baldintzarik muturrenekoak biltzen dituzten inguruneetan ere, direla itsaspeko arrakala termalak, izotz geruza lodiak, ur azido eta basikoak edota sumendiak, beti dago baldintzetara moldatu eta bertan garatzen den bizitzarik. Horren adibide bereziki adierazgarria mikroorganismo extremofiloak dira, zeintzuek muturreko tenperatura, pH, gazitasuna edota presioa duten inguruneetan hazteko gaitasuna duten. Orain, ingurune antzutzat jotzen ziren troposferako goi geruzetan ere mikroorganismoak daudela ikusi da eta, are gehiago, eguraldia eta klima baldintza dezaketen faktore izan daitezke.

Alfred Russel Wallace-en eskutitzak, itzalean gelditu zen naturalistaren ondarea

Alfred Russel Wallace-en eskutitzak, itzalean gelditu zen naturalistaren ondarea

Darwinekin batera hautespen naturalean oinarritutako espezieen eboluzioaren teoria aurkeztu zuen pentsalariaren milaka eskuizkribu eskuragarri daude sarean

2013/01/29

Iruzkinik ez
945 bisita

Charles Darwin-ek Beagle itsasontzian egindako bidaian espezieen jatorriari buruzko hautespen naturalaren teoria mamurtzen zuelarik, Alfred Russel Wallace naturalista galestarrak (1829 – 1913) buruhauste bera zerabilen buruan: Darwinen aitonak jadanik irekita utzi zuen atea, espezieen transformazioarena, nola borobildu naturako espezie-aniztasunaren jatorria azaltzeko. Munduan zehar eginiko hainbat bidaietan ebidentziak han-hemenka bildu ondoren, Darwin-ekin batera hautespen naturala ardatz duen espezieen eboluzioaren teoria aurkeztu zuen. Hala eta guztiz ere, Darwinen aldean zuen estatus zientifiko eskasa kausa agian, bere ekarpena bigarren maila batean gelditu da. Wallace-n heriotzaren 100. urteurrena bete den honetan pentsalariaren gogoetak biltzen dituzten milaka eskutitz argitaratu dira.

DNA helize laukoitzak aurkitu dira giza zeluletan

DNA helize laukoitzak aurkitu dira giza zeluletan

Minbiziaren aurkako itu berriak aurkitzeko baliagarriak izan daitezke egitura horiek

2013/01/24

2 iruzkin
1054 bisita

1953an Watson eta Crick ikerlariek informazio genetikoaren gordailu den DNAren helize bikoitzaren egitura argitaratu zuten. Aurkikuntza hark zientzia irauli zuen eta  egungo biologia ulertzeko oraindik ere funtsezko zaigu. DNAren helize bikoitzak 60 urte bete dituen honetan giza zeluletan DNA helize laukoitzak aurkitu dira, G kuadruplexo gisa ere ezagutzen direnak genomaren eskualde horiek duten guanina proportzio altuagatik.

Animaliak zientzia-ikerketatik babesteko legea berrituko du Espainiako Gobernuak

Animaliak zientzia-ikerketatik babesteko legea berrituko du Espainiako Gobernuak

2013/01/21

Iruzkinik ez
1447 bisita

Espainiar Gobernuko Ministro Kontseiluak 2007. urtetik indarrean dagoen animalien garraioa, ikerketa eta hiltzea arautzen duen legea berrituko du, Europako arautegiak agintzen duenari egokitzeko asmoz. Haien helburua animalien ongizatearen eta ikerketa zientifikoaren arteko oreka lortzea dela esan dute.

Erraustegiak eta minbizia eskutik

Erraustegiak eta minbizia eskutik

Frogatu da erraustegietatik gertu bizi diren populazioetan minbiziaren maiztasuna handiagoa dela

2013/01/19

Iruzkinik ez
1148 bisita

Gurean, bereziki Gipuzkoan, bolo-bolo dabilen eztabaida da hondakinen kudeaketarena. Bi postura kontrajarri nor baino nor. Batetik, egungo bilketa-sistema mantentzea eta hondakinak erraustegi batean prozesatzea, bestetik, zaborren bilketa selektiboa. Eztabaida maila politikoan narrasturik den honetan zaila da taxuzko informazio teknikorik lortzea. Bada, ordea, horretan diharduenik. Kantzerraren epidemiologiaren eta erraustegien kokapenaren inguruan egin den ikerketa batek ondorioztatu du erraustegietatik eta hondakin arriskutsuen tratamendurako plantetatik gertu bizi direnek minbizia pairatzeko arrisku altuagoa dutela.

Txinpantzeak (ere) justiziagileak dira

Txinpantzeak (ere) justiziagileak dira

Txinpantzeek justizia gizakion zentzu berean ulertzen dute

2013/01/17

Iruzkinik ez
907 bisita

Munduan justizia sobera ez den honetan bada norbanakoen arteko desberdintasunak naturaltzat jotzen dituenik. Homo sapiens animalia izanik ezinezkoa omen zaio berekoikeria gainditzea besteen mesedetan, naturalak direla gizabanakoen arteko desberdintasunak. Gizakia berez ona eta eskuzabala dela dio beste askok, injustizia oro bidezkoa ez izateaz gain naturala ere inondik inora ez dela. Homo homini lupus Rosseauren aurka, eztabaida zaharra inondik ere. Eztabaida honetan argi pixka bat igortzera datoz txinpantzeak, frogatu berri baita gizakiaren ezaugarri bereizgarria zen justiziaren zentzua izan badutela. Are gehiago, bidezkoa zer den eta zer ez den gizakion oso antzera ulertzen dute.

Masa, atomoak, denbora

Masa, atomoak, denbora

Atomoen masa kontuan hartuta denbora neurtzen duen erlojua sortu dute

2013/01/14

Iruzkinik ez
1015 bisita

Berriki jardun gara masa-unitateak pospolo-kutxa baten tamainako platinozko bloke baten arabera definitzeak dakartzan arazo eta mugen inguruan. Zehazki, kilogramoaren estandarretan behatu  diren masa-aldaketen eta aldaketa horiek alderantzikatzearen inguruko ikerketa bat ekarri genuen gurera. Horren harira, atomoen kuantu-uhinaren frekuentzia neurtuaz denbora neurtzen duen erlojua diseinatu berri dute. Ez da egun munduko ordu ofiziala adierazteko erabiltzen diren erloju atomikoak bezain zehatza, baina masa eta denbora erlazionatzen dituenez masa-unitateak birdefinitzeko parada eskaini dezake.

Martxan da Iparraldean Jaizkibelgo kanpo kaiaren inguruko galdeketa

Martxan da Iparraldean Jaizkibelgo kanpo kaiaren inguruko galdeketa

Urtarrilaren 27an bukatuko da hiritarrek Jaizkibelgo kanpo kaiari buruz iritzia emateko epea

2013/01/10

Iruzkinik ez
816 bisita

Pirinio Atlantikoetako Prefekturak martxan jarri du Jaizkibelgo labarretan kanpo kaia eraikitzeko proiektuaren inguruko galdeketa. Abenduaren 27tik irekita da hiritarrek proiektuaren inguruan duten iritzia azaltzeko epea. Galdeketa publiko horrek “Pasaiako portuko azpiegituraren gida-plana” du izenburu eta proiektuaren inguruko informazioarekin batera, iritzia emateko jarraibide eta dokumentazioak ere eskuragarri daude Prefekturaren webgunean.

Kilogramoa gizentzen ari da

Kilogramoa gizentzen ari da

Kilo batek 1000 gramo baino gehiago pisatzen du orain

2013/01/07

2 iruzkin
1003 bisita

Neurketa-sistema guztien oinarri diren magnitudeeen, alegia, denboraren, espazioaren eta tenperaturaren, definizioak aldatu egin dira XIX. mendean definitu zirenean ezarri zitzaizkienetatik. Masa ere bada oinarrizko magnitude horietako bat, baina ez da egundaino hura birdefinitzeko irizpiderik adostu eta, horren ordez, kilogramo bateko pisua duen platinozko bloke bat gordetzen da Parisen 1875 urteaz geroztik kilogramoaren masaren estandar gisa. Arazoa, ordea, zera da, kilogramoa definitzen duen platinozko blokeak ez duela jada kilo bat pisatzen. Gizendu egin da.

Memoriaren molekulaz ahaztu

Memoriaren molekulaz ahaztu

Memoriaren funtzionamendurako funtsezkotzat jotzen zen molekula ez da uste bezala oroimenaren gako

2013/01/03

Iruzkinik ez
963 bisita

Giza populazioen bizi-itxaropena handitzen ari den honetan kantzerrarren eta gaixotasun neurologikoen maiztasuna eta intzidentzia geroz eta handiagoa izatea aurreikusten da. Horregatik, onkologiarekin batera, zerebroaren eta memoriaren funtzionamendua ezagutzea XXI mendeko medikuntzaren erronka handietakoa da. Azken urteotan aurrerapauso nabarmenak eman dira garunaren ikerketan. Egunero ez da besta, ordea. Oraingoan, bi ikertalde independentek frogatu dute egundaino epe luzerako memoriaren gakotzat jotzen zen entzimak ez duela halako funtzio berebizikorik oroimenaren funtzionamenduan.

Biziaren sorreraren teoria berria: itsasoko arrakala termaletatik mundu osora

Biziaren sorreraren teoria berria: itsasoko arrakala termaletatik mundu osora

Ioiak ponpatzeko proteinen jatorriak azal lezake bizia nola sortu zen itsaso sakonean eta nola hedatu zen bertatik

2012/12/26

Iruzkinik ez
1138 bisita

Bizia bizi denetik izan den enigmarik handienetakoa, handiena ez bada, biziaren beraren sorrera izan da. Gizakia mende luzetan aztoratu du galdera horren erantzunak eta zientziak ere bere jomuga nagusietakotzat du. Zenbait urtez, arrokak, ura eta itsas-hondoko arrakaletatik irtendako gas bero eta hidrogenoan aberatsa izan dira biziaren sorrera azaltzeko aurkeztu den eskenatokia. Orain, eskenatoki horretan biziaren sorrera eta beste inguruneetarako hedapena eragin izan zezakeen gertaeren hurrenkera berria proposatu da.

Pestizidek eper gorrien osasuna kaltetzen dute

Pestizidek eper gorrien osasuna kaltetzen dute

2012/12/19

Iruzkinik ez
880 bisita

Gaztela-Manchako Ehiza Baliabideen Ikerketa Institutoko (IREC) ekotoxikologia saileko lantaldeak pestizidekin zipriztindutako haziak jateak eper gorrien osasuna kaltetzen duela eta heriotza ere eragitera iritsi daitekeela ondorioztatu dute. Ikerketan intsektizida bat (imidacloprid) eta bi fungizida (tiram eta difenoconazol) aztertu dituzte.

Erasoa Zilbetiko pagadian margotutako Gernikaren kontra.

Erasoa Zilbetiko pagadian margotutako Gernikaren kontra.

2012/12/17

Iruzkinik ez
952 bisita

Atzo, abenduaren 16an goizean pagadi babestuaren alde eta MAGNA S.A. enpresak bertan harrobi bat egiteko duen asmoaren kontra Zilbetiko pagoetan margotutako Gernika margolana pintura-espraiez saboteatua agertu zen. Hori baino lehen, margolana aurkeztu zenetik,  seinaleak, argibide-panelak eta bisitariei informazioa helarazteko jarritako elementuak desagertzen joan dira.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...