Albisteak

Talde ekologistak Ebroren Arroaren planaren kontra agertu dira

Talde ekologistak Ebroren Arroaren planaren kontra agertu dira

2012/11/09

Iruzkinik ez
868 bisita

SEO/Birdlife, Ansar, Coagret eta Ekologistak Martxan talde ekologistak Aragoiko Gobernua prestatzen ari den eta Ebroren plan hidrologiko berrirako abiapuntu izango den txostenaren kontra azaldu dira batik-bat etekinak besterik ez dituelako helburu. Planak Euskal Herriko ekialdean dagoen Esako urtegiarekin zer gertatuko den aginduko du, besteak beste

Genomaz genoma, giza dibertsitateari so

Genomaz genoma, giza dibertsitateari so

1000 Genomes proiektuak kaleratutako azken emaitzen arabera giza espeziearen aniztasunaren %95 azaltzen duten bariazioak mapeatu dira

2012/11/07

Iruzkinik ez
1000 bisita

Giza genomaren lehen sekuentziazioa egin zenetik hamar urte igaro diren honetan 1000 Genomes ekimenak Europa, Amerika, Asia ekialdeko eta Afrikako 14 giza populazio desberdinetatik hautatutako 1092 gizabanakoren genomen sekuentziak kaleratu du. Nazioarteko hainbat laborategi ari dira orotara 2500 gizabanakoren genomak sekuentziatzea helburu duen proiektu hau aurrera eramaten.

HEGAN erakusketa ikusgai Orioko Kultur Etxean

HEGAN erakusketa ikusgai Orioko Kultur Etxean

UEU - EuskalNaturak antolatutako HEGAN argazki erakusketa ikusgai izango da gaurtik hasita

2012/11/05

Iruzkinik ez
1910 bisita

Hegaldia eta, eboluzioan zehar, hau menderatzera iritsi diren talde taxonomiko ezberdinen inguruko argazkiz osaturiko erakusketa dugu HEGAN. Erakusketa, hegazti, intsektu eta saguzarren 18 argazki, eta 4 panel informatiboz osaturik dago. Erakusketa Orioko Kultur Etxean dago ikusgai, gaurtik hasi eta Azaroaren 19ra arte.

Sistematika klasikoa zakil-zizareen inguruan zilintzan

Sistematika klasikoa zakil-zizareen inguruan zilintzan

Priapulido espezie batekin egindako ikerketak protostomatu eta deuterostomatuen arteko sailkapena okerra izan daitekeela ondorioztatu du

2012/11/02

Iruzkin 1
843 bisita

Enbrioi-garapenak eboluzioan zehar gainditu zuen mugarrietako bat izan da digestio-aparatuak uzki eta aho funtzioa betetzen duen zulo bakar bat edukitzetik, aho eta uzki diferentziatu gisa jokatzen duten bi zulo izatera pasatzea. Horren harira, sistematika klasikoak 1908an aho eta uzkia zuten animaliak enbrioi-garapeneko bi zulo horien eraketa-ordenaren arabera sailkatu zituen. Horrela definitu ziren protostomatuak (ahoa uzkia baina goizago garatzen dutenak) eta deuterostomatuak (uzkia ahoa baino lehenago). Oraingoan, ordea, penis worm izenez ezagutzen diren priapulidoek protostomatuak definitzeko azken 100 urteotan erabili izan den irizpidea ezbaian jarri dute.

"Pago bat zaindu" ekimena martxan jarri du Zilbetiko harrobiaren kontrako koordinakundeak

2012/10/31

Iruzkinik ez
955 bisita

Nazioarteko babes figurak agintzen duenaren gainetik Alduide Mendia Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) harrobi bat egiten ari dira, besteak beste Europako ekosistema babestua den pagadi azidofiloa suntsituz. Hori dela eta kasua epaitegian dago, baina bitartean zuhaitzak mozten hasteko arriskuaren aurrean ekimen hau abiatu dute.

Herri-konpostajea abian da Sarrigurenen

Herri-konpostajea abian da Sarrigurenen

2012/10/29

Iruzkinik ez
896 bisita

Sarrigurengo (Nafarroa) biztanleek 4 gune izango dituzte etxean sortutako materia organikoarekin herri-konposta egiteko. Ekimena "eko-hiria" egitasmoaren baitan dago eta Iruñerriko Mankomunitateak ere parte-hartu du.

Gizakia lurrikara eragile?

Gizakia lurrikara eragile?

2011ko maiatzean Espainiako hego-ekialdea astindu zuen lurrikaran gizakiak akuiferoetatik ura erauzteak zerikusia izan zuela baieztatu da

2012/10/27

Iruzkinik ez
1258 bisita

Iazko maiatzaren 11ean Lorcan (Murtzia) 5,1 magnitudeko lurrikara izan zen. Bederatzi hildako eragin eta udalerriaren zati handi bat suntsitu zuen hondamendiak. Oraindik ere bistan da lurrikara haren arrastoa, berreraikuntzarako diru-laguntzak oso mantso ari baitira iristen. Orain, Nature Geoscience aldizkarian kaleratu berri den lanaren arabera aktibitate antropogenikoa lurrikara eragin zuten faktoreen artean sartu behar da.

Nazio Batuen Erakundearen goi-bilerak biodibertsitatearen pribatizazioari ateak ireki dizkio

Nazio Batuen Erakundearen goi-bilerak biodibertsitatearen pribatizazioari ateak ireki dizkio

2012/10/25

Iruzkinik ez
1581 bisita

Orain dela egun gutxi batzuk bukatu zen Nazio Batuen Erakundearen Biodibertsitatearen goi-bilera. Bertan garapen bidean dauden herrialdeei naturaren babeserako bideratutako diruak jatorri publikoa edo pribatua izateko aukera onartu zen, besteak beste.

Fracking-arena proiektu bideraezina eta burugabea da

Fracking-arena proiektu bideraezina eta burugabea da

2012/10/24

Iruzkinik ez
1159 bisita

Anthony Ingraffea Estatu Batuetako ingeniaria da, eta fracking edo haustura hidraulikoaren arloan munduan dagoen adituenetariko bat da. Bere ustez Espainian Fracking-aren alde egiteak ez du ez hanka ez bururik.

Bardeetakoa munduko habi-fosilik zaharrena da

Bardeetakoa munduko habi-fosilik zaharrena da

2012/10/23

Iruzkinik ez
1061 bisita

Euskal Herriko Unibertsitateko eta Espainiako Geologia eta Mehatzeen Institutuak PLOS One aldizkarian adierazi dutenaren arabera 2004ean Bardeetan aurkitu zen fosila munduan inoiz aurkitutako habi baten fosilik zaharrena da.

Besteen kontura garbiago

Besteen kontura garbiago

EAEk bere ingurumena besteena kaltetuz hobetzen du

2012/10/16

Iruzkinik ez
995 bisita

BioRes proiektuaren baitan argitaratutako txosten baten arabera, EAEko ingurumenaren kalitateak hobera egin du azken 20 urteotan. Baina hobekuntza hori beste herrialde batzuena kaltetzearen truke izan da, kutsadura handia sortzen duten produkzioak besteak beste Afrikan egiten baititu.

Txingudiko hezegunearen babesa murriztu nahi du Eusko Jaurlaritzak

Txingudiko hezegunearen babesa murriztu nahi du Eusko Jaurlaritzak

Bidasoa ibaiaren bokalean (Irun-Hondarribia) dagoen hezegunearen garrantzia ekologikoa aski aitortua da nazioartean

2012/10/09

Iruzkinik ez
966 bisita

Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) zenbait gune, Urdaibai esaterako, EAEko Natura Babesteko Legean biltzen ziren hainbat babes-entitateren baitan (natur parkeak, biotopo babestuak…) babestu ziren. Txingudiko hezeguneak, ordea, babes legal atipiko samarra izan du. Hezegunearen babesa hirigintzan erabiltzen den udalerriz gaindiko Plan Berezi batean zehaztu zen, Irun eta Hondarribiko Udalen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean adostu zena, hain zuzen ere. Orain, Itsas Enara Ornitologia Elkarteak salatu duenez Eusko Jaurlaritzak Txingudiko hezegunean babestutako gunearen mugak aldatu eta babestutako azaleraren erdiari babesa kendu nahi dio.

Zentral nuklearrak jomugan?

Zentral nuklearrak jomugan?

Europar Batasunak kaleratu berri duen txostenak Europako zentral nuklearren segurtasunean “ehundaka akats” salatu ditu

2012/10/07

Iruzkinik ez
1083 bisita

Fukushimako hondamendi nuklearraren oihartzuna apaldu den heinean interes mediatikoa bestelako gai beroetara bideratu da. Hala eta guztiz ere, Fukushima Dai-ichi zentral nuklearrean gertatutako ezbeharra eragin zuzena izaten ari da bai ingurunean eta baita bertako jendartean ere. Istripuak Japoniako politika ere astindu zuten, besteak beste, Naoto Kan orduko lehen ministroak dimisioa eman baitzuen hondamendiaren erantzule gisa. Fukushimak eragindako zurrunbilo politikoa Europara ere iritsia da.

Eboluzioa zuzenean: bakterioen adibide bat

Eboluzioa zuzenean: bakterioen adibide bat

Milaka belaunalditan zehar gertatutako bakterio-populazio baten eboluzioa aztergai

2012/10/05

Iruzkinik ez
971 bisita

Eboluzioaren teoria iritzi eta argudio sasizientifikoek ezbaian jarria dute azken urteotan. Espageti-munstro hegalariek eta diseinatzaile inteligenteek ebidentzia zientifikoaren aurka jo dute sutsuki. Hamaika dira mundu zabalean kreazionismoaren alde martxan diren ekimen eta aferak eta arrazoimenaren aurkako guda horretan zenbait bataila irabazi dituzte jada. Horren harira, eboluzioaren teoriaren aldeko hondar ale bat gehitzera dator Michiganeko Estatu-Unibertsitateko ikerlari talde bat: Escherichia coli bakterioa eboluzionatzen behatu dute.

Bizitzak jatorri estralurtarra izan dezake

Bizitzak jatorri estralurtarra izan dezake

Lur planetako bizitza izarretako planeta atzerritar batetik etorri izanaren orain arteko ebidentziarik handiena publikatu da

2012/10/03

Iruzkinik ez
1096 bisita

Irailean Astrobiology aldizkarian publikatu berri den artikulu batek litopanespermiaren frogarik indartsuenak argitaratu ditu. Egileen arabera, lur planetako bizitzak jatorri estralurtar bat izateak oinarri handi bat izan dezake, eta unibertso osoan zehar errepikatu izan den fenomenoa dela azpimarratu.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...