Chiroptera ordena


Chiroptera saguzarrek osatutako ordena da. Munduan 1200 espezie inguru ezagutzen dira, eta Euskal Herrian horietako 24 aurki ditzakegu. Aktiboki hegan egiteko gai diren ugaztun bakarrak dira, eta ekokokapen izeneko zentzumen berezia dute. Zentzumen hori ahotik edo sudurretik igorritako ultrasoinuek ingurunearekin talka egin ostean sortzen duten oihartzuna erabilita ingurunearen soinu-irudia sortzean datza. Gauez orientatzeko eta ehizatzeko erabiltzen dute, ikusmenak baino –bai, saguzarrek ikusi egiten dute– informazio gehiago eskaintzen baitie iluntasunean.

Bizimodu gautarrera moldaturiko espezieak dira, eta iluntzetik egunsentira bitartean egoten dira aktibo. Iluntasuneko ordu horietan ehizan igarotzen dute denbora gehienak, Euskal Herriko saguzar guztiak intsektiboroak baitira. Askotariko artropodoak jaten dituzte: sitsak, kakalardoak, armiarmak eta abar. Espezie gehienek airean harrapatzen dituzte intsektuok "aerial hawking" izeneko teknika erabilita, baina badira lurzoruan edo landaredian pausatutako intsektuak ehizatzeko gai diren espezieak. Horiek "gleaning" izeneko teknika darabilte ehizatzeko. Azkenik, Euskal Herrian espezie bakarrak -ibai-saguzarrak (Myotis daubentonii)- darabil "trawling" teknika; hots, uraren gainazaletik harrapatzen ditu intsektuak.

Espeziearen arabera, kobazuloak, zuhaitzak, arrakalak edota giza eraikinak erabiltzen dituzte gordetzeko, eta hainbat espeziek gordeleku mota ezberdinak erabiltzen dituzte. Ehizarako ere askotariko habitatak erabiltzen dituzte. Espezie batzuk baso barnean ehiza egiteko moldaturik daude, eta beste batzuk leku irekietan soilik aritzen dira ehizean.

Euskal Herriko espezie guztiak 4 familiatan sailkaturik daude:

  • Rhinolophidae: ferra-saguzarrak sailkatzen dira talde honetan. Gainerako espezieengandik aspaldi banatu zen leinu hau, eta gainerakoengandik ezberdina den ekokokapen-sistema erabiltzen dute.
  • Molossidae: Euskal Herrian espezie bakarra aurki daiteke, saguzar buztanluzea (Tadarida teniotis). Tamaina handia izan ohi dute, eta ezaugarririk bereizgarriena buztana uropatagiotik haratago hedatzen zaiela da.
  • Miniopteridae: gure ingurunean espezie bakarra daukagu, koba-saguzarra (Minipterus schreibersii)
  • Vespertilionidae: gainerako espezie guztiak sailkatzen diren taldea da. Saguzarren artean dibertsitate handiena duen familia da, 300 espezie baino gehiagorekin.

 

a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z #
Plecotus austriacus
Belarrihandi grisa
Plecotus austriacus
Mammalia Chiroptera Vespertilionidae
Plecotus macrobullaris
Belarrihandi alpetarra
Plecotus macrobullaris
Mammalia Chiroptera Vespertilionidae
Rhinolophus euryale
Ferra-saguzar mediterraneoa
Rhinolophus euryale
Mammalia Chiroptera Rhinolophidae
Rhinolophus ferrumequinum
Ferra-saguzar handia
Rhinolophus ferrumequinum
Mammalia Chiroptera Rhinolophidae
Rhinolophus hipposideros
Ferra-saguzar txikia
Rhinolophus hipposideros
Mammalia Chiroptera Rhinolophidae
Tadarida teniotis
Saguzar buztanluzea
Tadarida teniotis
Mammalia Chiroptera Molossidae

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...