Hainbat zuhaitz espezieren tamaina handiko hondar egurtsuetan usteldura marroia eragiten duen poliporazeo interesgarria da. Hondar egurtsuetan hedadura handia hartu ohi duen beige koloreko poliporazeo bat bezala aurkituko dugu mendian. Hazkunde nahiko zabala hartzen duen arren, genero bereko beste espezieekin bereiztea nahiko zaila da, eta ebaketa mikroskopikoak beharrezkoak izango dira bere identifikazio egokirako.
Artikuluari buruz
Egilea: Sorrera: 2012/01/04 Azken eguneraketa: 2013/12/30 Bisita-kopurua: 1780 Motzean
TaxonomiaDibisioa: BasidiomycotaKlasea: Agaricomycotina Ordena: Polyporales Familia: Fomitopsidaceae Deskribatzailea: (Fr.) Donk SinonimoakPolyporus serialis Boletus serialis Coriolellus callosus Coriolellus serialis Fomitopsis serialis EkologiaSaprobio lignikolaJateko balioaBaliogabea |
Urteko fruitu-gorputza, erresupinatua, nodularra edo efusu-erreflexua. Ertza tomentosoa edo apur bat zonatua izan daiteke, kolore arre-marroikoa.
Basidio klabiformeak (18-25 x 4-6 mikrakoak), eta fibuladunak. Zistidioloak eduki ditzake.
Hialinoak, leunak, forma zinindriko edo subfusoidekoak, apikulu nabarmenarekin. Tamaina: 7-8.5 x 2.5-3.5 mikra.
Hainbat zuhaitz esperieren tamaina handiko hondar egurtsuetan: Picea abies, Abies alba, Juniperus phoenicea, J. oxycedrus, Castanea sativa, Fagus sylvatica...
Antrodia generoko espezieak beren artean bereiztea nahiko lan zaila da. Horregatik, prestakin mikroskopikoekin¡ eta bibliografia espezializatuarekin burutu beharreko lana da.