Albisteak: Ingurumena
Mendebaldeko Pirinioetan zeharkaldia egingo dute EHUko ikasleek EuskalNaturaren eskutik

Mendebaldeko Pirinioetan zeharkaldia egingo dute EHUko ikasleek EuskalNaturaren eskutik

Apirilaren 10etik 14ra bitartean 100 km-ko ibilbidea osatuko dute

2013/04/08
Antton Alberdi
Iruzkin 1
2042 bisita

EuskalNaturak antolatuta, Oiartzundik Zilbetirako mendi-zeharkaldia egingo dute EHUko ikasleek eta EuskalNaturako kideek apirilean. 30 lagunez osatutako taldeak ibilbidea bost etapatan egingo du, eta egunero naturaren kudeaketan eta ikerketan lanean diharduten lekuan lekuko pertsonen azalpenak jasoko dituzte. Ibilbidean, Aiako Harria, Artikutza, Bertiz eta Aldudeko basoa ezagutzeko parada izango dute, besteak beste.

Elkartasuna Zilbetin

Elkartasuna Zilbetin

Euriak ezin izan ditu Zilbetin harrobiaren kontra bildu diren ahotsak isilarazi

2013/03/30

Iruzkinik ez
1300 bisita

Jende mordoa elkartu da gaur Zilbetin bertako eta inguruko herritarrek harrobiaren kontrako ikur modura basoan margotu zuten "Gernika" margolanaren berreskurapena ikusi eta bertako pagoak babesteko.

Gernikaren berrinaugurazioaren ekitaldia Zilbetin

Gernikaren berrinaugurazioaren ekitaldia Zilbetin

2013/03/27

Iruzkinik ez
1283 bisita

Hurrengo larunbatean, hilak 30, goizeko 11etan “Gernika” margolana berrinauguratuko da Zilbetin (Erro, Nafarroa). Gainera pagoetan euren babesleak diren pertsonen nahiz elkarteen izenak daramatzaten xingolak ipiniko dira.

Karramarro gorri amerikarrak eta ostadar amuarrainak espezie exotiko izateari utziko diote

Karramarro gorri amerikarrak eta ostadar amuarrainak espezie exotiko izateari utziko diote

2013/03/20

Iruzkin 1
1137 bisita

Martxoaren 11ean gobernuko eta autonomietako ordezkariek egindako ingurumen sektoreko bileran, ostadar amuarraina eta karramarro gorri amerikarra espezie exotiko inbaditzaileen Errege Dekretutik kentzeko erabakia hartu zen. Beraz, teorikoki, azken urteetan espezie endemikoak dauden lekuetan bi espezie horien kolonizazioa ekiditeko zeuden ekimenak ere bertan behera geratuko dira. 

Itsasoko planktonak uste baino karbono gehiago zurga lezake

Itsasoko planktonak uste baino karbono gehiago zurga lezake

Ozeanoetako planktonak zurgatzen duen karbono kantitatea egundaino estimatzen zenaren bikoitza da eskualde batzuetan

2013/03/19

Iruzkinik ez
819 bisita

CO2 emisioak dira klima-aldaketari gizakiak egiten dion ekarpen nagusietakoa. Atmosferan gas honek duen kontzentrazio-igoerari aurre egiteko maiz ozeanoetan jarri izan da esperantza jakina baita karbonoa asimilatzeko gaitasun handia dutela, bertan bizi diren plankton komunitateengatik batez ere. Itsasoetatik asko dugu ikasteko, ordea. Ozeanoek karbono dioxidoaren zurgapenean duten garrantziaren seinale, ikerketa batek argitaratu berri du itsasoko plankton-komunitateek zurga dezaketen CO2 kantitatea egundaino uste zenaren bikoitza izan daitekeela.

Errausketaren kontrako aldarria larunbatean Altsasun

Errausketaren kontrako aldarria larunbatean Altsasun

Olaztin abiaraziko duten erraustegiaren kontrako manifestazioa deitu dute.

2013/03/12

Iruzkinik ez
1275 bisita

3 Mugak Batera erakundeak Olaztiko Portland enpresak abiatuko duen errausketaren kontrako manifestaziora deitu du, bai eta partidu politiko, erakunde eta sindikatu askok ere. Lekua: Altsasuko Nettoko parking-a. Ordua: arratsaldeko 18.00ak. Eta bertara hurbiltzeko arrazoiak ehundaka. 

Bidasoa ibaiko irletan espezie autoktonoak birlandatzen ari dira espezie inbaditzaileen aurka egiteko

Bidasoa ibaiko irletan espezie autoktonoak birlandatzen ari dira espezie inbaditzaileen aurka egiteko

Birlandaketa-kanpainak estuarioaren berezko landaredia eta dinamika berreskuratzea du helburu

2013/03/11

Iruzkinik ez
996 bisita

Bidasoa ibaiaren bokalean Txingudiko hezegunea dago, Urdaibaikoaren atzetik Euskal Herriko bigarren hezegunerik handiena dena. Ibaiak garraiatutako sedimentuen metaketak irla-sistema bat eratzen du bertan, balio ekologiko aski aitortua duena bai landarediaren ikuspuntutik, bai hegaztien babesleku gisa eta baita ekosistemaren izaera bereziagatik ere. Urte luzetan, ordea, ingurune horrek aktibitate antropogenikoaren inpaktu handia jasan du. Degradazio horri aurka egiteko sortu zen, besteak beste, Plaiaundiko Parke Ekologikoa, non idortuta eta oso kaltetuta zeuden zenbait hezegune berreskuratu ziren. Oraingoan, Bidasoa ibaiko irletan espezie inbaditzaileei aurka egiteko eta berezko landaredia berreskuratzeko birlandaketa-kanpaina jarri da martxan.

Ingurumenarekiko kezka apala da oso nazioartean

Ingurumenarekiko kezka apala da oso nazioartean

Galdatutako seitik bostentzat ekonomia ingurumenaren gainetik dago lehentasunen artean

2013/02/26

Iruzkinik ez
943 bisita

Finantza-krisia ekonomia globala astintzen ari den garai hauek ez dira gozoak ingurumenaren kontserbazioa eta jasangarritasuna helburu duten aldarrikapenetarako. Oinarrizko beharrizanak asebetetzeko zailtasunak ingurumenarekiko kezka bigarren maila batean laga du herrialde askotan. Hala ere, ingurumenarekiko kontzientziarik eza ezin zaio ekonomiari soilik egotzi, biolentzia, immigrazioa edota terrorismoa ere ingurumenaren gainetik baitira zenbait herrialderen lehentasunetan.

Nafarroako Auzitegi Gorenak Nafar Gobernuak onartutako Hondakin Plana atzera bota du

Nafarroako Auzitegi Gorenak Nafar Gobernuak onartutako Hondakin Plana atzera bota du

Auzitegiaren aburuz erraustegi bat ezin da interes pribatu hutsengatik abian jarri.

2013/01/31

Iruzkinik ez
971 bisita

Nafarroako Auzitegi Gorenak Nafar Gobernuak 2010-2020 urteetarako onartutako Hondakin Plana indarrik gabe utzi du, Sustrai Erakuntzak eta Sakanako Mankomunitateak aurkeztutako helegiteei erantzunez. Arrazoiak, besteak beste, ingurumen Inpaktuaren txostena zaharkitua geratu izana eta erraustegia Portland enpresaren baitan jartzearen desegokitasuna dira.

 

Atmosferako mikroorganismoek eguraldiarengan eta klimarengan eragin lezakete

Atmosferako mikroorganismoek eguraldiarengan eta klimarengan eragin lezakete

Troposferako goi geruzetan mikroorganismo komunitate esangarriak aurkitu dira

2013/01/31

Iruzkinik ez
879 bisita

Ezaguna da bizitzak Lurra ia bere osotasunean kolonizatzeko izan duen abilezia. Baldintzarik muturrenekoak biltzen dituzten inguruneetan ere, direla itsaspeko arrakala termalak, izotz geruza lodiak, ur azido eta basikoak edota sumendiak, beti dago baldintzetara moldatu eta bertan garatzen den bizitzarik. Horren adibide bereziki adierazgarria mikroorganismo extremofiloak dira, zeintzuek muturreko tenperatura, pH, gazitasuna edota presioa duten inguruneetan hazteko gaitasuna duten. Orain, ingurune antzutzat jotzen ziren troposferako goi geruzetan ere mikroorganismoak daudela ikusi da eta, are gehiago, eguraldia eta klima baldintza dezaketen faktore izan daitezke.

Erraustegiak eta minbizia eskutik

Erraustegiak eta minbizia eskutik

Frogatu da erraustegietatik gertu bizi diren populazioetan minbiziaren maiztasuna handiagoa dela

2013/01/19

Iruzkinik ez
1114 bisita

Gurean, bereziki Gipuzkoan, bolo-bolo dabilen eztabaida da hondakinen kudeaketarena. Bi postura kontrajarri nor baino nor. Batetik, egungo bilketa-sistema mantentzea eta hondakinak erraustegi batean prozesatzea, bestetik, zaborren bilketa selektiboa. Eztabaida maila politikoan narrasturik den honetan zaila da taxuzko informazio teknikorik lortzea. Bada, ordea, horretan diharduenik. Kantzerraren epidemiologiaren eta erraustegien kokapenaren inguruan egin den ikerketa batek ondorioztatu du erraustegietatik eta hondakin arriskutsuen tratamendurako plantetatik gertu bizi direnek minbizia pairatzeko arrisku altuagoa dutela.

Martxan da Iparraldean Jaizkibelgo kanpo kaiaren inguruko galdeketa

Martxan da Iparraldean Jaizkibelgo kanpo kaiaren inguruko galdeketa

Urtarrilaren 27an bukatuko da hiritarrek Jaizkibelgo kanpo kaiari buruz iritzia emateko epea

2013/01/10

Iruzkinik ez
779 bisita

Pirinio Atlantikoetako Prefekturak martxan jarri du Jaizkibelgo labarretan kanpo kaia eraikitzeko proiektuaren inguruko galdeketa. Abenduaren 27tik irekita da hiritarrek proiektuaren inguruan duten iritzia azaltzeko epea. Galdeketa publiko horrek “Pasaiako portuko azpiegituraren gida-plana” du izenburu eta proiektuaren inguruko informazioarekin batera, iritzia emateko jarraibide eta dokumentazioak ere eskuragarri daude Prefekturaren webgunean.

Pestizidek eper gorrien osasuna kaltetzen dute

Pestizidek eper gorrien osasuna kaltetzen dute

2012/12/19

Iruzkinik ez
847 bisita

Gaztela-Manchako Ehiza Baliabideen Ikerketa Institutoko (IREC) ekotoxikologia saileko lantaldeak pestizidekin zipriztindutako haziak jateak eper gorrien osasuna kaltetzen duela eta heriotza ere eragitera iritsi daitekeela ondorioztatu dute. Ikerketan intsektizida bat (imidacloprid) eta bi fungizida (tiram eta difenoconazol) aztertu dituzte.

Erasoa Zilbetiko pagadian margotutako Gernikaren kontra.

Erasoa Zilbetiko pagadian margotutako Gernikaren kontra.

2012/12/17

Iruzkinik ez
919 bisita

Atzo, abenduaren 16an goizean pagadi babestuaren alde eta MAGNA S.A. enpresak bertan harrobi bat egiteko duen asmoaren kontra Zilbetiko pagoetan margotutako Gernika margolana pintura-espraiez saboteatua agertu zen. Hori baino lehen, margolana aurkeztu zenetik,  seinaleak, argibide-panelak eta bisitariei informazioa helarazteko jarritako elementuak desagertzen joan dira.

Garoña bihar 23:00etan geldituko dute

Garoña bihar 23:00etan geldituko dute

2012/12/15

Iruzkinik ez
822 bisita

1970.urtean martxan jarri eta gero badirudi Garoñako zentral nuklearrak baduela eteteko eguna eta ordua: bihar, igandea, gaueko 11etan. Albistea atzo bertan jakinarazi zuen Nuclenorrek, zentraleko jabeak, baina Espainiako Gobernuak energia sektorearen erreforman atzera egiten badu prest omen dago berriz ere martxan jartzeko.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...