Urkiola
Araba, Bizkaia
Urkiola Parke Naturalak 5.768 hektareako azalera dauka eta Aramotz-Eskubaratz (Eskuagatx) mendizerrak, Durango aldeko mendiek eta Aragio mendizerrak osatzen dute. Parkea Araba eta Bizkaiko herrialdeen artean dago eta bere baitan Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Izurtza, Mañaria eta Aramaio daude.
Urkiola 1989ko abenduaren 29an izendatu zen Parke Natural, bere baliabideak babestu eta kontserbazioa ziurtatzeko asmoz. Bere azalera 5.768 hektareakoa da eta zortzi udalerri hartzen ditu: Abadiño, Zornotza, Atxondo, Dima, Durango, Izurtza, Mañaria eta Aramaio, azken hau Arabakoa.
Gizakiak eragin handia izan du Urkiolako paisaiarengain, eta hala ere, aberastasun handiko paisaia da, Euskal Herriko markoan eremu atlantiareko mendien adierazgarritzat har daitekeelarik.
Argazkia: www.basquecountry-tourism.com
Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/03/22
Azken eguneraketa: 2012/05/09
Bisita-kopurua: 4212
Motzean
Geografia
Hedadura: 58 km2
Udalerriak: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Izurtza, Mañaria eta Aramaio
Mendiak: Urtemondo, Gaintxorrotz, Mugarra, Artaun, Leungana, Errialtabaso, Untzillatx, Saibi, Astxiki, Aluitz, Urkiolagirre, Anboto, Teilamendi, Ipizte, Orisol
Kontserbazioa
Figurak: Parke Naturala
Urtea: 1989
|
Biologia
Animalia interesgarriak
Landare interesgarriak
Onddo interesgarriak
Geologia eta geomorfologia
Urkiolako mendiak karegarrizko haitzez osatuta daude batik bat. Erlatiboki gazteak dira, izan ere, orain dela 50 milioi urte inguru eratu ziren. Jatorriz, mendiok osatzen dituen kareharriak itsasoan du sorrera, eta egun oraindik aurki daitezke molusku eta krustazeo arrastoak. Itsas maila jeitsi zenean, arrezifeak sedimentatuz eta fosil bilakatuz joan ziren astiro-astiro, kareharrizko masa erraldoi hauek sortuz. Gerora, etengabeko mugimendu tektoniko oso bortitzen ondorioz, tolesdurak eratu ziren, egun ezagutzen dugun mendikatea sortu arte.
Urkiolak gainera, zenbait kobazulo ditu, ezagunenak Askondo, Baltzola, Abaro-Jentiltzubi sistema eta Larrano edo Urrekazuloko leizea.
Kontserbazio-figurak
275/1989 Dekretuak, abenduaren 29koak, Urkiolaldea Parke Natural izendatu zuen.
Urkiolako Parke Naturalaren Natur Baliabideen Antolamendurako Plana otsailaren 22ko 102/1994 Dekretuaren bidez onartu zen, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenak «erabat deusez» deklaratu zuen dekretu hori (1997ko urriaren 24ko epaia), haren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa onartuz. Epai horren ondorioz, berriz izapidatu eta ikuskatu zen Urkiolako Parke Naturalaren Natur Baliabideen Antolamendurako eta azkenean, 8 urte geroago, 147/2002 dekretuak, ekainaren 18koak, Urkiolako Parke Naturalaren Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onartu zuen.
1999. urtean Foru Aldundiaren 74/1999 Foru Dekretuak, Urkiolako Parke Naturalean baso erabileraren kudeaketari buruzko xedapenak argitaratu zituen eta 2006. urtean, Urkiolako Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Planaren zati arau-emailea onartu zen.
Erlazionaturiko araudia
111/2006 Dekretua, Urkiolako Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Planaren zati arau-emailea onartzen duena 147/2002 Dekretua, Urkiolako Parke Naturalaren Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onartzen duena 275/1989 Dekretua, Urkiolaldea Parke Natural izendatzen duena 74/1999 Foru Dekretua, Urkiolako Parke Naturalean baso erabileraren kudeaketari buruzko xedapenak argitaratzen dituena 93/1994 Dekretua, Urkiolako Parke Naturaleko Patronatuaren osaketa aldatzen duena Nola iritsi
Urkiola Parke Naturalera hainbat tokitik hel daiteke. Hala ere, Parkearen erdialdera heltzeko erarik erosoena Durango eta Gasteiz batzen dituen BI-623 eskualde errepidetik joatea da, berau delarik Parkea iparraldetik Hegoaldera, erdi-erditik banatuta, zeharkatzen duen errepide bakarra.
Urkiola mendatera Gasteiz (30 km.) eta Durango (10 km.) batzen dituen BI-623 errepidetik heltzen da. Kotxez joan gaitezke eta mendatean bertan dauden aparkaleku zabaletariko edozeinetan aparka edo garraio publikoa erabilita Gasteiz/Durango bidea egiten duen autobusez igo (Continental Auto, Tf. 945286466).
Bilbotik edo Donostiatik etorriko bazina, heltzeko erarik hoberena A-8 autopistaz (Interbiak) etorri eta Durangon irtetea da; hor BI-623 errepidea hartuko duzu.
Zer egin
Mendi-buelta zoragarriez gain, Urkiolak eskalada egiteko erabat aproposa den Atxarte haitzartea du. Horrez gain, aipatutako kobetan espeleologia egin daiteke.
Ibilbideak
Argazkiak
( 2011/11/21 )
( 2012/01/23 )