Geoffroy saguzarra
Myotis emarginatus

Geoffroi saguzarra Euskal Herriko kobazuloetan aurki daitekeen Myotis generoko saguzarrik arruntena da. Europa erdi eta hegoaldean, Afrika iparraldean eta Asia mendebaldean hedaturik dago eta Euskal Herriko lurralde guztian aurki daiteke. Askotariko inguruneak erabiltzen ditu ehizarako eta gleaning teknika darabilen Europako saguzar gutxi horietako bat da.

Myotis emarginatus

Phyluma
Chordata
Klasea
Mammalia
Ordena
Chiroptera
Familia
Vespertilionidae
Deskribatzailea
Geoffroy (1806)
Estatusa
lc

Deskribapena

Tamaina txiki-ertaineko saguzarra da 37-43 mm bitarteko besagain-luzera izaten duena; pisua berriz, 8 eta 11 g bitartekoa izan ohi da. Emeak arrak baino handixeagoak dira, normalean. Kolorazio marroiko bizkarraldea du, eta sabelaldea argiagoa izan ohi da, horixka. Espezieari izena ematen dion ezaugarria belarriaren muxarradura da, Myotis generoko gainerako espezieek baino markatuagoa duena. Tragoa motza eta zorrotza da, eta ez da belarriaren muxarraduraren altueraraino iristen. 

Uropatagioaren atzealdean oinetatik luzatzen den ile fin eta urridun kalkaneo zuzena nabarmentzen da.

Antzeko espezieak

Natterer saguzarra (Myotis nattereri)
Myotis nattereri

Antzekotasun morfologiko oso handia dute bi espezieek, baina Natterer saguzarraren kolorazioa grisaxkagoa da eta belarriak argiagoak. Gainera, belarriaren muxarradura ez da horren markatua, eta uropatagioaren ertzean hedatzen den kalkaneoaren luzakina S formakoa eta ile sendoagoduna da.

Ekokokapena

FM motako ekokokapen-pultsuak erabiltzen ditu, oso altu (140 kHz-raino) hasi eta 20 kHz-raino erortzen direnak. Pultsuen luzera 1,5-4 ms artekoa izan ohi da. Oso zaila da da Myotis generoko antzeko espeziengandik bereiztea, baina orokorrean M. emarginatusen pultsuak gainerakoenak baino frekuentzia altuagoan hasten dira.

Myotis emarginatus Myotis emarginatus

Habitata

Askotariko inguruneak erabiltzen ditu ehizarako, baso ireki-xamarretatik hasi eta ingurune guztiz irekietaraino (Dietz et al. 2009). Sasi-inguruneetan ohikoa da. Itsas mailatik 1800 metroko altueraraino aurkitu da.



Habitat bereko espezie gehiago

Cervus elaphus
Capreolus capreolus
Nyctalus noctula
Sus scrofa
Pipistrellus kuhlii
Asio otus
Plecotus austriacus
Nyctalus lasiopterus
Myotis myotis
Dama dama
Buteo buteo
Hyla molleri
Barbastella barbastellus
Nyctalus leisleri
Myotis nattereri
Turdus merula
Rattus norvegicus
Prunella modularis
Fringilla coelebs
Talpa occidentalis
Luscinia megarhynchos
Phoenicurus ochruros
Rhinolophus hipposideros
Phoenicurus phoenicurus
Troglodytes troglodytes
Crocidura russula
Trachemys scripta
Rattus rattus
Strix aluco
Passer domesticus
Otus scops
Falco tinnunculus
Anguis fragilis
Aquila chrysaetos
Microtus gerbei
Sorex coronatus
Mus musculus
Hierophis viridiflavus
Myodes glareolus
Sciurus vulgaris
Glis glis
Pipistrellus pipistrellus
Mustela erminea
Vanessa atalanta
Vulpes vulpes
Garrulus glandarius
Tyto alba
Miniopterus schreibersii
Rhinolophus ferrumequinum
Martes foina
Martes martes
Dendrocopos minor
Salamandra salamandra
Coracias garrulus
Accipiter gentilis
Apodemus sylvaticus
Erithacus rubecula
Lepus europaeus
Erinaceus europaeus
Dryocopus martius
Dendrocopos medius
Picus sharpei
Dendrocopos major
Accipiter nisus
Scolopax rusticola
Ursus arctos


Elikadura

Airean harrapa ditzakeen intsektuez gain, gleaning teknika ere erabiltzen du ehizarako; hau da, lurraren edo landarediaren gainean pausaturik dauden intsektuak ehizatzeko gai da (Krull et al. 1991; Schumm et al. 1991). Horrexegatik, intsektuez gain, armiarmek eta opilioiek garrantzia berezia dute espezie honetxen dietan (Goiti et al. 2011). Espezie hau ganadutegietako hormetako euliak harrapatzen ere ikusi izan da (Richarz 1997).

Bizimodua

Espezie kabernikola da batez ere, nahiz eta giza eraikinetan ere sor ditzakeen koloniak. Kumatze garaian emeak kolonia handi xamarretan (hamarnaka edo ehunka) elkartu ohi dira, eta maiz beste espezie batzuekin batera sortzen dituzte koloniok; esaterako Natter saguzarra (Myotis nattereri), ferra-saguzar mediterraneoa (Rhinolophus euryale) eta ferra-saguzar handia (Rhinolophus ferrumequinum).

Ehizatzeko gordelekutik 12 km urrundu daiteke (Huet et al. 2002), eta 50 eta 70 ha arteko ehiza-eremua izan ohi du (Krull et al. 1991).

Espezie sedentarioa da, eta udako eta neguko gordelekuen artean ez ditu 100 km-tik gorako mugimenduak egiten (Hutterer et al. 2005).

Kontserbazioa

Espezie honen kontserbazio-egoera, orokorrean, ona da, eta IUCN erakundeak LC kategorian sailkaturik dauka. Euskal Herriko bi katalogoetan agertzen da, ordea. Euskal Autonomia Erkidegoko espezie mehatxatuen katalogoan Kaltebera kategorian sailkaturik dago, eta Nafarroakoan Zaurgarri kategorian.

Erlazionaturiko artikuluak

Kobazuloak, saguzarren babesleku

Lide Jimenez | 2013ko otsaila

Bibliografia


Krull D, Schumm A, Metzner W, Neuweiler G. 1991. Foraging Areas and Foraging Behavior in the Notch-Eared Bat, Myotis emarginatus (Vespertilionidae). Behavioral Ecology and Sociobiology, 28(4): 247-253

Goiti U, Aihartza JR, Guiu M, Salsamendi E, Almenar D, Napal M. 2011. Geoffroy's bat, Myotis emarginatus, preys preferentially on spiders in multistratified dense habitats: a study of foraging bats in the Mediterranean. Folia Zoologica, 60(1): 17-24

Dietz C, von Helversen O, Nill D. 2009. Bats of Britain, Europe & Northwest Africa. A&C Black. Londres

Huet R, Lemaire M, Arthur L, del Gudince L. 2002. First results in radiotracking Geoffroy's bats Myotis emarginatus in Centre region, France. Abstracts, IXth European Bat Research Symposium, Le Havre, : 25

Richarz K. 1997. Biotopschutzplanung für Fledermäuse. Entwurf eines kurzen Leitfadens zum Schutz der Lebensräume im Sinne des Abkommens zur Erhaltung der Fledermäuse in Europa. Nyctalus, 6: 289-303

Krull D, Schumm A, Metzner W, Neuweiler G. 1991. Foraging areas and foraging behavior in the notch-eared bat, Myotis emarginatus (Vespertilionidae). Behav Ecol Sociobiol, 28: 247–253

Schumm A, Krull D, Neuweiler G. 1991. Echolocation in the notch-eared bat, Myotis emarginatus. Behav Ecol Sociobiol, 28: 255-261

Hutterer R, Ivanova T, Meyer-Cord Ch, Rodrigues L. 2005. Bat Migrations in Europe. Naturschutz und Biologische Vielfalt, 28: 162
Egilea: Antton Alberdi | Sorrera: 2012/06/11 | Azken eguneraketa: 2014/08/21 | Bisita-kopurua: 2424 | Argazki nagusia: Martin Celuch

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...