Eskinosoa
Garrulus glandarius

Baso inguruetan aurki daitekeen hegazti korbidoa da eskinosoa. Oso apeu sendoa du eta zarata handia ateratzeko gai da.  Tamaina ertaineko hegaztia da, oso deigarria. Basoetan eta inguruetan ikusi ohi da, eta azkar hegan egiten du ezkutaleku bila. Ia Euskal Herri osoan aurki daiteke, hegoaldeko muturrean salbu.

Garrulus glandarius

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Passeriformes
Familia
Corvidae
Deskribatzailea
Linnaeus (1758)
Estatusa
lc

Deskribapena

Tamaina ertaineko hegaztia da, 32-34 cm ingurukoa. Itxura potxoloa du, hego borobilduak eta buztan nahiko luzea. Korbidoen artean kolore deigarrienak dituen hegaztia da. Kolore arre edo arre-arrosa izan ohi du eta hegoak beltzak dira. Hegaz doanean orban txuri deigarriak ikus daitezke hegoen behealdean. Luma tertziarioak, gainera, urdin deigarriak izan ohi dira. Buztana ere beltza da, ipurtxuntxurra zuria eta bibotera beltz luze bereizgarria izan ohi du, mokotik atzera hedatzen dena.

Banaketa

Eskinosoaren banaketa baso inguruneekin estuki loturik dago. Ia Europa guztian hedaturik dagoen hegaztia da eta Euskal Herrian ia baso guztietan aurki daiteke. Nafarroa mendebaldean ez da batere ohikoa eta hegoaldean Iruñetik bera aurkitzea oso arraroa da.

Euskal Herrian eta Europako hegoaldean espezie sedentarioa den arren, Europa iparraldean bizi direnak hegoalderantz migratzen dute negu oso hotzak edota ezkur gutxiko udazkenak ematen direnean. Hainbat populaziok migrazio honetan Pirinioak igaro ditzakete, gainera.

Habitata

Esan bezala, baso inguruneetan bizi ohi den hegaztia da eskinosoa. Ez dauka baso jakin baterako preferentzia orokorrik, baina hedadura handiko basoak nahiago ditu txiki eta sakabanatuak baino. Hainbat ikerketek adierazi dutenez, kumaldi garaian konifera basoak nahiago dituzte. Neguan, aldiz, pagadiak nahiago dituzte.

Ez dituzte habia oso landuak eraikitzen. Altuera nahiko baxuan sortzen dituzte, zuhaitz eta zuhaixken zurtoinetatik gertu. Oina adar eta zurtoinez osaturik egon ohi da, zementatzeko lur apur batekin bilduak. Habiaren barrualdea, berriz, belar lehor, ile eta sustraiez estaltzen dute.



Habitat bereko espezie gehiago

Otus scops
Chalcides bedriagai
Jynx torquilla
Strix aluco
Cuculus canorus
Caprimulgus europaeus
Blanus cinereus
Troglodytes troglodytes
Crocidura russula
Rattus rattus
Microtus duodecimcostatus
Sus scrofa
Cervus elaphus
Capreolus capreolus
Lanius senator
Oryctolagus cuniculus
Pipistrellus kuhlii
Asio otus
Suncus etruscus
Canis lupus
Fringilla coelebs
Bubo bubo
Lacerta schreiberi
Pipistrellus nathusii
Microtus lusitanicus
Talpa europaea
Rana dalmatina
Phoenicurus phoenicurus
Motacilla cinerea
Rana temporaria
Sorex minutus
Crocidura suaveolens
Myotis bechsteinii
Plecotus auritus
Luscinia megarhynchos
Meles meles
Turdus philomelos
Apodemus flavicollis
Alytes obstetricans
Cyanistes caeruleus
Nyctalus noctula
Nyctalus lasiopterus
Sciurus vulgaris
Glis glis
Myodes glareolus
Hierophis viridiflavus
Martes foina
Martes martes
Picus sharpei
Dryocopus martius
Dendrocopos medius
Microtus gerbei
Sorex coronatus
Tyto alba
Vanessa atalanta
Vulpes vulpes
Rhinolophus ferrumequinum
Miniopterus schreibersii
Mus musculus
Pipistrellus pipistrellus
Mustela erminea
Dendrocopos major
Scolopax rusticola
Hyla molleri
Dama dama
Buteo buteo
Anguis fragilis
Barbastella barbastellus
Myotis nattereri
Myotis myotis
Myotis emarginatus
Nyctalus leisleri
Aquila chrysaetos
Apodemus sylvaticus
Lepus europaeus
Erinaceus europaeus
Accipiter nisus
Salamandra salamandra
Dendrocopos minor
Erithacus rubecula
Accipiter gentilis
Coracias garrulus
Ursus arctos


Elikadura

Gainerako korbidoak bezala, hegazti omniboroa da eskinosoa. Urtean zehar aurki daitezkeen elikagai ezberdinen arabera, bere dieta asko aldatzen da urtarotik urtarora (San Miguel, 1983). Udaberrian intsektu eta ornodun txikiez elikatzen da batik bat. Hala ere, beste hegaztien arrautzak ere jan ohi ditu noizbehinka. Uda iritsi ahala, zerealak eta fruitu mamitsuak gehitzen dira bere dietara eta udazkenerako dieta ia guztiz herbiboroa izatera igarotzen da. Udazkena eta neguan fruitu eta hazi-mota ugariz elikatzen da, baina ezkurrak dira bere janari gustukoenak. Udazken eta neguan zehar ezkurrak pilatzen ditu, hurrengo udaberrira arte iraungo diotenak.

Ugalketa eta ontogenia

Ugalketa garaia apiriletik ekainera bitartean (Muntaner et al. 1983) izaten da. Urtean errunaldi bakarra izaten dute eta orbandun kolore berdeko 3-7 arrautza erruten dituzte, baina arruntena 5 arrautza errutea izaten da (Elosegi 1985). Inkubazio, aldiz, garaia 16-19 egunekoa izaten da.

Kumeak hiru astez egoten dira gurasoen habian, baina 6-8 aste bitartean gurasoen menpe bizitzen dira, habiatik kanpo izan arren. Ikerlariek 18 urtez bizi daitezkeela estimatzen dute, baina eraztuna jarri ondoren berreskuraturiko banako baten adin maximoa 16 urte eta 8 hilabetekoa izan da.

Bizimodua

Korbidoen arteko hegaztirik bakartiena da. Urte osoan zehar bikotekidearekin mugitu ohi da, neguaren bukaera eta udan salbu. Neguaren amaieran, ugalketa garaia hasi aurretik, eskinoso talde handiak biltzen dira. Udan berriz, familia-taldeak izaten dira.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Ikerlari askoren ustez, eskinosoak miken (Pika pika) konpetentziaren arabera aukeratzen du bere habitata. Halere ez dago honi buruzko ikerketarik. Bestalde, eskinosoak landare askoren fruituak jaten dituenez zuhaitz eta zuhaixka askoren barreiapena ahalbidetzen du (gorostiak, huntzak...). Gainera, fruitu handiagoak dituzten espezieen kasuan (haritzak, pagoak...) eskinosoek pagotxak, ezkurrak eta abar hauek lurpean gordetzen ditu eta, horrela, depredaziotik babesten ditu.

Kontserbazioa

Espezie honek oso banaketa eremu handia du, eta eremu osoko populazioen joera nagusia egonkortasuna da. Gainera, ez dira populazio isolatu txikiak eta haien habitatak baso zabalak dira, beraz, eskinosoak fragmentazio oso txikia jasaten du. Horregatik guztiagatik mehatxurik gabe sailkatuta dago mundu mailan.

Iberiar penintsulan 1.000.000 bikote inguru daudela estimatzen da eta, Europa osoan bezala, ez zaio beherako joerarik antzeman.

Esteka interesgarriak


Egilea: Antton Alberdi eta Garikoitz Perurena | Sorrera: 2012/01/09 | Azken eguneraketa: 2013/03/12 | Bisita-kopurua: 2688 | Argazki nagusia: Luc Viatour (Wikimedia Commons)

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...