Hegatxabal arrunta
Alauda arvensis

Ia gehienetan lurrean ibiltzen den hegazti txikia eta trinkoa dugu hegatxabala. Bere izenak dioen bezala hegoak zabalak ditu, eta hori hegan egiten duenean erraz ikus daiteke. Bestela, lumadia marroixka eta apala dauka eta, horregatik, zaila da lurrean geldirik dagoenean ikustea.

Alauda arvensis

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Passeriformes
Familia
Alaudidae
Deskribatzailea
Linnaeus, 1758
Estatusa
lc

Deskribapena

Hegatxabal arrunta 16-18 cm luzera eta 30-36 cm hego-zabalera duen txoria da. Hegalak, buztana eta hankak luzeak ditu eta gorputzak itxura trinkoa du. Lumadia arrea du alde dortsalean (marra ilunez hornituta) eta zurixka alde bentralean. Horri esker, lurrean pausatuta dagoenean erraz ezkutatzen da. Hegan egiten duenean hegoak oso azkar mugitzen ditu eta bat-bateko norabide azkarrak egiteko gai da. Hegaldian hegalen atzeko aldean marra zuri bat erakusten du, baita buztaneko ertzetan ere. Arrak motots bat garatzen du, kutturlioena (Galerida cristata) baino zapalagoa. Bestela, arren eta emeen lumadien artean ez dago desberdintasun nabarmenik.

Antzeko espezieak

Kutturlio arrunta (Galerida cristata) eta kutturlio mokolaburra (Galerida theklae)
Galerida cristata

Kutturlioak hegatxabala baino handiagoak dira (batez ere kutturlio arrunta). Halaber, kutturlioaren lumadia grisagoa eta ilunagoa da. Gainera, hegan egiten dutenean buztaneko bi ertzetzako lumak desberdinak dituzte: hegatxabalak txuriak eta kutturlioek marroixkak. Bestalde, kutturlioaren mototsa luzeagoa da.


Pirripioa (Lullula arborea)

Pirripioaren lumadiak hegatxabalarena baino kontraste handiagoa dauka (oro har marroia eta beltza alde dortsalean eta zuria alde bentralean). Pirripioa txikiagoa da.


Txoriandre arrunta (Calandrella brachydactyla)

Txoriandrearen lumadia hegatxabalarena baino ilunagoa da (ez du luma marroixkarik). Bestalde txoriandreak moko lodiagoa du.

Kantua

Soinu ugari egiten ditu, guztiak nahiko motzak eta burrunbariak, prriit, prrit-ih tankerakoak. Kantuan negu bukaera eta uda bitartean egiten du. Orduan nota ugariz eta txio azkarrez osatutako kantu luze bat egiten du.

Banaketa

Hegatxabal arrunta paleartikoan zehar bizi den espeziea da, bai Europa osoan bai eta Asiako leku gehienetan ere. Iberiar Penintsulan espezie hau iparraldera mugatuta dago, ez baitu hegoaldeko klima beroa gogoko. Irailetik azarora bitartean Europa iparraldeko aleak gurera migratzen dute, eta otsaila eta apirila artean berriro ere iparraldera joaten dira. Euskal Herriko aleek ez dute migraziorik egiten eta bertan gelditzen dira urte osoan zehar.

Alauda arvensis Alauda arvensis

Habitata

Hegatxabal arrunta itsasmailatik 3000 metro ingurura arte aurki daiteke. Zuhaitzik gabeko eremu zabalak hobesten dituzte, larreak, nekazal eremuak eta dentsitate txikiko lahardiak (txillardiak, otadiak…) batez ere. Ordea, ez du klima beroa gustuko eta, hori dela eta, udan lehorteak gertatzen diren lurrak saihesten ditu.

Habia lurrean eraikitzen du, sasi eta belarren artean. Horretarako hostoak eta adaxkak erabiltzen ditu eta gero lumekin atontzen du.



Habitat bereko espezie gehiago

Pyrrhocorax pyrrhocorax
Martes foina
Sciurus vulgaris
Rattus rattus
Bubo bubo
Chalcides bedriagai
Blanus cinereus
Galerida cristata
Caprimulgus europaeus
Pipistrellus kuhlii
Asio otus
Lanius senator
Plecotus austriacus
Dama dama
Cervus elaphus
Oryctolagus cuniculus
Suncus etruscus
Apodemus sylvaticus
Pipistrellus pipistrellus
Fringilla coelebs
Pica pica
Erinaceus europaeus
Scolopax rusticola
Falco tinnunculus
Milvus migrans
Lepus granatensis
Talpa occidentalis
Phoenicurus phoenicurus
Rana dalmatina
Talpa europaea
Circaetus gallicus
Passer domesticus
Mus spretus
Eptesicus serotinus
Miniopterus schreibersii
Tadarida teniotis
Myotis blythii
Milvus milvus
Ciconia nigra
Falco peregrinus
Neophron percnopterus
Anguis fragilis
Myodes glareolus
Microtus cabrerae
Microtus lusitanicus
Microtus duodecimcostatus
Strix aluco
Picus sharpei
Otus scops
Jynx torquilla
Dendrocopos major
Microtus gerbei
Turdus philomelos
Rhinolophus ferrumequinum
Cyanistes caeruleus
Rhinolophus euryale
Mustela erminea
Micromys minutus
Turdus merula
Sorex coronatus
Mus musculus
Athene noctua
Crocidura russula
Aquila pennata
Aquila fasciata
Aquila chrysaetos
Rhinolophus hipposideros
Ardea cinerea
Buteo buteo
Vanessa atalanta
Vulpes vulpes
Sus scrofa
Colias croceus
Crocidura suaveolens
Lepus europaeus
Mustela nivalis
Troglodytes troglodytes
Dendrocopos minor
Accipiter gentilis
Aglais urticae
Luscinia megarhynchos
Prunella modularis
Tyto alba


Elikadura

Espezie orojalea da, eta urteko sasoi bakoitzean dauden elikagaien eskuragarritasunari moldatzen da. Horrela, udaberrian zekale aleak jaten ditu, udan intsektuak bereziki, udazkenean haziak (zekale haziak batik bat) eta neguan hostoak.

Ugalketa eta ontogenia

Ugal garaia martxoan hasten da. Araldia oso laburra da eta denbora gutxian emeak kolore berde eta marroiko 3-7 arrautza erruten ditu. Hauek 11 egunez inkubatzen ditu (emeak soilik). Txitek 8-10 egunetan habia uzten dute. Urtean bizpahiru errunaldi gertatu daitezke.

Bizimodua

Hegatxabalak espezie monogamoak, bakartiak eta lurraldekoiak dira.

Kontserbazioa

Espezie hau arriskurik gabeko kategorian katalogatuta dago nazioarteko zerrendetan bai Nafarroako eta EAEko zerrendetan ere. Hala ere, badirudi azken urteetan populazio batzuek behera egin dutela. Mehatxuen artean nekazaritza intentsiboaren areagotzea, nekazal eremuen basoberritzeak eta larreen uztea aipatzen dira.

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Cramp, S.. 1988. Handbook of the birds of Europe, the Middle East, and North Africa:the birds of the Western Palearctic, Vol. V, 1. Oxford University Press. Oxford

BirdLife International. 2012. "Alauda arvensis". IUCN Red List of Threatened Species.. International Union for Conservation of Nature, :

Robert A. Robinson, Jeremy D. Wilson, Humphrey Q.P. Crick. 2002. The importance of arable habitat for farmland birds in grassland landscapes. Journal of Applied Ecology, 38: 1059-1069

Svensson, L., Mullarney, K., Zetterstrom, D.. 2010. Guía de aves de España, Europa y región mediterránea. Omega.
Egilea: | Sorrera: 2013/12/11 | Azken eguneraketa: 2014/08/20 | Bisita-kopurua: 1845 | Argazki nagusia: Timothy Collins

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...