Antzandobi kaskagorria
Lanius senator

Itxura bereziko txoria da antzandobi kaskagorria, izenak berak dioen bezala, burualde eta garondo gorria baititu. Ezaugarri honek identifikazioa oso erraza bihurtzen du. Espezie migratzailea da eta Euskal Herrian hegoaldean soilik egiten du habia. Bere generokidea den antzandobi handia baino apur bat txikiagoa da eta banaketa askoz ere mugatuagoa du, Mediterraneo inguruan besterik ez baita aurkitzen.

Lanius senator

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Passeriformes
Familia
Laniidae
Deskribatzailea
Linnaeus (1759)
Estatusa
lc

Deskribapena

Tamaina txiki-ertaineko txori paseriformea da antzandobi kaskagorria 19 cm-ko luzera izatera iritsi daitekeena eta 40 gramo inguruko pisua izaten duena.

Espezie honen ezaugarri morfologikorik bereizgarriena burualde eta garondo gorriztak dira. Begiak antifaz beltz batek zeharkatzen dizkio eta mokoa iluna eta apur bat behera okertua izan ohi da. Paparra eta  sabelaldea ia zuriak dira eta gorutzaren alde dortsala, berriz, iluna. Luma eskapularrak zuriak dira eta hainbat arraun-lumak ertz zuria izan ohi dute. araldian arrek orban zuri txikiak izaten dute kopetan, moko gainean eta begien atzean. Emeen lumaiaren tonuak apalagoak dira, eta lumek eta mokoak beltzak beharrean, kolore marroi edo arrea izan ohi dute. Araldian arren eta emeen itxura berdintsuagoa da, emeen lumen koloreak deigarriago bihurtzen baitira. Gazteek kolore arre-marroia izaten dute, hegoetan marra beltzak dituzten xingola zuriekin. Gorputzaren behealdea argiafoa da eta pikor arreak nabari ohi dira. Begien inguruko gunea, berriz, ilunagoa da. 

Lumaiari dagokionez, arraun-lumetan 10 primario, 6 sekundario eta 3 tertziario izaten dituze. Lema-lumak berriz 12 izaten dira, hegazti gehienetan bezala. Araldi aurreko lumaia-aldaketa partzial eta aralde osteko muda orokor bana egin ohi dituzte.

Banaketa

Eskualde paleartikoaren hego-mendebaldean aurkitzen da, Mediterraneo itsasoaren inguruan, Egipton salbu.  Iberiar penintsula osoan aurki daitezke, goi mendietan eta isurialde kantabriarrean salbu. Euskal Herrian, ondorioz, hego isurialdera mugatzen da banaketa eta Arabako lautadan habia gutxi batzk behatu diren arren, gehienak Araba errioxan eta Nafarroako isurialde mediterraneoan bizi dira. Hala ere, isurialde kantauriarrean behatu dira zenbait ale. Guztira 300 bikote inguru estimatzen dira. 

Garaia

Espezie migratzailea da eta martxoaren amaieran edo apirilaren hasieran hasten dira lehen arrak iristen. Habia egiteko lekua aurkitu eta beraiek izaten dira eraikiten hasten direnak. Apur bat beranduago, normalean, emeak iristen dira. Txitaldia bukatuta, gainerako migratzaileak baino leheanago egiten dute alde Afrika aldera.

Habitata

Baso mediterraneoko espezie tipikoa da, eta banaketa nahiko homogeneoa duela esan daiteke.  Baso irekiak, soroak, dehesak, ipurudiak, ilarako basoak eta sastraka-guneak atsegin ditu (Hernández, 1993a; Orobitg, 1999). Bere presentzia prezipitazio altuekiko, zuhaiz finen dentsitate altuekiko eta konifero-basoekiko alderantziz proportzionala da (Telleria & Santos, 1994). Habiaren inguruan belardiak eta zuhaiztiak izatea ezinbestekoa da espezie honentzat, bertan ehizatzen baititu harrapakinak (Hernández, 1994), eta ondorioz, gune deforestatuetan falta da. Era berean, aipaturiko faktoreen ondorioz, 1.500 metroko altueratik gora ez da antzandobi kaskagorririk aurkitu (Telleria, 1999). 



Habitat bereko espezie gehiago

Rhinolophus hipposideros
Neophron percnopterus
Aquila chrysaetos
Plecotus austriacus
Eptesicus serotinus
Tadarida teniotis
Micromys minutus
Mus spretus
Pica pica
Ardea cinerea
Fringilla coelebs
Erithacus rubecula
Canis lupus
Luscinia megarhynchos
Accipiter nisus
Aglais urticae
Anguis fragilis
Myotis blythii
Turdus merula
Alauda arvensis
Galerida cristata
Athene noctua
Lepus europaeus
Aquila fasciata
Bubo bubo
Colias croceus
Aquila pennata
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Falco tinnunculus
Turdus philomelos
Ciconia nigra
Falco peregrinus
Milvus milvus
Passer domesticus
Milvus migrans
Circaetus gallicus
Blanus cinereus
Dendrocopos minor
Pipistrellus pipistrellus
Oryctolagus cuniculus
Cervus elaphus
Nyctalus leisleri
Mus musculus
Asio otus
Suncus etruscus
Apodemus sylvaticus
Dama dama
Miniopterus schreibersii
Vanessa atalanta
Vulpes vulpes
Nyctalus noctula
Garrulus glandarius
Tyto alba
Barbastella barbastellus
Buteo buteo
Nyctalus lasiopterus
Pipistrellus kuhlii
Otus scops
Chalcides bedriagai
Scolopax rusticola
Cuculus canorus
Caprimulgus europaeus
Troglodytes troglodytes
Crocidura russula
Jynx torquilla
Dendrocopos major
Sciurus vulgaris
Rattus rattus
Microtus duodecimcostatus
Martes foina
Strix aluco
Picus sharpei
Dendrocopos medius
Sus scrofa


Elikadura

Tamaina handiko artropodoetaz elikatzen den hegaztia da: matxinsaltoak, kakalardoak, tximeletak, armiarmak... Zenbait kasutan ornodun txikiak jaten ere behatu dira. Antzandobi handiak bezala, behar dituenak baino harrapakin gehiago ehizatuz gero, egitura puntazorrotzetan eskegita uzten ditu, adarretan edo alanbrezko hesietan, esaterako.

Ugalketa eta ontogenia

Espezie monogamoa da eta bakarka ehizatu ohi dute. Katilu itxurako habiak eratzen dituzte belar eta adartxoekin zuhaitzen behealdean edo adaburu marduleko zuhaixkatan. 

Emeak 3-6 arrautza erruten ditu maiatza eta ekaina bitartean eta bera izaten da hauek inkubatzeaz arduratzen dena. Arrautzek kolore berde apala izaten dute, kolore arre-berdearekin ertz batean. Emeak 16 egunez inkubatzen ditu arrautzak eta arrak zein emeak arduratzen dira txitoei janaria ekartzeaz. Gazteek 20 egunekin uzten dute habia.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Extramadurako (Espainia) dehesetako galtzen diren arrautzen %80 harraparitzaren ondorioa izaten da (Rehsteiner, 2001). 

Kontserbazioa

IUCNren arabera, ez du mundu mailako mehatxurik.

Esteka interesgarriak


Erlazionaturiko artikuluak

Egilea: Antton Alberdi | Sorrera: 2009/01/29 | Azken eguneraketa: 2012/10/25 | Bisita-kopurua: 2423 | Argazki nagusia: Manuel Isern

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...