Almirante gorria
Vanessa atalanta
Almirante gorria edo bulkana, Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta ederrenetariko bat da eta ia mundu guztian hedaturik dago. Kontraste handiko koloredun hegoak ditu eta kamuflatzeko teknika ugari erabiltzen ditu. Almirante gorri izena, hegoetako lerro gorriarengatik eman zitzaion, itsas uniforme bateko zintaren antza duelako.
 
Vanessa atalanta

Phyluma
Arthropoda
Klasea
Insecta
Ordena
Lepidoptera
Familia
Nymphalidae
Deskribatzailea
Linnaeus, 1758
Estatusa
ne

Deskribapena

Heldua (Imagoa)

Tamaina nahiko handiko tximeleta da almirante gorria, 5 cm-ko luzera eta 7 cm-ko zabalera izatera iritsi baitaiteke. Hegoen kolorea iluna da eta lerro gorrixka batek zeharkatzen ditu. Lerro gorrixka eta hegoaren ertzaren artean hainbat orban txuri agertu ohi dira. Hegoen atzealdeko ertza ere gorri-laranja kolorekoa izan ohi da eta orban beltz txikiak izan ohi ditu. Uda inguruan kolore argiagoa izan ohi dute eta gorputz-masa handiagoa izaten da. Gorputza eta hankak nahiko iletsuak izan ohi dira. Hegoaren azpialdea arrea izan ohi da, lurzoruaren tonuak imitatuz.

Hain zuzen ere, harrapariengandik babesteko kamuflajea da tximeleta honek erabiltzen duen teknikarik esanguratsuena. Lurrean pausatzen denean, hegoak itxi egiten ditu hegoaren azpialdeko kolore eta marrazkiak lurrarekin nahas daitezen. Landaredi eta lore asko dagoen inguruan pausatzen bada, ordea, hegoak ireki eta hauen goialdea erakusten du.

Krisalida (Pupa)

Krisalidaren kolorea tristea izan ohi da, marroi edo arrea, hain zuzen ere.

Beldarra (Larba)

Beldarra zilindrikoa izaten da eta arantzak izaten ditu gorputz guztian barreiatuta. Kolore ilunekoak izan ohi dira normalean, baina nahiko kolore aldakorrak izan ohi dituzte.

Arrautza

Arrautzak berde argi kolorekoak dira eta gandor zuri bertikal batzuk inguratzen dituzte.

Banaketa

Ia mundu guztian hedaturik dagoen tximeleta da. Ingurune oso hotzetan salbu, gainerako lurralde guztietan aurkitzen da, Hawaii eta Zeelanda Berria bezalako irletan barne. Hotz handia jasateko gai ez direnez, negua ingurune epelagoetan igarotzeko migratzen dute iparraldean bizi ohi diren populazioek. Migrazio garaian ingurune subtropikaletik hasi eta tundraraino aurki daitezke.

Euskal Herrian ere edozein txokotan aurki daiteke mendi altuenetan salbu.

Vanessa atalanta Vanessa atalanta

Garaia

Maniobra arinak egiteko gai den tximeleta da eta hegaldian zehar norabide aldaketa bortitzak egin ditzake. Aktibitate handiena udaberrian azaltzen dute, apirila eta maiatza aldean, batez ere, nahiz eta martxoa eta azaroa bitartean hegaz ikus daitezkeen. Indibiduo helduek neguan hibernatu egiten dute.

Habitata

Ia ingurune guztietan aurki daitezke tximeleta hauek, baso, urmael, larre, lorategi eta abarretan. Beldar gazteak sahats, zurzuri eta zumarretako hostoetan bizi ohi dira eta helduek hosto eta zetazko habia eraikitzen dute aipaturiko zuhaitzetan. Normala izan ohi da bulkana beldarrak asun artean aurkitzea, baita ere, aipatu landarearen hostoez elikatzen baitira.  Hotz handiak jasateko gai ez direnez, normalean 2.000 metroko altueratik behera bizi ohi dira.



Habitat bereko espezie gehiago

Colias croceus
Eptesicus serotinus
Crocidura suaveolens
Asio otus
Aglais urticae
Pipistrellus kuhlii
Rhinolophus hipposideros
Rattus rattus
Strix aluco
Suncus etruscus
Lanius senator
Oryctolagus cuniculus
Plecotus austriacus
Asio flammeus
Lymnocryptes minimus
Athene noctua
Lacerta schreiberi
Microtus duodecimcostatus
Microtus lusitanicus
Crocidura russula
Troglodytes troglodytes
Talpa europaea
Talpa occidentalis
Lepus granatensis
Mustela nivalis
Jynx torquilla
Chalcides bedriagai
Myotis bechsteinii
Meles meles
Plecotus auritus
Alauda arvensis
Galerida cristata
Alytes obstetricans
Apodemus flavicollis
Motacilla cinerea
Phoenicurus phoenicurus
Rana temporaria
Rana dalmatina
Pipistrellus nathusii
Bubo bubo
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Blanus cinereus
Canis lupus
Caprimulgus europaeus
Cuculus canorus
Otus scops
Fringilla coelebs
Luscinia megarhynchos
Neophron percnopterus
Ardea cinerea
Aquila pennata
Aquila fasciata
Sorex minutus
Microtus agrestis
Dendrocopos medius
Dryocopus martius
Martes martes
Martes foina
Sciurus vulgaris
Picus sharpei
Dendrocopos major
Lepus europaeus
Salamandra salamandra
Erinaceus europaeus
Accipiter nisus
Scolopax rusticola
Glis glis
Myodes glareolus
Rhinolophus ferrumequinum
Miniopterus schreibersii
Tyto alba
Garrulus glandarius
Vulpes vulpes
Mustela erminea
Pipistrellus pipistrellus
Hierophis viridiflavus
Microtus gerbei
Sorex coronatus
Mus musculus
Dendrocopos minor
Coracias garrulus
Cervus elaphus
Sus scrofa
Capreolus capreolus
Nyctalus noctula
Nyctalus lasiopterus
Turdus philomelos
Myotis blythii
Mus spretus
Micromys minutus
Cyanistes caeruleus
Pica pica
Myotis myotis
Myotis emarginatus
Aquila chrysaetos
Anguis fragilis
Apodemus sylvaticus
Erithacus rubecula
Accipiter gentilis
Buteo buteo
Dama dama
Nyctalus leisleri
Myotis nattereri
Barbastella barbastellus
Hyla arborea
Ursus arctos


Elikadura

Imagoa, tximeleta heldua alegia, zuhaitzen sapa eta loreen nektarraz elikatu ohi da, batez ere. Beldarra, berriz, asun eta lupulu hostoez elikatu ohi da.

Ugalketa eta ontogenia

Almirante gorri arrak tximeleta lurraldekoiak dira (Bitzer eta Shaw, 1979). Arrek 4-13 metro zabal eta 8-24 metro luze den lurraldea kontrolatzen dute. Horretarako, beren lurraldearen ertzak patruilatzen dituzte eta sutsuki babesten dute gainerako tximeletengandik. Leku eguzkitsuetan pausatu ohi dira arratsalde erdi aldera ingurutik igarotzen diren emeen zain. Baten bat ikusiz gero, bere atzetik hegan egin ohi dute. Ernalkuntza gertatu ostean, emeak hostoren baten goialdean uzten ditu arrautzak.

Vanessa atalanta gehienek bi generazio izaten dituzte. Lehenengoa uztaila inguruan izaten da eta bigarrena irailean.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Almirante gorriaren larben parasito arruntak dira Ichneumonoidea superfamiliako liztorrak, Pteromalus puparun eta Echthromorpha intricatoria liztorrak. Liztor hauek arrautzak jartzen dituzte beldarren azalean eta beldarra pupatzen hasten denean, arrautzetatik liztor larbak atera eta beldarra jan egiten dute.

Kontserbazioa

Oso tximeleta arrunta da eta ez du ematen arriskuan dagoenik.

Argazkiak

Almirante gorria (Vanessa atalanta)

Bibliografia

Butterflies and moths Hilltopping by the Red Admiral Butterfly: mate searching alongside congeners Territorial behavior of the Red Admiral, Vanessa atalanta (L.) (Lepidoptera: Nymphalidae)
Egilea: Antton Alberdi | Sorrera: 2012/02/27 | Azken eguneraketa: 2012/10/25 | Bisita-kopurua: 1598 | Argazki nagusia: Antton Alberdi

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...