Koartza hauskara
Ardea cinerea

Koartza hauskara hegazti handi, eder eta elegantea da. Euskal Herriko ia txoko guztietan aurki dezakegu mendi garaienetan salbu, eta urmael eta ibaiak atsegin ditu, bertan ehizatzen baititu bere elikagai nagusiak diren arrain eta anfibioak. Euskal Herrira negua igarotzera etortzen dira gehienak, baina badira urte osoa hemen igarotzen dutenak ere.

Ardea cinerea

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Ciconiiformes
Familia
Ardeidae
Deskribatzailea
Linnaeus (1758)
Estatusa
lc

Deskribapena

Koartzen familiako espezierik handienetariko bat da. 90-100 cm altuera edo luzera izan dezake eta hego-zabalera 170-200 cm-koa izan ohi da. Moko zorrotz, zuzen eta arrosa-horixkak 10-12 cm-ko luzera izatera iritsi daiteke. Lumajea grisaxka da goialdean eta argiagoa behealdean. Sorbaldetan orban beltzak dituzte. Helduen burua zuria da, begietatik atzera hedatzen diren marra lodi ilunekin. Marra hauek, koleta itxurako luma ilun batzuetan amaitzen dira. Gazteen burua, aldiz, grisa da eta gorputzeko koloreak homogeneoagoak izan ohi dira. Lepoa “S” forman bildurik izan ohi du bai geldi dagoenean, baita hegan egiten duenean ere. Hau da, hegan doazenean batez ere, amiamokoetatik bereizten dituen ezaugarri nagusia. Hankak luzeak eta kolore argikoak dira. Hegan egitean zuzen eta atzera bilduta izaten ditu.

Antzeko espezieak

Koartza gorria

Koloreagatik oso erraz desberdindu daitezke bi espezieak.

Banaketa

Afrika, Asia eta Europan oso hedaturik dagoen hegaztia da koartza hauskara. Europa guztian, Saharaz azpiko Afrikan, eta Siberia, Arabia eta Gobiko basamortua salbu, gainerako Asiako eskualde guztietan aurkitzen baita. Europa erdialdean, Asia hegoaldean eta Afrika hegoaldean urte guztian bizi ohi da. Europa hegoaldean eta Afrika erdialdean, aldiz, negua soilik igarotzen du. Asia erdialdea, ostera, uda igarotzeko bakarrik erabiltzen du. Europan 150.000 bikotetik gora daudela estimatzen da.

Iberiar penintsula, orokorrean negua igarotzeko erabiltzen dute hegazti hauek, baina hainbat lekutan urte osoan bizi ohi dira, Doñana eta Monfraguen, esaterako. Euskal Herriko txoko batzuetan, noizbehinka,  urte osoan zehar ikus daitezkeen arren, negua igarotzera etortzen dira normalean gurera. Halere, geroz eta ohikoagoak dira urte osoa gurean geratzen direnak, ibaian gora eta behera besterik mugitzen ez diren ale sedentarioak.

Habitata

Ura dagoen edozein ingurunetan bizi daiteke hegazti hau. Bere elikagai nagusiak urtarrak edo semiurtarrak direnez, padura, urmael, erreka eta ibaietan ibili ohi da normalean. Ur geza zein gazidun uren ertzetan aurkitzen dira, beraz. Ihidiak atsegin dituzte, kamuflatzeko aukera eskaintzen baitute, baina ingurune irekietan ere egon ohi dira. Itsas mailatik 900 metroko altuerara bitarteko tartean bizi ohi da.

Oso ingurune ezberdinetan eraikitzen dituzte habiak hegazti hauek. Ur ingurunetik gertuko zuhaitzetan eraiki ohi dituzte beren habiak, baina badira ihidietan ere eraikitzen dituztenak, gutxiengoa diren arren. Habia lehenengoz eraikitzean, oso biluzia izan ohi da, baina urtero-urtero gehitzen dizkiote adar eta hostoak eta urteak igaro ahala, habia erraldoiak eratzen dituzte.



Habitat bereko espezie gehiago

Bubo bubo
Chalcides bedriagai
Dendrocopos major
Picus sharpei
Martes foina
Otus scops
Caprimulgus europaeus
Fringilla coelebs
Alytes obstetricans
Blanus cinereus
Dendrocopos minor
Troglodytes troglodytes
Sciurus vulgaris
Rattus rattus
Aquila pennata
Sus scrofa
Aquila fasciata
Luscinia megarhynchos
Lepus europaeus
Colias croceus
Vulpes vulpes
Apodemus sylvaticus
Cervus elaphus
Dama dama
Vanessa atalanta
Pelophylax perezi
Capreolus capreolus
Myodes glareolus
Lacerta schreiberi
Cobitis calderoni
Mustela erminea
Galemys pyrenaicus
Alcedo atthis
Cinclus cinclus
Coracias garrulus
Motacilla cinerea
Neomys anomalus
Accipiter nisus
Lutra lutra
Neomys fodiens
Natrix maura
Triturus marmoratus
Trachemys scripta
Pipistrellus nathusii
Hyla molleri
Rana dalmatina
Sympetrum fonscolombii
Epidalea calamita
Rana iberica
Lissotriton helveticus
Bufo bufo
Alauda arvensis
Galerida cristata
Acrocephalus scirpaceus
Asio flammeus
Acrocephalus arundinaceus
Alosa alosa
Mustela lutreola
Anguis fragilis
Aglais urticae
Neophron percnopterus
Rhinolophus hipposideros
Tyto alba
Aquila chrysaetos
Pica pica
Cuculus canorus
Lymnocryptes minimus
Buteo buteo
Miniopterus schreibersii
Larus argentatus
Uria aalge
Pandion haliaetus
Mus musculus
Gasterosteus aculeatus
Gallinago gallinago
Microtus cabrerae
Rattus norvegicus
Crocidura suaveolens
Plecotus austriacus
Lanius senator
Passer domesticus
Circaetus gallicus
Milvus milvus
Microtus duodecimcostatus
Pipistrellus kuhlii
Milvus migrans
Falco tinnunculus
Crocidura russula
Athene noctua
Jynx torquilla
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Turdus philomelos
Ciconia nigra
Mus spretus
Micromys minutus
Pipistrellus pipistrellus
Eptesicus serotinus
Oryctolagus cuniculus
Tadarida teniotis
Myotis blythii
Falco peregrinus
Turdus merula
Asio otus
Suncus etruscus
Alca torda


Elikadura

Koartza hauskararen elikagai nagusia arrainak dira. Arrantzale bikainak dira eta ondorioz, ingurune askotara moldatzeko ahalmena lortu dute. Anfibioak ere atsegin dituzte eta dieta intsektu, mikrougaztun, suge eta beste hegazti espezie batzuen txitekin osatzen dute.

Ugalketa eta ontogenia

Errunaldia martxoan hasten da. Habia bakoitzean 3-5 arrautza jartzen dituzte eta 25-28 egunean zehar arrak inkubatzen ditu. Eklosioa gertatu ostean, bi gurasoak arduratzen dira txiten elikaduraz.

Hegazti gazteek 8-9 asterekin uzten dute habia. 20 urtera arteko bizi-luzetasuna izan dezakete.

Bizimodua

Aurrez aipatu bezala, hegazti migratzailea da, orokorrean. Ugalketa garaitik kanpo nahiko lurraldekoiak diren arren, ugalketa garaian bikoteek beren kasa edo koloniatan inkubatzen dute, maiz lurraldekoitasuna desagertuz. Soziabilitate honek abantailak eskaintzen dizkie harraparien aurrean.

Ehizarako garaian hegazti bakartia da. Ehizan ari ez denean berriz, zuhaitz altuetan pausatu ohi da.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Koartza hauskaren etsai nagusiak beren habiak garbitzen dituzten hegazti korbido eta harrapariak dira.

Kontserbazioa

Banaketa eremua oso zabala du espezie honek eta ez dirudi populazioak % 30eko beherakadarik duenik. Gainera, 10.000 ale heldu baino gehiago daudela estimatzen da. Hori dela eta, IUCN erakundeak mehatxurik gabe sailkatu du koartza hauskara mundu mailan. Espainian Espezie Mehatxatuen Katalogoan jasota dago.

Europan arrantzaleekiko konpetentzia suposatzen zuelako jazartua izan da. Gainera, garai batean ale helduak buruan motots modura altxatzen zaizkion lumak kentzeko ehizatzen ziren, luma horiek burgesiak estatusaren adierazletzat erabiltzen zituelako. Egun, ibai ertzetako zuhaitzak kentzeak suposa liezaioke mehatxurik nagusiena, berauetan eraikitzen baitu habia. Hezeguneen ur-mailaren fluktuazioak ere asko kalte dezake koartza populazioa.

Esteka interesgarriak


Egilea: Antton Alberdi eta Garikoitz Perurena | Sorrera: 2012/01/09 | Azken eguneraketa: 2022/05/29 | Bisita-kopurua: 3683 | Argazki nagusia: Pierre Dalous

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...