Kuhl pipistreloa
Pipistrellus kuhlii

Hain ezaguna den pipistrelo arruntaren oso antzekoa da Kuhl pipistreloa, bai tamainan, bai itxuran, baita bizi ohituretan ere. Esaterako, oso ohikoa da saguzar hau kale-argien inguruan hegan ikustea, argiak erakarritako intsektuak ehizatuz. Gainera, utzitako eraikinak eta mendiko bordak ere gustuko ditu. Honenbestez, oso ohikoa da identifikatzen saiatu eta bi espezieak nahastea.

Naturzalearen zorionerako, baina, banaketari dagokionean badago ezberdintasunik. Kuhl pipistreloa ugariagoa da isurialde mediterraneoan, arrunta bi isurialdetan antzeko homogeneotasunarekin eta ugaritasunarekin banatuta dagoen bitartean.

Bistan denez, ez da erraza animaliatxo hau identifikatzea, beraz, animatu gehixeago irakurtzera eta ezagutu Kuhl pipistreloa.

Pipistrellus kuhlii

Phyluma
Chordata
Klasea
Mammalia
Ordena
Chiroptera
Familia
Vespertilionidae
Deskribatzailea
Kuhl, 1817
Estatusa
lc

Deskribapena

Tamaina txikiko saguzar honek mutur labur eta gizena du. Hiruki formako belarri motzak ditu, goi erpin borobilduekin. Gainera, belarriearen kanpo muturraren goiko aldean bost tolesdura transbertsal ageri ditu. Tragoa laburra eta oker xamarra da, hau ere erpinalde borobilduarekin. Ilajearen kolorazio orokorra gaztainaren antzeko arre-gorriska batekoa da alde dortsalean, alde bentralean tonu argixeagoak gailentzen diren bitartean. Mutur aldea, belarriak eta patagioa (hegalaren mintza) beltz-arreak dira.

Hegoak erlatiboki estu xamarrak dira. Plagiopatagioa (azken hatza gorputzarekin eta behe gorputzadarrekin lotzen duen patagioaren atala) oinetako hatzen oinarrian txertatzen da; beronen ertzean kolore argiagoko xingola bat ageri ohi da. Espoloiak uropatagioaren ertzak duen luzeeraren erdia inguru neurtzen du, lobulu postakalkaneoaren kartilago deigarriak T itxura duelarik.

Goiko barne intsisiboak (I1) monokuspideak dira, kanpokoak (I2), berriz, I1-en erdia baino txikiagoak. Goiko aurre premolarra (PM1) barnekaldera mugituta dago eta ezinezkoa da kanpotik ikustea. Behe intsisiboak nabarmenki gainezarrita daude eta ez dute diastemarik I2 eta I3 artean. ANT: 31-37 mm; Pisua: 4,5-10 g. Hortz formula: 2.1.2.3/3.1.2.3. Kromosoma kopurua (2n)=44. Ez da bereizten sexuari dagokion dimorfismo argirik, nahiz eta emeak zertxobait handiagoak diren batezbeste.

Identifikatzerako momentuan, batez ere, genero bereko beste pipistreloekin nahas daiteke, nahiz eta Hypsugo savii delakoan okertzea ere nahiko arraza izan daitekeen kasu batzuetan. Azken hauen arteko bereizpen egoki baterako hortzen karaktereak gako dira.

Antzeko espezieak

Pipistrelo arrunta
Pipistrellus pipistrellus

Bi pipistrelo hauek oso berdintsuak dira itxurari dagokionez eta ezberdintzeko ezaugarririk baliagarriena hegaletako bostgarren hatza da. Arruntaren kasuan laburragoa da, 43 mm baino txikiagoa. Bestalde, hortzeriaren ezaugarriak ere oso dira erabiliak bi espezie hauekin eta orokorrean, pipistreloen arteko espezie identifikazioak egiteko.


Nathusi pipistreloa
Pipistrellus nathusii

Oso tamaina antzekoa dute bi pipistrelo espezie hauek eta itxuraz ere berdintsuak dira. Dena dela, bada identifikazioa baimentzen duen ezaugarririk. Baliagarrienak bi dira. Lehenak bi saguzar espezien kasuan bostgarren hatzaren eta behe gorputzadarren arteko patagioan ageri den orban argian datza. Nathusi pipistreloaren kasuan ez da hain zuria eta finagoa izateaz gain, lausoagoa ere bada. Bigarrena, berriz, kantu sozialetan espezie bakoitzak igortzen dituen pultsuen izaeraren diskriminazioan oinarritzen da.

Hortzeriaren ezaugarriak ere oso erabiliak dira bi espezie hauen arteko bereizpenerako.

Ekokokapena

FM-CM motako pultsuak igortzen ditu ekokokapenerako, 38-41 kHz arteko energia maistasun maximo batekin eta 8-12 ms-tako iraupenekoak. Pultsuen arteko tarteak, gehienez ere, 100-200 ms luzatu ohi dira.

Kantu sozialak frekuentzia ertaineko bi pultsu oso azkarrez osatutako serieak dira, 16 kHz-ko energia balore maximoak hartzera iritsi daitezkeelarik, guztiz entzungarriak "txip" altu baten modura. Teknologia egokia erabiliz gero, erraz bereiz daitezke pultsuok P. nathusii-ren kantuetatik. Soinuok zuzenean belarriz identifikatzen saiatu ezkero, baina, erraz nahas ditzakegu Tadarida teniotis-en ekokokapen soinuekin.

Banaketa

Paleartikoa eta Etiopikoa izaki, Afrika iparraldetik hasi eta ekialdeko itsas ertz osoan zehar Hego Afrikaraino hedatzen da. Ekialde Hurbiletik hasi, Kaukaso eta Arabiar penintsula, Uzbekistan, Kashmir eta Turkistan Txinatarreraino heltzen da.

Europan ere oso hedatuta dago, batez ere alde meditarraneoan delarik ugarien, nahiz eta banaketa eremuaren iparraldeko muga Normandiak, Alemania hego-mendebaldeak, Austriak, Hungariak eta Bulgaria hegoaldeak definitzen duten. Mediterraneoan aurkitzen diren uharte guztietan aurki daiteke. Muga teorikoez gaindi, Britainiar irletan ere aurkitu izan dira banako gutxi batzuk.

Iberiar penintsuala osoan banatuta dago, ugaritasuna gradiente bat beha daitekeelarik ipar-mendebalderantza. Galizia aldean banako bat bera ere aurkitu ez den bitartean, ugaritasun handieneko eremuak kostalde mediterraneoa eta penintsularen hegoaldeko erdia dira.

Euskal Herri mailan oso ugaria da pipistrelo espezie hau, bi isurialdetan gainera. Nafarroaren kasuan, erdialdetik hasi eta beheraino hedatzen da, iparraldearen ere Gipuzkoako eta Iparraldeko populazioekin bat egiten duen orban bat bereiz daitekeelarik. Gipuzkoa eta Bizkaia osoan ageri den bitartean Araba ekialdean ez. 

Pipistrellus kuhlii Pipistrellus kuhlii

Habitata

Fisurikola da, litofiloa zein fitofiloa. Aldi berean, izaera oso sinantropikoa du, oso ohikoa delarik eraikinen pitzaduratan, zein habia-kutxatan babesean aurkitzea, baita giza jardueren eragin handia pairatzen duten babesgune naturaletan, zuhaitz, arroka eta abarretan. Baso ireki zein gizatiartutako eremuetan bizi da. Iluntzean, eguzkia sartzeko momentuan uzten du habia (baita egun argitan ere), aktibitate maximoa gaueko lehen ordutan erakusten duelarik, hegaldi baxu, jarrai eta azkar bati esker airean ehizatuz. Nahiago ditu gune irekiak, zelaiak eta errekastoen inguruak, nahiz eta orokorrean, ez den gehiegi aldentzen landaredia zuhaiskara dagoen lekutik.

Kale-argien inguruan ehizatzen oso dago ohitua (sarritan taldean) eta baliteke, egun, hau berau izatea espezie honen ehizagune garrantzitsuenetako bat. Espezie termofiloa izaki, arruntagoa da altuera baxuko guneetan aurkitzea, nahiz eta klima beroagoko guneetan gorago ere igo daitekeen. Itsasoaren mailatik hasi eta 750 m-ko altuera bitartean egin dira behaketa gehienak.

Nekazal eremuekin lotura estua duela ikusi da.



Habitat bereko espezie gehiago

Passer domesticus
Circaetus gallicus
Milvus milvus
Ciconia nigra
Turdus merula
Falco peregrinus
Milvus migrans
Falco tinnunculus
Lepus europaeus
Aquila fasciata
Alauda arvensis
Galerida cristata
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Tadarida teniotis
Neophron percnopterus
Caprimulgus europaeus
Dendrocopos minor
Cuculus canorus
Otus scops
Scolopax rusticola
Chalcides bedriagai
Blanus cinereus
Canis lupus
Ardea cinerea
Aquila chrysaetos
Luscinia megarhynchos
Fringilla coelebs
Erithacus rubecula
Aquila pennata
Bubo bubo
Motacilla cinerea
Coracias garrulus
Rana temporaria
Salamandra salamandra
Erinaceus europaeus
Rana dalmatina
Accipiter gentilis
Phoenicurus phoenicurus
Prunella modularis
Phoenicurus ochruros
Trachemys scripta
Rattus norvegicus
Myotis emarginatus
Dryocopus martius
Martes martes
Meles meles
Hyla molleri
Myotis bechsteinii
Myotis nattereri
Plecotus auritus
Rhinolophus ferrumequinum
Alytes obstetricans
Glis glis
Pipistrellus nathusii
Myodes glareolus
Hierophis viridiflavus
Apodemus flavicollis
Jynx torquilla
Dendrocopos major
Lymnocryptes minimus
Athene noctua
Lacerta schreiberi
Microtus duodecimcostatus
Microtus gerbei
Microtus lusitanicus
Crocidura russula
Troglodytes troglodytes
Talpa occidentalis
Talpa europaea
Lepus granatensis
Mustela nivalis
Accipiter nisus
Sorex coronatus
Sorex minutus
Tyto alba
Cyanistes caeruleus
Pica pica
Vanessa atalanta
Myotis blythii
Vulpes vulpes
Miniopterus schreibersii
Mustela erminea
Mus spretus
Microtus agrestis
Mus musculus
Micromys minutus
Pipistrellus pipistrellus
Asio flammeus
Plecotus austriacus
Apodemus sylvaticus
Suncus etruscus
Nyctalus leisleri
Cervus elaphus
Dama dama
Lanius senator
Nyctalus lasiopterus
Rattus rattus
Dendrocopos medius
Picus sharpei
Strix aluco
Martes foina
Sciurus vulgaris
Barbastella barbastellus
Garrulus glandarius
Buteo buteo
Crocidura suaveolens
Anguis fragilis
Asio otus
Aglais urticae
Colias croceus
Eptesicus serotinus
Sus scrofa
Nyctalus noctula
Oryctolagus cuniculus
Rhinolophus hipposideros
Myotis myotis
Turdus philomelos


Elikadura

Intsektu mota ezberdin askoz elikatzen da, hasi psokoptero eta kironomido txikietatik eta Rhizotrogus generoko koleopterotaraino. Maiatzetik urrira kukulido eta lepidopteroak dira harrapakin ohikoenak, urtaroaren araberako garrantzia hartzen duten beste intsektu talde batzuekin batera (Rhizotrogus  sp., tipulidoak, himenopteroak, Nezara sp., diptero brakizeroak).

Ugalketa eta ontogenia

Emeak martxoa amaieran hasi ohi dira kumatze koloniatan elkartzen, nahiz eta batzuek ekaineko erditzeen aurreko momentura arte ere itxaroten duten. Kolonia horiek, normalean, 15-50 emez osatutakoak izaten dira, nahiz eta ehun banakoz osaturiko taldeak ere behatu izan diren noizbehinka. Erditzeak ekaina erdialdetik hasi eta uztaila erdialdera arte luzatzen dira, eta eme bakoitzak kume bat edo bi izaten ditu.

Emeak lehen udazkenerako jada sexualki hedu eta emankor izan ohi diren bitartean, arrek beste urte oso bat itxaron behar izaten dute heldutasuna eskuratzeko. Estalketak abuztu bulkaeratik urria amaiera arteko tartean ematen dira, normalean ar batek eta kopuru beretik hasi eta hiruraino hel daitezkeen emeek osaturiko taldeetan.

Oso ohikoa da estalketa garaia neguan zehar luzatzea.

Bizimodua

Urte osoan babesgune berak erabili ditzakeen espezie sedentarioa da. Kumatze garaian emeak koloniatan batzen dira, arrak bakarrik jarraitzen duten bitartean. Udazkenean ar batez eta zenbait emez (1-3) osatutako talde txikiak eratzen dira. Iberiar penintsula iparraldean hibernazioa bakardadean burutzen badute ere, beste gune batzuetan bi sexuetako banakoz osatutako taldetan egiten dute.

Kontserbazioa

Arrisku faktore nagusia babesgune antropikoen (mendiko borda, txabola, utzitako baserri...) alterazioa da, bertara sartu eta saguzarren lasaitasuna oztopatuz, zein berauen kanporatzea eraginez. Dena den, espeziea ez dago desagertzeko arriskuan eta ez da neurri espezifikorik hartu arrisku faktoreen inpaktua murrizteko. Pipistrelo honen portaerak asko zailtzen du populazioaren tamaina estimatzea, edozein kasutan, oso ugaria dela uste da. Are gehiago, kontinente zaharrean duen hedapena handitzen ari da gune batzuetan.

Europako estatu gehienetan legeak babestuta dago Kuhl pipistreloa. Gaienera, Bonn-eko (Eurobats) eta Bern-eko hitzarmenetan eta Europar batasuneko Habitat eta Espezieen Arteztarauaren IV. eranskinean kontutan hartutako espeziea denez, babes legal internazionala ere badu. 

Babes neurri bezala, intsektiziden eraikinetako erabilpena erregulatzea proposatu izan da.

 

Esteka interesgarriak


Bibliografia


. . Arkive. http://www.arkive.org/ (2013/01/30)

Ballesteros F. 2007 In: Palomo L. J., Gisbert J., Blanco J. C. . Atlas y Libro Rojo de los Mamíferos Terrestres de España. Ministerio de Medio Ambiente. Madrid

. . IUCN Red List. www.iucnredlist.org (2011/11/30)
Egilea: | Sorrera: 2012/11/05 | Azken eguneraketa: 2014/09/11 | Bisita-kopurua: 1799 | Argazki nagusia: Antton Alberdi

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...