Pipistrelo arrunta
Pipistrellus pipistrellus

Euskal Herriko saguzarren artean ikusienetakoa eta ezagunenetakoa da pipistrelo arrunta, tamainaz Europako txikienetakoa izan arren, giza jarduerekin lotutako eremuetan aurkitzea oso ohikoa baita. Kale-argien inguruan pilatzen diren intsektu multzoak ehizatzen ibili ohi da sarritan eta landa eremu zein herrietako eraikin zahar edo erdi abandonatuetan bilatzen du babesa uda partean. Batzuetan, kolonia handi xamarrak sortzera ere heltzen dira, batez ere uda amaieran.

Berriki Pipistrellus pipistrellus bezala ezaguna zen espezietik bi espezie ezberdin bereiztu dira, bata izen zaharrarekin gelditu den pipistrelo arrunta eta bestea, Pipistrellus pygmaeus, izen arruntez pipistrelo mediterraneoa. Beraz, egun aurkitu daitekeen informazio gehiena banaketa aurretik sortutakoa da. Lan honetan ere, ziurrenik, ez da bereizketa egokirik egingo.

Pipistrellus pipistrellus

Phyluma
Chordata
Klasea
Mammalia
Ordena
Chiroptera
Familia
Vespertilionidae
Deskribatzailea
Schereber, 1774
Estatusa
lc

Deskribapena

Europako kiroptero txikienetako bat da (besaurrea: 28-35 mm, pisua: 3,5-8,5 g) eta pispistrelo guztiek bezala belarri labur eta triangeluarrak ditu. Tragoa zabala baino luzeagoa da,  barrurantz apur bat makurra eta biribildua muturrean. Ilaiaren kolorazio dortsala homogeneoa da eta arre-gorrixka batetik hasi eta gris-berdexka baterainokoa izan daiteke. Alde bentralean, berriz, tonu argiagoak nagusitzen dira, grisa edo zurixka.

Saguzar guztiek bezala, haizeak igaro ezin duen mintzezko hegalak ditu (patagioak), hegaldi benetan bitxia burutzeko gai delarik, hegaztienarekiko zeharo ezberdina. Begiak erlatiboki txikiak ditu eta bereziki deigarria da mutur aldearen eta kanpo belarrien garapena, ekokokapenerako darabilen ultrasoinu sistemarekin erlazionatutako organoak baitira. Hala ere, saguzarra izateko muturra ez da bereziki luzea. Egitura honen alboetan guruin konkor bana ageri dute arrek, bereziki puztuak udazkenean, listu guruinekin batera. Dotazio kromosomikoa 2n=44 da.

Pipistelo txikiaren hirugarren hatzeko 2.falangea, 3.-a baino 2-3 mm luzeagoa da. Aurpegiko gune biluzietako pigmentazioa iluna da orokorrean, orban argi nabaririk gabea. Arrek zakila grisaxka dute, kolore zurbilagoko ildaska nabarmen bat ageri duelarik glandean. Irekiune nasalen artean ez du inolako protuberantziarik.

Saguzar intsektujalea izaki, hortz txiki eta zorrotzak ditu. Hortz formula: 2.1.2.3/3.1.2.3. Barnealdeko goi ebakortza bikuspidea da, kanpokoaren luzeraren erdia bestekoa. Lehen PM-a oso txikia da eta hortz-seriearen barneko aldera mugituta ageri bada ere, kanpotik ikusi daiteke.

Antzeko espezieak

Pipistrelo mediterraneoa

Berriki Pipistrellus pipistrellus bezala ezaguna zen espezietik bi espezie ezberdin bereiztu dira, bata izen zaharrarekin gelditu den pipistrelo arrunta eta bestea, Pipistrellus pygmaeus, izen arruntez pipistrelo mediterraneoa. Beraz, egun aurkitu daitekeen informazio gehiena banaketa aurretik sortutakoa da.

Bi pipistrelo hauen banaketa eremuak gainezarrita daude hein handi batean. Dena den, pipistrelo txikia habitat aukeraketari dagokionean generalistagoa ei da eta altitudeari dagokionean, berriz, mediterranearra baino gorago heltzen da. Itxurari dagokionean, mediterranearraren ilaia argiagoa da eta aupegiko soilunean orban zuriak ageri ditu. Azken hau da bereizteko ezaugarririk baliagarriena. Sabelaldeko ilaia ere argiagoa du mediterraneoak. Arruntaren patagioa eta uropatagioa ilunagoak dira eta ez dute inolako ilerik ageri bertan. Azkenik, P. pygmaeus-en kasuan ekokokapen pultsuek 55 kHz inguruko intentsitate izan ohi dute.

Genero bereko beste espezie batzuekin ere nahastu badaiteke ere, tamaina txikiak eta batez ere, ebakortz eta goiko premolarren morfologia eta kokapenak modu erraz batean ezberdintzeko aukera ematen dute.

Ekokokapena

Igorpen arruntenak banda zabaleko frekuentzia modulatuko pultsuak izaten dira, frekuentzia ia konstanteko amaierak dituzteztelarik. Frekuentzia terminalen eta maximoen intentsitateak, 42-51 eta 41,6-50,8 kHz artekoak izaten dira pipistrelo honen kasurako hurrenez hurren.
 
Komunikazio sozialerako erabili ohi dituen pultsuak ezberdinak izan daitezke, bai frekuentziari dagokionez, zein partaide kopururen arabera. Seinaleok genero bereko beste espezieen oso antzekoak dira egitura aldetik, nahiz eta pultsuen frekuentzian detekta daitezkeen ezberdintasunei esker, erraz bereiz daitezkeen.

Banaketa

Europa osoa, Afrika iparraldea, Arabiar penintsula eta Asia hego-mendebaldetik hasi eta ekialderaino.

Europan, Penintsula Iberiarretik hasi eta Danimarkaraino, Suedia hegoaldean ere banaketa arrasto batzuk aurki daitezkeelarik. Ingalaterra ere banaketa eremuaren baitan dago. Iberiar Penintsulan lurralde osoan zehar urkitu badaiteke ere, askozaz ere ugariagoa dirudi ipar-medebaldean. Zehatzago, Euskal Herritik hasi eta Portugal hegoaldera lerro bat egin ezkero, berau litzateke dentsitate aldaketaren muga.

Euskal Herrian banaketa guztiz homogeneoa du.

Hala ere, berriki ezberdindutako P.pygmaeus alde batera utzi eta P.pipistrellus-en banaketa eremua oraindik zehazteko dago.

Pipistrellus pipistrellus Pipistrellus pipistrellus

Habitata

Mota askotako habitatak ustiatzen ditu eta eskasia garaian beste habitat mota batzuetara doitzeko gaitasun handia duela erakutsi du. Hala ere, habitat natural ohikoenak baso irekiak, baso ertzak, erreka inguruak, larreak, sastrakadi mediterraneoak eta gune semi-desertikoak dira, kostaldeko eremuetan ere bizi delarik. Bestalde, baina, gune urbano, parke eta jardin zein landa eremuetan ere sarritan aurkitu daiteke. Gizakiaren eragin oso handia duten eremuetara lotura bereziki handia duen espeziea da beste saguzar batzuekin alderatuz gero. Esaterako, kale-argien inguruan pilatzen diren intsektuez elikatzen ikustea nahiko ohikoa da.

Habitat mota, baina, ehiza-ohiturekin oso lotuta egoteaz gain, habiak egiteko babesguneen ugaritasunarekin ere oso lotuta dago, izan ere, bizi ohitura fisurikoladun kiropteroa da pipistrelo txikia. Udako babesleku arruntenak eraikinak eta zuhaitzak dira, nahiz eta ohiko portaera den, ernari dauden emeen artean, kumatze garairako habia neguko babeslekuetara aldatzea. Neguan, hibernazio garaian,  eraikinetako zirrikituetan, amildegietako arrakaletan eta kobatan babesten dira, batzuetan, zuhaitzetako zuloetan ere bai.

Itsasoaren mailatik 2000m-ko altueraraino iristen da saguzar hau. Ernari dauden emeak, baina,  gehinez 1500m-raino heltzen direlarik.



Habitat bereko espezie gehiago

Fringilla coelebs
Luscinia megarhynchos
Ardea cinerea
Canis lupus
Blanus cinereus
Cuculus canorus
Caprimulgus europaeus
Neophron percnopterus
Tadarida teniotis
Passer domesticus
Circaetus gallicus
Milvus milvus
Ciconia nigra
Turdus merula
Falco peregrinus
Otus scops
Chalcides bedriagai
Nyctalus lasiopterus
Nyctalus noctula
Myotis emarginatus
Nyctalus leisleri
Barbastella barbastellus
Myotis nattereri
Capreolus capreolus
Cervus elaphus
Strix aluco
Jynx torquilla
Rattus rattus
Suncus etruscus
Sus scrofa
Lanius senator
Milvus migrans
Falco tinnunculus
Trachemys scripta
Natrix maura
Cobitis calderoni
Galemys pyrenaicus
Neomys fodiens
Lutra lutra
Alcedo atthis
Cinclus cinclus
Prunella modularis
Phoenicurus ochruros
Rattus norvegicus
Neomys anomalus
Mustela lutreola
Rana iberica
Phoenicurus phoenicurus
Motacilla cinerea
Aquila pennata
Bubo bubo
Aquila fasciata
Alauda arvensis
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Galerida cristata
Plecotus auritus
Myotis bechsteinii
Rana dalmatina
Rana temporaria
Pipistrellus nathusii
Apodemus flavicollis
Meles meles
Alytes obstetricans
Hyla molleri
Dama dama
Crocidura russula
Troglodytes troglodytes
Accipiter nisus
Athene noctua
Lymnocryptes minimus
Microtus duodecimcostatus
Lacerta schreiberi
Mustela nivalis
Lepus granatensis
Aglais urticae
Asio otus
Plecotus austriacus
Asio flammeus
Talpa occidentalis
Talpa europaea
Microtus lusitanicus
Microtus gerbei
Tyto alba
Cyanistes caeruleus
Pica pica
Vanessa atalanta
Myotis blythii
Vulpes vulpes
Miniopterus schreibersii
Mustela erminea
Sorex minutus
Sorex coronatus
Microtus agrestis
Mus spretus
Micromys minutus
Mus musculus
Anguis fragilis
Buteo buteo
Scolopax rusticola
Erinaceus europaeus
Dendrocopos major
Picus sharpei
Dendrocopos medius
Dryocopus martius
Lepus europaeus
Salamandra salamandra
Apodemus sylvaticus
Aquila chrysaetos
Erithacus rubecula
Accipiter gentilis
Dendrocopos minor
Coracias garrulus
Martes martes
Martes foina
Pipistrellus kuhlii
Rhinolophus hipposideros
Myotis myotis
Eptesicus serotinus
Crocidura suaveolens
Colias croceus
Oryctolagus cuniculus
Ursus arctos
Glis glis
Sciurus vulgaris
Myodes glareolus
Hierophis viridiflavus
Garrulus glandarius
Rhinolophus ferrumequinum
Turdus philomelos


Elikadura

Hegaldian ehizatzen dituen mota ezberdinetako intsektu hegalariak jaten ditu, batik bat diptero nematozeroak (bate zere, Psychodidae, Muscidae y Anisopodidae), trikopteroak, efemeropteroak eta neuropteoak. Oso ohikoa da pipistrelo txikia kale-argien inguruan edo erreka eta errekastoen erriberan ehizatzen ikustea.

Ugalketa eta ontogenia

Udazkena iristean gertatzen dira ar eta emeen arteko lehen estalketak, baldintza txarrei ihesi, baina, obulazioa eta ernalketa hurrengo udaberrira arte ez dira gertatzen. Arrek gorteiu hegaldi laburrak burutzen dituzte emeen inguruan biraka eta musketa usai sarkor bat askatzen dute bitartean. Ernaldiaren iraupena aldakorra da urte ezberdinetan, izan ere, ingurumeneko baldintzek, batez ere tenperaturak, eta eskuragarritasun trofikoak eragin handia dute emeen sabelaldiaren iraunkortasunean.

Uda hasieran, ekaina eta uztiala bitartean, gertatzen dira erditzeak eta eme bakoitzak kume 1 edo 2 izaten ditu. Txikien garapena oso azkarra da eta gazteek oso goiz erdiesten dute heldutasun sexuala, emeek urtebeterekin eta arrek bi urterekin. Jaiotzen direnetik hiru edo lau aste igarotakoan jada, hegan egiteko gai izaten dira eta lehen hegalditik astebete inguru pasa ostean hainbat kilometrotako hegaldi luzeagoak egiteko gai izaten dira. Edoskia abuztu erdialderaino luzatu ohi da eta momentu honetan emeek kolonia uzten dute.

Espezie hau ugal koloniatan antolatu ohi da. Ar bat eta 13 emerainoko harenak osatzen dituzte estaltze garaian eta udako kumatze koloniak (emez eta kumez osatuak), orokorrean, 25-50 izatera iritsi daitezke, naiz eta leku batzuetan 200 banakotakoak ere neurtu izan diren. Neguan talde txikiagotan elkartzeko joera dute, salbuespenak salbuespen.

Bizimodua

Saguzarrak animalia gautarrak badira ere, espezie hau nahiko aktiboa da ilunabarretan  eta  sarritan, egunez ere aktibo ikusi izan da. Sedentarioa baino eskualde mugatu bateko migratzailea da, eremuen arabera maila aldakorrean. Edozein kasutan, babeslekutik ehunka km-rainoko mugimenduak ere neurtu dira. Espezie hau ez da bereziki azkarra eta ez du maniobrabilitate gehiegi hegan egiterakoan, baina, bi ezaugarriotan ere balio ertainak dituenez gero, aldaberatasun edo moldakortasun handia erakusten du gune irekietan zein basoan ehizatzeko.  

Emeak ugal garaian taldekoiagoak dira neguan baino eta orokorrean arrei baino gehiago kostatzen zaie lurraldez aldatzea. Edoskitzea amaitu eta berehala, emeak dira kolonia uzten dutenak. Ar helduak, berriz, bakartiak dira ia urte osoan zehar eta beste arrengandik defendatzen duten babeslekuaren inguruko lurraldea babesten dute. Habia eratzeko babeslekuak ongi defendatzea gako da arrentzat, ugal garaian (abuztua-irala) emeen erakarpenerako faktore garrantzitsua baita babesleku on bat izatea.

Neguan hibernatu egiten badu ere, lantzean behin, egunik eta ordurik beroenetan ura edaten edo ehizatzen ikusi ahal izaten da.

Bataz beste 4-5 urteko bizi itxaropena badute ere, neurtu den biziraupen maximoa 16 urte eta 7 hilabetekoa izan da. Lehen urtea betetzera iristen diren banokoen portzentaia oso baxua da.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Noizbehinka, ofidio batzuen eta eguneko zein gaueko harraparien bazka izan ohi da.

Ez dago argi amorruak pipistrelo txikiaren populazioetan duen presentziaren garrantzia zenbaterainokoa den, noizbait banako gaixoren bat detektatu bazen ere, gerora egin diren ikerketetan ez baita kasu positiborik atzeman. Bestalde, bizkarroi bezala deskribatu diren zenbait taldetako espezieak daude. Esaterako, zenbait har espezie (Plagiorchis vespertilionis, Pycnoporus macrolaimus, Hymenolepis pipistrelli), diptero pupiparoak (Basilia daganiae, Nycteribia schmidli), akaroak (Steatonyssus periblepharus, S. spinosus, Argas vespertilionis).

Kontserbazioa

Kolonien proportzio handi batek eraikinak aukeratzen ditu babesleku gisara eta horrek espezie hau giza jarduerekiko bereziki zaurgarria izatea dakar, batez ere, aurkitzen diren eraikinetan egiten diren berriztapen lan, eraiste eta abarren ondorioz. Sarritan, koloniek eraikinetan sortzen dituzten hondakinak eta beronen kiratsak, presentzia soilak jabeengan enbarazu ugari sortu ditu. Ondorioz, eraikinetan aurkitzen diren kolonien erradikazioak ematen dira. Bestalde, zuhaitz zaharkituen ebakitzeak saguzar hauendako babeslekuen murrizpen bat dakar. Azkenik, banakoen harrapaketa zuzenek eta autoek eragindako heriotzek ez dute inolaz ere laguntzen. Eragin antropogeniko hau guztia oso dago lotuta saguzarrek gizartean duten ospe txarrarekin eta jendeak dien nazkarekin. Egun oraindik, ez da hartu kontserbaziorako neurri aktiborik. Horregatik, beharrezkoa da gizartean sentsibilizazio bat bultzatzea, besteak beste, saguzarrek intsektuen eta plagen gainean duten kontrolatzaile naturalen  funtzioaren garrantzia azpimarratuz. Honetaz gain, saguzar populazioen bideragarritasuna handitzeko neurriak hartu beharra dago, esaterako, babes eraikinen mantenua eta eraikitzea.

Pipistrelo txikia herrialde gehienetako legediak babestutako espeziea da, baita nazioarteko Bonn Convention (Eurobats) eta Bern Convention. Gainera, Europar Batasunaren habitat eta espezieen zuzentarauaren IV. eranskinean txertatuta dago.

Naiz eta gaur egun, banaketa eremu naturalean duen egoera ona izan, populazio sendoen presentzia frogatuta baitago, pixkanakako beherakada bat jasaten ari ote denaren susmoa dago. Penintsula iberiar osoan, Euskal Herrian barne, pipistrelo txikia nahiko ugaria da eta populazioak egonkorrak dira. Edozein kasutan, ez da egin populazioen dinamikaren inguruko azterketa zehatzik.

Esteka interesgarriak


Bibliografia


. . Arkive. http://www.arkive.org/ (2013/01/30)

Ballesteros F. 2007 In: Palomo L. J., Gisbert J., Blanco J. C. . Atlas y Libro Rojo de los Mamíferos Terrestres de España. Ministerio de Medio Ambiente. Madrid

. . IUCN Red List. www.iucnredlist.org (2011/11/30)
Egilea: | Sorrera: 2012/10/31 | Azken eguneraketa: 2013/02/16 | Bisita-kopurua: 1982 | Argazki nagusia: www.arkive.org

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...